“The Wild Robot” filmak irabazi du Greenpeace Lurra saria Donostiako Zinemaldian

24-09-2024

  • Sara Sálamo aktoreak, Anna Saura ekoizleak eta Javier Fesser zuzendariak eman diote saria Jose Luis Hervías Sanz Universal Pictures International Spain-eko zuzendari nagusiari
  •  Epaimahaiak Chris Sanders zuzendariaren filma nabarmendu du, klima krisiaren testuinguruan egindako diskurtso eraikitzaileagatik

 

Bere hamargarren urteurrenean, Greenpeacek, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren esparruan, Lurra saria eman dio Chris Sanders zuzendari estatubatuarraren The Wild Robot filmari (Cómo entrenar a tu dragón, The Croods). Sara Sálamo aktoreak, Anna Saura ekoizleak eta Javier Fesser zuzendariak eman diote José Luis Hervías Sanz Universal Pictures International Spain-eko zuzendari nagusiari urtero ingurumenaren eta bakearen balioak (erakundearen identitate ezaugarriak) hobekien islatzen dituen filma saritzen duen saria.

EKITALDIKO IRUDIAK HEMEN

Epaimahaiak The Wild Robot saritu du, “krisi klimatikoaren testuinguruan egindako diskurtso eraikitzaileagatik. Natura zaindu eta erabili behar ez dugun zerbait bezala agertzen da filmean. Edertasun handiko filma da, eta pentsamolde-aldaketa batera gonbidatzen gaitu, non lankidetza, eta ez lehiakortasuna, izango den gure artean eta naturarekin erlazionatzeko modua. Chris Sandersen zintak robotaren bidez erakusten du zein garrantzitsua den gu birprogramatzea larrialdi klimatikoko une batean, non inoiz baino premiazkoagoa den bizitza eta zaintza lehenestea, ingurunea hondatzen eta suntsitzen duen etengabeko hazkundearen aurrean”.

Epaimahaikide izan dira aurten Javier Fesser zuzendaria (Campeones); Sara Sálamo aktore, ekoizle eta zuzendaria (El favor, Todos los saben); Anna Saura ekoizlea (Diario.es de la cuarentena, Cuentas Divinas); Darío Prieto kazetaria (El Mundo) eta Cristina Castro Marka eta Aliantza Estrategikoetako Greenpeaceko arduraduna. 

Film irabazlea honako film hauekin lehiatu da Joshua Oppenheimerren The end; Salvador Simó, Li Jianpingen Dragonkeeper; Mariana Rondonen Zafari; Juliana Rojasen Cidade;Campo; Wu Langen Yao Yuan de Xia Wu; Jessica Sarlanden Monólogo colectivo.

Marina Anaya artistak diseinatu du Lurra saria.


Partekatu!