Zura gaizki aukeratzeak eragin negatiboa izan dezake basoengan, batez ere mehatxatuta dauden haiengan edo baso-kudeaketa txarratik, mozketa ilegalatik, deforestazioatik, gerratik, lurralde indigenen inbasiotik edo giza eskubideen bortxaketatik datozen eskualdeetako espezie haiengan.

#1
Tokian tokiko zura kontsumitzea aukera ona da beti

Zure herrialdetik hurbil produzitutako espezieak aukera itzazu, horrela garraioen klimarenganako efektuak saihesten ariko zara. Baita landa-garapena bultzatzen ariko zara eta gure mendietan, baso-ustiapenaren errentagarritasunari laguntzen ere.

#2
Birziklatutako zur birziklagarria aukeratu

Berreskuratutako zura aukera ezazu ahal izanez gero, edo tokian tokiko jatorriko zura eta % 100 FSC zigilua duena. Produktu guztiak bere osotasunean eta erraztasunez birziklagaiak izateko diseinatu behar dira.

#3
Zuraren edertasuna bere “inperfekzioan” ere badago.

Zuhaitz bereko zura ez da guztia berdina, kolore aldaketak, zerroak, korapilo-hondarrak, etab. ditu. Aldakortasun hau positiboki balioetsi behar da zuhaitz bakoitzeko zerbait eder eta jator bezala, beraz, ezin da eskatu zur bereko pieza guztiak (ohol, parket, xafla, etab.) berdin-berdinak izatea. Zur bat eta bere inperfekzioak aukeratzeak baso-kudeatzaileei eta zur-produktoreei laguntzen die.

#4
Modetatik ihes egin eta zure beharren arabera aukera ezazu.

Aurrerapen teknologikoek zuraren portaera, onddoen, intsektuen, agente atmosferikoen, etab-en erasoaren aurrean gaur egun hobetu ahal dadila baimentzen dute. “Tratatutako zura” bezala ezagutzen dena da. Badaude erabilera zehatzetarako komenigarriak ez diren zurak, baina behin tratatuta alternatiba bikaina dira, adibidez, lurzoru eta kanpoko zurgindegirako. Aditu bati kontsultatu erabaki baino lehen.

#5
Bilatzen duzuna kolorea bada, ez duzu eskualde urrunetatik ekarritako zur garestirik erosi behar.

Zura tindatu! besterik ez.

#6
Zure altzariak birziklatu.

Zure etxearen look-a berritzea pentsatzen ari bazara, lehen aukera bigarren eskuko altzaria bilatzea da. Retro-a, vintagea modan dago! Igandeko merakatuez eta guztiok zuen etxeetatik ez oso urrun ezagutuko dituzuen zaharkin dendez gain, altzariak jasotzen dituzten elkarteak daude, haiek zaharberritzeko eta berriro salgai jartzeko.

#7
Behar ez dituzun altzarien bizitza luzatu.

Bigarren eskuko salmentarako, erabilitako altzariak jasotzen dituzten elkarteak daude, batzuetan baztertutako taldeei laguntzeko. Ez itzazu zakarretara bota.