Erantzuna Cárnicas Iruñako makro hiltegi berri bat eraikitzeko iragarkiaren harira

Txerriak soberan daude Nafarroan: Greenpeacek gogor egin dio aurka Nafarroako hiltegi proiektu berriari

16-06-2025

  • Cárnicas Iruñako hiltegi berriarekin, gaur egungo ganadu kopuruaren ia bikoitza hilko litzateke Nafarroan: ia 1,5 milioi, gaur egungo 770.000 milioien aldean
  • Azken datuen arabera, Nafarroako txerri-aziendak urtean ia 712 igerileku olinpiko betetzeko adina minda sortzen ditu dagoeneko
  • NitraCHE Estrategia aplikatzeko eskatu du Greenpeacek, bost urtean ia hirukoiztu egin baita Nafarroan nitratoen aurrean Kalteberak diren Eremuen azalera, eta lurraldearen % 24 hartzen du dagoeneko
  • Abeltzaintza-sektorea eredu jasangarri batera eraldatzeak nitratoek eragindako uraren poluzioa % 57 murrizten lagunduko luke espainiar estatuan. Hori funtsezkoa da, ur-eskasia gero eta handiagoa baita

Nafarroan ez da sartzen ez txerri, ez makro-etxalde, ez hiltegi industrial gehiagorik”, esan du Lorea Flores Nafarroako Greenpeaceko koordinatzaileak. “Irunberrin ezarri nahi den Cárnicas Iruñako zerri-hiltegi berriak, dei efektua izango luke, eta Nafarroan makro-etxaldeak ugaritzen jarraituko lukete, ixtea premiazkoa denean. Proiektu hau ezin da gauzatu”, gaineratu du Floresek, enpresa honek Nafarroan txerri hiltegi makro bat eraikitzeko asmoa duela jakin ostean. Jakin ahal izan denaren arabera, hiltegia gauzatuz gero, urtean ia 1,5 milioi txerri hiltzeko gaitasuna izango luke, orduko 550, Nafarroako egungo txerri-aziendaren ia bikoitza.

Nafarroako egungo txerri-aziendak -769.890 txerri, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (MAPA) azken datuen arabera- sortutako mindek  712 igerileku olinpikoren baliokidea beteko lituzkete urtero (2.402,6 milioi litro). Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITERD) arabera, gorotz-kantitate izugarri horrek eragin nabaria du berotegi-efektuko gasen emisioan (metanoa eta oxido nitrosoa, adibidez), amoniakoaren emisioan eta, oso garrantzitsua, ura nitratoen bidez kutsatzean. Azken hau da, hain zuzen, Espainiako ur-masei eragiten dien kutsadura arazo larriena.

Hain zuzen ere, nitrato bidezko uraren kutsadurak okerrera baino ez du egiten. Hain da horrela, ezen beste foru dekretu bat onartzear baitago Nafarroan, Nitratoen Aurrean Kalteberak diren Eremuen (NKE) azalera handituko duena: 2020an 99.259 hektarea izatetik 2025ean 247.854 hektarea izatera igaroko da. Hau da, bost urtean ia hirukoiztu egin da NKEen azalera Nafarroan, eta lurraldearen % 24 hartu du dagoeneko. Hori dela eta, Nafarroan Ebroko Ur Konfederazioaren NitraCHE Estrategia aplikatzea exijitzen du Greenpeacek, eta, horren arabera, ez dira baimenduko abeltzaintza intentsiboko proiektu berriak, ezta nitratoek eragindako kutsadurak gehien zigortutako eremuetan daudenak handitzea ere.

Nitratoei lotutako ur kutsaduraren egoera hain da larria, ezen Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak Espainiaren aurkako epai kondenatzaile bat ematera eraman baitzuen 2024ko martxoan, Nitratoen Zuzentaraua ez betetzeagatik, eta, Galiziako Auzitegi Nagusian, Europako lehen epaiketa egitea, abeltzaintza industrialak eta bertako makro-etxeek sortutako uraren kutsaduragatik, Nafarroako egungo seder-ek jarraitzen badute.

Gaur egun, espainiar estatuan ekoizten den haragiaren erdia baino gehiago txerrikia da, eta % 60 inguru esportatzen da. Ekoizpen hori eredu oso industrializatuarekin bakarrik da posible, eta espainiar estaua munduko laugarren postuan jarri du txerri haragi gehien ekoizten duten herrialdeen artean, Txina, AEB eta Brasilen atzetik soilik, eta munduko esportatzaile nagusian (FAOSTAT, 2023). Puntu horretara iristeko, txerrien hiltzea ia % 2.000 handitu zen 60ko hamarkadatik, beste edozein abere-aziendaren oso gainetik, eta Nafarroako txerri-haztegiak, % 29  ugaritu ziren 2014tik 2023ra, MITERDeko Emisioen eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroan (PRTR) emandako datuen arabera.

