Energia nuklearra klima-aldaketarako konponbidea al da?


Aitzitik. Energia nuklearra oztopo bat da klima-aldaketaren kontrako borrokan.

Lehenik eta behin, nuklearra ez delako neutroa berotegi-efektuko gas-isurien aurrean. Sorkuntza elektrikoko teknologia ez-fosilen ziklo osoa kontuan hartuz (hots, nuklearra eta berriztagarriak), energia nuklearrak produzitutako kWh bakoitzagatik, energia berriztagarrietako edozein baino CO2 gehiago igortzen du. Hau ziklo nuklearraren etapa guztietan: uranioaren meatzaritza, kontzentratuaren fabrikazioa, aberastea, erregaiaren fabrikazioa, zentral nuklearren eraikuntzaa, bere ondorengo mantenu eta eraispen, hondakin erradioaktiboen kudeaketa, etab. - erregai fosil-kantitate handiak kontsumitzen dirako gertatzen da.

Fabriken segurtasunak elektrizitatea kontsumitzen du ere, hau industria nuklearraren paradoxetako bat da, elektrizitatea era seguruan sortzeko, fabrikek elektrizitatearen etengabeko eta esangarria den hornikuntza behar dute CO2 igorriz.

Nuklearrek ura kantitate handietan kontsumitzen dutelakontuan hartzeko beste alderdi bat da, batere egokia ez dena klima beroagoko testuinguruan. Nukleoak eta kondentsadoreak hozteko erreaktoreak bezala, agortutako erregai igerilekuek ere ur asko behar dute. Azken hamarkadan zehar, eta berotze globalagatik hain zuzen, zentral nuklearrek geldialdi ugariak esperimentatu dituzte.

Klima-aldaketak itsas mailaren igoera dakar eta muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasun handiagotzea ere. Honek kanpoko energiaren hornikuntzaren geldialdiak eta etenak jada eragin ditu.

Baina zalantzarik gabe arrazoi boteretsuenetako bat, munduko ahalmen nuklearra hirukoiztu arren karbono emisioen murriztapenaren % 6a bakarrik eragingo lukeela da, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE-aren) arabera.