Herritartasun energetikoa

Energia herritarren ekimen-mapa

Fiare Fundazioarekin batera landutako mapa.

Proiektuen Mapa / Sarrera

Proiektuen Mapa / alternatiba energetikoak

Helburua

Mapa honekin, Greenpeace-ek, energia berriztagarri-lankidetzagatik eta gaurko oligopoliotik urrundutako modelo energetikoagatik apostu egiten duten proiektu-multzoa jakinaraztea nahi du, bide batez, pertsonek duten paper gakoa azpimarratuz..

Proiektu hauek guztiak: autokontsumo, jabekidetasuna, kofinantzaketa edo inbertsio-proposamenak beraien artean Greenpeace-en irizpideekin bat datoz; haserre herritarra, ingurumenaren aldeko inpaktu positibodun ekintzetan bihurtu ahal izateko, energia berriztagarrien sorkuntza gehigarriaren bidez.

Sistema energetikoa aldatzeko zer egin dezakedan galderari erantzuten dion ideia bat.

Metodologia eta erantzunkizuna

Baina hauek lehen proiektuak dira soilik. Gure estatuko puntu desberdinetan jada garatzen ari diren ekimen berriak gehitzen joango zaizkio mapa honi.

Proiektu hauen sinesgarritasuna ziurtatzeko, Greenpeace-ek, Fiare Fundazioarekin batera, proiektu bakoitzaren finantza-ekonomiko, ingurumen eta gizarte jasangarritasuneko barne-analisia egin du, dauden aukera guztiak egiazkoak direla ziurtatzeko; Nahiz eta Greenpeace, hauen azken funtzionamenduaren edo akordioen eta erabiltzaileen eta entitateen arteko kontratuen arduradun ez egin arren.

Proiektuen Mapa / Viure de l’aire

Viure de l’aire, zeruko airetik bizi

2,35 MW-ko Enercon E-103 EP2 haize-sorgailu baten instalazioa Pujalt (Goi Anoia) udalerrian, elektrizitate garbi eta berdea sortzea bermatzen duen partekatutako jabetza.

Eolpop S.M.

Pujalt, Bartzelona

www.viuredelaire.cat

932420157

Camprodon, 3 baixos, 08012-Bartzelona. 1

Nork har dezake parte?

Edozein pertsona fisikoak, familiak edo irabazteko asmorik gabeko entitateak parte har dezakete kantitate ekonomikoa emanez. Proiektua enpresa txikien parte-hartzera irekita dago ere.

Nola har dezaket parte?

Bi modutan parte izatea posiblea da eta bietan zer kantitate ematen duzun aukera dezakezu:

Errotaren elektrizitatearen aurre-erosketa. Greenpeace-ek , duen antzeko akordioa, hots, datozen 25 urteetan zehar, zure errotaren elektrizitate berdearen aurre-erosketa kontratu bati esker. Aukera honek, zer kantitate aurre-erosten aukeratzea baimentzen dizu, errotaren eraikuntza eta orain, eragiketa eta mantenua horrela babestuz. Komertzializatzaileak beti, zure errotaren elektrizitatea erosten arituko dela bermatu behar izango dizu edo, honek produzitzen ez badu, beste instalazio berriztagarria bermatu ere. Inbertsioaren truke, itzulkin ekonomikoa jaso ordez, deskontu bat jasoko duzu zure argiaren fakturan.

Horretarako Gesternova komertzializatzailera aldatu behar izango duzu. Informazio gehiago jasotzeko, hau da kontaktua: comercial@gesternova.com.

Partaide-kontua (inbertsioa). Neurrizko errendimenduarekin itzuliko den inbertsioaren bidez. Inbertsioaren helburua, proiektua egia bilakatzea da eta ez da operazio espekulatiboa. Kasu honetan, komertzializatzaileaz aldatzea ez da beharrezkoa. Bere web-ean informazio guztia eta kontaktu-formularioa dituzu.

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu mota: Baterako finantzaketa

Parte-hartzaile-kopurua: 2018ko/ 06/01-ean, pertsona eta entitateen artean, 533 parte-hartzaile dira.

Proiektuaren faseak

  • 2018ko/3/10-ean haize-sorgailua funtzionamenduan dago, (froga-epea amaitua).