Greenpeacek joan den astean aurkeztu duen txosten aitzindari, Revolución Alimentaria: Urge una transición del inviable sistema actual a un MODELO ALIMENTARIO SOSTENIBLE izena duena, baten arabera, Espainian txerriaren ekoizpena % 88 murriztu beharko litzateke hemendik 2050era, elikagaiak ekoizteko egungo eredu suntsitzailetik Elikadura Eredu Jasangarrirako (MAS) trantsizioa bermatzeko. Abeltzaintza industriala pixkanaka bertan behera uztea, makro-granjak ixtea eta oinarri agroekologikoko abeltzaintza estentsiboa sustatzea proposatzen du txostenak, abeltzaintza sektorearentzat trantsizio justua bermatuz.

Gaur egungo ereduaren ondorioak dramatikoak dira, eta Espainiaren eta planetaren ingurumen-egoera txarraren eragile dira. Herritarrek eta, batez ere, eredu hori zuzenean jasaten duten landa-eremuko komunitateek arbuiatzen dute. Hain da horrela, ezen, egindako kalkuluen arabera, egungo bideari jarraituz gero, abeltzaintzak % 20 berotegi-efektuko gas gehiago isuriko bailuke 2050ean, neurri handi batean pentsuekiko nazioarteko mendekotasuna larriagotu egingo litzatekeelako. Nabarmentzekoa da, halaber, Europako Batzordeak aspalditik behin eta berriz ohartarazten duela, ingurumen-politikaren aplikazioa berrikustean, Espainiak “hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboak eragindako kutsadurari aurre egin behar diola”, ingurumen-arloan dituen lehentasunezko ekintzen artean.

Greenpeacek defendatzen duen elikadura trantsizioa martxan jarriz gero, abeltzaintzari lotutako berotegi efektuko gasen isuriak %80 jaitsi litezke. Abeltzaintzaren eraldaketa horrek eragin erabakigarria izango luke nitratoen ur kutsadura %57 murrizteko, ez bakarrik sortutako gorozkiak murriztuko direlako, baita ongarri sintetikoak erabiltzeari utziko zaiolako ere, asko eta asko abereentzako elikagaiak ekoizteko erabiltzen baitira.

Egungo eredua eraldatzea oinarri agroekologikoko abeltzaintza estentsiboko eredu baterantz, industria-eredua bertan behera uztea ekarriko luke, eta horrek, txerri-aziendaren sektorean, % 70eko enplegu-murrizketa ekarriko luke, abeltzaintza intentsiboa eta makro-abeletxeak ezabatzearen ondorioz. Hala ere, Greenpeacek proposatutako MAS berriak -estatuko baliabideen menpe baino ez dagoena-, oro har, abeltzaintza sektorean enplegua bikoiztea ekarriko luke.

Nafarroan ura nitratoen bidez kutsatzen ari dela ikusita, Greenpeacek Gobernuari eskatzen dio elikadura-eredu jasangarri baterako trantsizioa bultzatuko duen politika bat har dezala, eta ez dezala jarraitu amildegiaren ertzera garamatzan abeltzaintza industrialaren eredua babesten”, amaitu du Floresek.

Elikadura Eredu Jasangarrian proposatutako jardueren artean, Greenpeace-en arabera, hauek dira abeltzaintza sektorean trantsizioa gauzatzeko lehentasunezkoak:

  1. Abeltzaintza intentsiboko proiektu berriei edo lehendik daudenak zabaltzeari baimenik ez ematea, txerriaren kasuan bereziki. Onartuko den proiektu berri bakoitzak are gehiago zailduko du beharrezkoa eta premiazkoa den elikadura trantsizioa, eta abeltzaintza industrialaren ondorio kaltegarriak larriagotuko ditu.
  2. Abeltzaintzaren Plan Estrategikoa (AGI) garatzea, eskualde bakoitzerako abere-zama maximoa zehazteko, abeltzaintza-jarduerari eusteko behar den lurralde-oinarriaren arabera, eta, horrekin, abere-azienda intentsiboa pixkanaka murriztea, 2030ean % 50 gutxiago izan arte eta 2050ean guztiz desagerrarazi arte. Plan horrek abeltzaintzaren sektorean bidezko trantsizioa egitea ahalbidetu behar du.
  3. “Planeten osasun-dieta” sustatzea eta hartzea, haragiaren, esnekien, arrautzen eta arrainaren kontsumo murrizketa azkartzeko eta lekaleak eta landare-jatorriko gainerako elikagaiak gehiago kontsumi daitezen.

Partekatu!