Ingurumenaren aurkako erasoa nola sala dezaket?


Greenpeace, bere kanpainak mundu mailako ingurune-arazoen konponbidean zuzentzen dituen nazioarteko izaeradun antolaketa da. Lan-era honek Greenpeace-ren baliabideak ardazten ditu, eta nahiz eta tokian tokiko gure parte-hartzea eskatuz iristen diren eskari ugariez arduratzea gustatu, ez daukagu baliabide eta azpiegitura beharrezkorik maila honetaran era eraginkorrean jokatzeko.

Parte-hartze herritarra ingurumenaren defentsan funtsezko oinarria dela pentsatzen dugu, horrengatik Greenpeace-n “Ingurumenaren aldeko Kanpainak. Akzioari pasatzeko gidaliburua" landu dugu.

Zure herriaren egoera salatzeko SEPRONA-ra jo dezakezu (Naturarako Babes Zerbitzura) 062 telefono-zenbakian, edo bere lana tokian tokiko arazoetan zentratzen diren erakundeekin harremanetan jar zaitezke Ekologistak Martxan-ekin bezala.