Proeiktuen Mapa / kWh belaunaldia

kWh belaunaldia

Gaurko eredu energetikoa aldatzeko nahiarekin, milaka pertsona biltzeko helburua duen Kontsumo eta irabazi-asmorik gabeko energia berde- ekoizpen Kooperatiba. Bazkideen ekarpen ekonomikoekin finantzatutako iturri berriztagarrietatik, energia elektrikoa produzitzen dute sorkuntza instalazioetan.

Som Energia

Girona

generationkwh.org

972183386

UDG-eko Parke Zientifiko eta Teknologikoa. Giroemprèn Eraikina. Pic de Peguera kalea, 11 (B Aldea, B2.12 bulegoa) 17003 Girona.

Nork har dezake parte?

Edozein partikularrak, enpresak, erakundeak, entitateak edo Som Energia-ren balioak partekatzen dituen administrazio publikoak, kooperatibarekin bate gin dezake.

KWh belaunaldiaren parte izateko, kooperatibaren bazkidea izan eta Som Energia-rekin kontratu bat izan behar duzu. Inbertsiorik txikiena 100€-koa da, eta zure urteroko elektrizitate-erabileraren arabera, desiratzen duzun ehunekoa zuk zeuk ekoiztu dezakezu. Ehuneko hau, % 70ekoa izatea gomendatzen da; maileguaren 25 bizitza-urteetan zehar, aurrezki energetikoaren neurriak, zein proiektuen itzulkina (kWh/urtean inbertitutako €-bakoitzetik) hobe dezaketelako.

Nola har dezaket parte?

Pertsona bakoitzak, akzio energetikoetan diru-kantitatea inbertitzea erabakitzen du, urtero darabilen elektrizitatearen arabera (akzio 1=100€). Diru honekin, fotovoltaikoa, eolikoa eta minihidraulikoa bezalako energia berriztagarrietako proiektuak bultzatzen dira parte-hartzaile berri guztien artean.

Som Energia-k, ekarpena, kontratuak irauten duen 25 urteetan zehar itzuliko dela bermatzen du. 25 urte hauetan zehar, erositako akzioekin proportzionala den faktura elektrikoko aurrezkia izango dute.

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu mota: Jabekidetza

Parte-hartzaile-kopurua: 2018ko/ 06/18an, 3.317 pertsona dira.

Proiektuaren Fasea

Hiru sortze-proiektuak dituzte:

  • Alcolea del Río-ko (Sevillako) 2.160 kW-ko instalazio fotovoltaikoa: osatuta.
  • Fontiveros-eko (Ávilako) 990 kW-ko instalazio fotovoltaikoa: garatzen.
  • Minihidraulika: azterketaren hasiera-fasean.

Proiektuen Mapa / Oleada Solar/Eguzki Bolada

Oleada Solar/Eguzki Bolada

100 etxe elkartzea 45 egunetan, 100 instalazio fotovoltaiko era kolektiboan eta ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin erosteko. Honela, batera erosiz, hobekuntza oso garrantzitsua lortzen da prezioan.

Proposatzen duten bezalako sorgailu fotovoltaikoak 6.785€ balio du banaka erosten bada. Ordea, 100 instalazio era kolektiboan erosten badira, 2.035€ aurreztea lortzen da, % 30eko aurrezpena suposatuz.

100era iristerakoan, Oleada Solar (Eguzki-Bolada) komunitatearen artean erabakitzen den antolaketa sozialean, autokontsumo-instalazio bat egiten da. Lehen Oleada Solar (Eguzki-Bolada) honetan, lehen Eguzki-Sorgailu Solidarioa El Refugio del Burrito santutegirako izan zen.

ecooo

Madril

ecooo.es

912940094, 912940064, oleadasolar@ecooo.es

Escuadra kalea 11, 28012.

Nork har dezake parte?

Teilatu bat daukaten edozein pertsona fisikoak, familiak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, enpresa txikiak, etab. parte dezakete.

Nola har dezaket parte?

Haiekin bat egin nahi baduzu, lehenik eta behin, parte-hartze-inprimakia osatu behar duzu eta 24 orduko epean erantzungo dizute. Bigarren fasean, 250 euroko diru-sarrera egin behar da eta jaso berri duzun argiaren faktura bidali, beharrezko instalazio mota pertsonalizatuaren azterketa teknikoa egin dezaten.

