Papera erabiltzen baduzu, paperaren ekoizpen prozesuetan eragiteko ahalmena.duzu, zure erosketa-ohitureen bidez edo adibidez, lan egiten duzun enpresak hornitzaileei eta saltzaileei eskatzen dien paperaren espezifikazio teknikoen bitartez.
#1
Paper-kontsumoa murriztu ezazu
Zure kontsumoa murriztu beti, baita paperaren kasuan ere. Basoak, ura eta energia aurreztuko dituzu.
#2
Liburuak partekatu, liburutegiak, bigarren eskuko liburuak eta bookcrossing-a erabili, eta liburuen maileguak babestu eskoletan eta institutuetan
Kultura zabal ezazu!
#3
Inprimatzen duzunean, beti bi aldetatik egin ezazu
Milioika zuhaitz mozten dira urtean Espainiako bulegoen paper egarri guztia asetzeko. Mundu guztiak “Bi aldeetako” botoia beti zulatuko balu inprimatze-leihoan zifra hori erdira jaitsi genezake. Baita jada aurpegi bakarratik inprimatutako orriak, beste aldetik tren-txartelak, sarrerak, etab. Inprimatzeko ere erabil ditzakezu.
#4
Ez desiratutako posta-harrera saihest ezazu
Publizitaterik edo argitalpenik ez bazaizu interesatzen, baja eman diezazutela eska ezazu.
#5
% 100 Birziklatutako eta zuritutako klororik gabeko papera aukeratu ezazu
Paperaren eta % 100 zuntz birjinaren eratorrietako erabilerari uko egin, egunkari-paperra, bilgarriak, higiene eta sukaldeko, bulego-dokumentuetako eta argitalpenetako papera barne. Ahalik eta post-kontsumo birziklatutako zuntzadun proportzio posible duen papera eta deribatuak bilatu. Baldintza hauek bermatzen dituen etiketa Aingeru Urdina/Ángel Azul zigilua da.
#6
Edukiontzi urdina erabiltzazu
Paper bakar bat ere ez bota zaborrera, nahiz eta txikia izan. Erabilitako papera eta kartoiak berriro ere papera egiteko balio du.
#7
Berria zabal ezazu
Badakizu, zure ingurunean kanpaina egin ezazu (enpresa, ikastetxe, elkarte…) paper-kontsumoa txikiagotzeko, hura birziklatzeko eta paperaren eta bere deribatuen kontsumoa hobetzeko.