Zer egiten ari da Greenpeace kostaldea babesteko? zer egin dezaket nik?


Greenpeace-tik Espainiako geografia guztiko itsasertzaren mehatxuen kasu batzuetan lan egiten dugu, Algarrobico-ko hotela edo Pasaia-ko, Ibizako, Granadilla-ko, Tarifako eta Cangas do Morrazo-ko, etab.-eko portuko proiektuak bezala. Maila publikoan eta prozedura administratiboetan arituz.

Nahiz eta tokian tokiko gure parte-hartzea eskatuz iristen diren eskari ugariez arduratzea gustatu, ez daukagu baliabide eta azpiegitura beharrezkorik maila honetaran era eraginkorrean jokatzeko.

Era espezifikoan ezin dugunean jokatu, “Suntsiketa kosta ahala kosta” txostena azken 13 urteetan argitaratuz ibili gara. Bertan, gure 8.000 kostalde kilometroen inpaktuei eta mehatxuei leku ematen saiatzen garenarekin.

Greenpeace-tik itsasertzaren babesaren eta erabilera publikoaren defentsan ere lan egiten dugu, 2013ko maiatzean onartutako kostalde-lege berria publikoki eta mekanismo juridikoen bitartez salatuz, lege honek suposatzen duen arau-hausteak agerira ateraz erkidego-ingurune-araudia ez betetzeari dagokionez, itsasbazterreko espazioen babesaren menpekotasuna gutxitzeari edo jabetza pribaturako eremu zabalen ematearen murriztapenari dagokionez, batez ere itsas laborantzetara zuzendutako hezegune eta gatzagak.

Parte-hartze herritarra itsasertzaren defentsan funtsezko oinarria dela uste dugu. Guztiok hura babesteko eskubidea dugu eta tokian tokiko mailan zu bezalako pertsonak oso garrantzitsuak dira