Euskadik erronka handiak ditu, eta hurrengo legegintzaldian Legebiltzarrak eta
Eusko Jaurlaritzak aurre egin beharko diete. Hauteskunde ziklo berriak gizakien
ongizatea eta gizarte justizia erdigunean jarriko dituen gizarte batera eraman
behar gaitu, baita gure lurraldea eta planeta zaintzera ere. Zientziak dio
hamarkada hau erabakigarria dela klima-krisiaren aurka jarduteko 1 , eta hurrengo
lau urteak erabakigarriak izango direla proposamenik onenak abian jartzeko,
erakundeen lankidetza estutzeko eta herritarrak modu erabakigarrian inplikatzeko.
Gure planeta gaixorik dago 2 , eta aurrean dugun erronkari behar bezala erantzutea
premiazkoa da.
Euskadiko naturaren, pertsonen eta justizia sozialaren aldeko norabide berde
baterantz aurrera egiteko zortzi gako aurkezten ditugu hemen.