Formalizatutako zure erreserbarekin, zure parte-hartzea Oleada Solar-ren (Eguzki-Boladan) egiaztatuta geratzen da.

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu-mota: Autokontsumoa

Parte-hartzaile-kopurua: Lehen Oleada Solar-rari (Eguzki-Boladari) 100 etxe gehitu ziren eta orain, etxeak bilatzen dabiltzate bigarren boladarako. Bigarren Oleada Solar-rean (Eguzki-Boladan), lehen edizioaren arrakasta errepikatzea lortu dugu.

Proiektuaren Fasea

  • Jada bi Oleada Solar (Eguzki-Bolada) lortu dituzte, 14 Autonomia-Erkidegoko 200 etxek bat eginez. Sabadell-en, La Palman, Tenerifen eta Kanaria Handian aliantza lokalak ditugu, oraingoz!

Proiektuen Mapa / Ecrowd!

Ecrowd!

Ekonomia errealaren egiaztatutako proiektuetan inbertsioak eskaintzen dituen Plataforma da. Proiektuak haien kabuz errentagarriak izateko eta gainera, gizartean edo ingurumenean inpaktu positiboa sortzeko. Adibidez: energia-eraginkortasuneko, telekomunikazioen hobekuntzako edo energia berriztagarrietako inbertsioak.

Pertsonek, web-plataformaren bitartez, kantitate txikiak uzten dizkiete: enpresa, proiektu edo pertsona pribatu bati. Kantitate txiki horiek guztiek, maileguaren osotasuna egiten dute. Mailegua jasotzen duen pertsonak edo enpresak, kapital eta interes kopurua, aldizka ordaintzen dizkio inbertitzaile bakoitzari, itundutako baldintzen arabera. Bitartekaririk ezta bankurik ere ez dago.

Ecrowd!

Bartzelona

ecrowdinvest.com

935 511 448, 935 511 447

Carrer de Sardenya 229, 08013 Bartzelona. 1

Nork har dezake parte?

Ecrowd-en izena emandako edozein persona har dezake parte!, 50€-ko inbertsio minimotik aurrera. Ezarritako muga, 3.000€ proiektu bakoitzeko eta gehienez 10.000€ crowdfunding-plataforma guztien multzorako (azken 12 hilabeteetan zehar) da.

Nola har dezaket parte?

Lehenik eta behin Ecrowd-en izena eman behar duzu! Behin izena emanda, inbertsioa aukera dezakezu. Zure proiektua aukeratu ondoren, parte hartu nahi duzun zenbatekoa esan behar duzu.

Beharrezko inbertsio minimoa bildu denean, abisu bat jasoko duzu. Proiektuak, desiratutako epean, beharrezko inbertsio minimoa biltzera ez iristea gerta daiteke. Une horretan, epe hori luzatu edo proiektua plataformatik kanpo uztea erabakiko da. Azken kasu honetan, zure gordailua, beste proiektu batean berrinbertitu ahal izango duzu, edo itzul diezazutela eskatu komisiorik eta gasturik gabe.

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu-mota: Finantzaketa kolektiboa.

Parte-hartzaile-kopurua: 2018ko/ 06/07an, izena emandako inbertitzaileak 3.069 dira.

Proiektuaren Fasea

  • Osasun-proiektuetan, heziketan, energian, uretan, komunitateetan, ekonomia zirkularrean, higikortasunean eta elikadura proiektuetan inbertitu daiteke. Proiektu guztien egoera beraien web-guenan kontsulta daiteke.

Proiektuen Mapa / Pylon Network

Pylon Network, Klenergy-ren esku

Proiektu hau, Goiener kooperatiba energetikoan frogatzen ari da. Pylon Network, bitartekarien beharrik ez duen elektrizitate berdearen zuzeneko trukaketarako plataforma da –ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko trukea baimentzen duena, hain zuzen ere.

