Energia nuklearrik gabe bizi gaitezke? Nuklearrik gabeko herririk badago?
Bai ahal dugu. Munduan soilik 31 herri daude nuklearrekin, beraz 160 herri baino gehiago daude munduan nuklearrik gabekoak. Energia nuklearrak lehen mailako munduko merkataritza-energiaren % 4,5a ematen du bakarrik, beraz, jada ia energia nuklearrik gabe bizi garela esan dezakegu.
Alemania bezalako adibide batzuk, 2011ko ekainean bere Parlamentuak 2022a baino lehen behin betiko bere nuklearrak ixtea erabaki zuela. Edo Japonia bezala, Fukushima-ren istripuaren ondoren, 2013ko irailetik aurrera, bere erreaktore guztiak itzalita izan dituena, soilik bik egin zuten 2013an eta soilik hamar 2012an. Italiak energia nuklearrarenganako bere errefusa bozkatu zuen erreferendumean, Austriak bezala energia nuklearrari uko egiten diola bere Konstituzioan.
Gainera, Greenpeace-k frogatu duen moduan, modelo energetikoa % 100 berriztagarri eta eraginkorra ezartzea posiblea da, teknikoki posiblea, ekonomikoki bideragarria eta iraunkorra dena.