Nola erabakitzen da Greenpeace-n bulego berrien irekiera beste herri batzuetan?


Nahiz eta taldeen edo pertsona interesatuen eskaintzak Greenpeace oraindik ez dagoen herri haietan ordezkaritza berriak irekitzeko maiz jaso, bulego berrien irekitze prozedura ez da hau.

Erakundearen hedapena era kontrolatuan egin behar da, eskura dauden aukerekin eta baliabidekin bat etorriz. Erakundea ezartzeko lehentasuneko eremuak zeintzuk diren arretaz erabakitzea funtsezkoa da ere, nazioartean lan egiten ari garen kanpainen helburu orokorrak oso kontuan izanik.

Ordezkaritza berria irekitzea erabakitzen denean, aurrez talde lokalekin, ekintzaileekin edo delako herriko ingurumenarekin erlazionatutako pertsonekin harremanetan jartzen da, eta lan honetarako egokiagotzat hartzen diren haiek aukeratzen dira, Greenpeace-n eta gure jardueraren oinarrizko printzipioen helburuak partekatzen dituztela ziurtatuz: bortizkeria eza eta independentzia politiko eta ekonomikoa bezala.

Bestalde, jada gauden herrietan eskualdeko ordezkaritzak irekitzeko eskaera asko jasotzen ditugu ere. Orokorrean, bulego bat mantentzen da soilik Estatu bakoitzean, normalean hiriburuan kokatzen dena.

Bulegoak herri bakoitzean ez biderkatzearen arrazoia egitura sinplifikatzeko borondatetik dator (berez konplexua dena nazioarteko erakundea delako), erabaki-hartzeko barneko prozesuak bizkortzetik eta gastuak arrazionalizatzetik, funts gehienak kanpaina-jarduerei zuzenki eskainiz, Estatu bakoitzeko bulego sare batean inbertitu ordez eta alokairu, pertsonal, azpiegitura eta bidai-gastuak biderkatuz.