Energia berriztagarriko “merkatu” alternatiboa da. Bertan, Metron deitutako gailu neurtzaile adimenduari eta hau osatzen duen (blockchain) opensource software -ari esker, plataforma honen parte diren erabiltzaileak (momentu honetan GoiEner-en bazkide eta erabiltzaileak) datu errealekin, zera simulatu ahal izango dute: energia-erosketa (berezko ordainketa-sistema erabiliz), honen ordainketa egiten den aldizkakotasunaren kudeaketa, eta beraien energia, era ziurtatuan, nori erosten dioten aukeraketa ere, blockchain-a teknologiaren trazabilitateari esker.

Goiener S. Coop.

Gipuzkoa. Euskal Herria

pylon-network.org

943088444

Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean dituzte bulegoak. Mallutz 18 behe-solairua, 20240 Ordizia. Gipuzkoa 1

Nork har dezake parte?

Simulazioan parte hartu nahi duten Goiener Kooperatibako bazkideak. Gainera, ez da beharrezkoa energia sortzea.

Nola har dezaket parte?

Goiener kooperatibaren bazkide izanik. Kontsumitzaile edo ekoizle gisa parte hartu daiteke.

Momentuz, bere plataforman sar zaitezke eta egiten ari direnari begirada bat eman. Egin behar duzun guztiazure helbide elektronikoarekin izena ematea da..

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu-mota: Berriztagarren zuzeneko salerosketa

Parte-hartzaile-kopurua: 2018ko/ 06/07an, 8.559 bazkide daude Goiener kooperatiban. 50 bazkide erabiltzailek inguru hartuko dute parte froga pilotuan.

Proiektuaren fasea

Pylon Network-en lantaldeak, “Metron” neurketa-gailu adimenduen lehen instalazioak egiten ari da Euskadin. Energia-monitorizatzaile honek, zure etxebizitzako koadro elektrikora konektatuta izanik eta Internet edukiz, bertatik zehar pasatzen diren fluxu energetiko guztiak kontatu eta ziurtatzen ditu; gainera, bere ordainketa-metodoa baitan izanik, simulazioan parte hartu nahi duten GoiEner-en bazkideen datuak denbora errealean lortzen dute.

Proiektuen Mapa / Nosa Enerxía Komunitate enrgetikoa

Nosa Enerxía Komunitate enrgetikoa

Kooperatibaren bazkideentzat zerbitzu berria da, hots, etxebizitzan instalazio fotovoltaikoaz gozatu ahal izateko aukera. Instalazio fotovoltaikoa bere etxebizitzan jarri nahi duen bazkideak, zerbitzu hori eska diezaioke kooperatibari.

Proiektua egiteko baldintzen, honen eraginkortasunaren, aurrezki energetikoa eta bideragarritasunaren azterketa Kooperatibak egiten du. Eta baldintza hauek aldekoak badira, instalazioa egiten da. Hau guztia, instalazioak sortzen duen aurrezkiaren bitartez edo Nosa Enerxía-rentzat sortutako soberako energiaren salmentaren bitartez amortizatzen da.

Nosa Enerxía S.Coop. Galega

Galizia

nosaenerxia.com

681 608 386

Rúa Pedral, 36, 36619 Vilagarcía de Arousa, Pontevedra.

Nork har dezake parte?

Proiektu honen gainean lantzea interesatzen zaion kooperatibaren edozein bazkidek egin dezake, bere interesa nosaenerxia@nosaenerxia.com helbidean azalduz.

Bazkideek, beraien proposamena bidaltzen dute eta kooperatibatik haietako zein finantzatu eta inplementatu aukeratzen da.

Nola har dezaket parte?

Nosa Enerxía kooperatiban bazkide eginez eta proiektu honen aldeko zure interesa erakutsiz.

Proiektuaren beste datu batzuk

Proiektu-mota: autokontsumoa

Parte-hartzaile-kopurua: 2018ko/06/07an, 541 bazkide dira.

Proiektuaren fasea

  • 2018ko Uztailaren ondoren proektua, proposamenen deialdia, abiatzen da.
Espainiako pertsonen
%33-ak
energia berriztagarriekin bere burua horni liteke.
Populazioaren
%30-a baino gehiago
energia berriztagarri-proiektuetan eta proiektu etiko zein herritarretan aktiboki parte hartzeko prest egongo litzateke.
Espainiar familien faktura energetikoa
%34-an
txikiagotuko litzateke sistema elektriko % 100 berriztagarrian.