Zeintzuk dira zentral nuklearren arazo nagusiak?
Osasuna eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren eta degradatzeko ehunka urte behar duten hondar nuklearrak sortzen dituzte, gainera, istripu nuklearrek, eskualde zabalak suntsitzen dituzte.
Erreaktore nuklearrek mehatxu anitzak dituzte: lurrikarak, uholdeak, muturreko fenomeno klimatologikoak edo zahartzea eta industria nuklearra beraren eta prestatuta ez gauden istripuen kudeaketa.
Gainera, erreaktore nuklear gehienek beraien diseinu-bizitzaren adina gainditzen dute. Europan, 25 erreaktore daude 35 operazio-urte baino gehiagorekin. Arrisku nuklearreko garai berri batean gaude.
Energia nuklearra kutsatzailea da. Ehunka mila urteetan zehar aktiboak mantentzen diren hondakin erradioaktiboak produzitzen ditu eta urte hoietan zehar egoki biltegiratu eta kudeatu behar dira, nahiz eta gaur egun isolatuta daudela frogatzeko aukera gehiegirik ez egon.
Horregatik arrisku hauek ezabatzeko nuklearrak ixtea behar etikoa dela uste dugu.