Zein da Greenpeace-n jarrera aniztasun linguistikoaren aurrean?


Greenpeace aniztasun ekologikoa babesten den aldi berean aniztasun kulturala babesteko garrantziaz guztiz kontzientea da.

Gaur egun, Greenpeace-n web orria Estatuaren autonomia-erkidego desberdinetan hitz egiten diren lau hizkuntzetan dago: gaztelania, katalana, galiziarra eta euskara. Hala ere, gure desioen kontra, kostu-arazoak direla eta, gure material guztiak lau hizkuntzetan argitaratzea ezinezkoa zaigu.

Beraz, unera arte gure praktika hurrengoa da:

  • Aldi berean Estatu guztian banatzeko editatutako beste dokumentuak eta material batzuk gaztelaniaz editatzen dira.
  • Soilik Autonomia-Erkidegora zuzendutako beste dokumentuak eta material batzuk era elebidunean editatzen dira, gaztelaniaz eta aipaturiko komunitatearen berezko hizkuntzan.
  • Arrazoi praktikoengatik (dokumentu baten bolumenagatik, edizio-kostuagatik, etab.), Autonomia-Erkidego batean soilik banatzera zuzendutako dokumentu bat argitaratzea bideragarria ez denean, argitalpena berezko hizkuntzan lehentasunez editatzen da.

Nazioarteko izaerako erakunde baten praktika hauek, bazkide guztiek Greenpeace-n informazioa ondo ezagutzen duten hizkuntzan lor dezaten aukera konbinatzen dutela uste dugu, eta aldi berean Autonomia-Erkidegoetako bakoitzean normalizazio linguistikora apalki laguntzen dute, beraien ondasun kulturalagatik Greenpeace-k errespetu sakona sentitzen duelako.