Greenpeacek Caparrosoko makro haztegiaren minda isurketek inguruko ingurumenean eta uretan duten eragin larria frogatu du

25-02-2021

  • Tokiko eragile eta herritarrek bidalitako SOS deiaren ondoren, GKEa ingurura joan da, minda isurketa masiboek behin eta berriz eragindako kaltea neurtzeko, eta makro haztegia geldiaraztea eskatzen du 
  • Erakundeak inguruko uretako nitrato maila neurtu du, eta kutsadura zenbait puntutan kezkagarria da 
  • Azken isurketak benetako ur-jauziak eragin zituen, Aragoi ibaira zuzenean iritsi eta eremu babestuei eraginez

2021eko otsailaren 25a.- Martzillako eta Caparrosoko talde ekologistek Greenpeaceri zuzendutako SOS deiaren ondoren, GKEa hainbat egunez egon da inguru horretan, Caparrosoko haztegiak (Valle de Odieta, S.C.L. enpresarena) eragindako ingurumen inpaktua dokumentatzen. Inguruko bizilagunen eskutik, minden isurketa masibo berriek ingurumenean duten eragin larria frogatu ahal izan du. Antolakundeak tokian bertan neurtu ditu inguruko uretako nitrato mailak, eta kutsadura zenbait puntutan kezkagarria dela frogatu du.

Greenpeacek adierazi duenez, abeltzaintza-eredu horrek, bere inguruari onura minimoak ekartzen dizkiola eta aldiz, ingurumenean eta baliabide naturalengan inpaktu handiak sosrtzen dituela. Baina horrez gain, haztegi hau jarduera txar ugari erakusten dituen enpresa baten esku dago. Honek ingurumen-arloko arau-hausteengatik hamar zehapen-prozedura baino gehiago pilatzen ditu eta isurketa horiekin jarraitzen ingurumen kalte jarraiak sortuz. 

Hori dela eta, Greenpeacek Nafarroako Gobernuari eskatu dio berehala geldiaraz dezala haztegi handi hori. Gainera, Nafarroako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak analisi egokiak egin behar dituzte makro haztegiaren inguruko uraren kalitatea zehazteko; izan ere, Martzillako ur kalitatearen kontrol estazio ofizialak ez ditu nitratoak neurtzen, eta Funesekoa, aldiz, nitratoak neurtzen dituen arren, oso urrun dago kutsadura gunetik. Honela, jarraipen estazio hauen bidez ezinezkoa da kutsadura gertakariak detektatzean eta Greenpeacek detektatu dituen nitratoen kutsadura-maila kezkagarriak berrestea (IKUSI MAPA).

“Ekozidio baten aurrean gaude. Valle de Odietak ingurumenarekiko duen axolagabekeria iraingarria da” esan du Luís Ferreirimek, Greenpeace Españako nekazaritza-arduradunak. “Ulertezina da enpresak, ingurumenaren aldetik dituen arau-hausteen aurrekariak kontuan hartuta, funtzionatzen jarraitzea. Enpresaren ingurumen-delituen curriculumak  aski izan behar luke ate guztiak ixteko”.

Simaurrez betetako sakanak
Greenpeacek ikusi ahal izan duenez, enpresa haztegitik hurbil dauden lur sailak, ustiapeneko hondakin zabortegi gisa erabiltzen ari da. Minda isurketa handiak egiten ari da enpresa, eta, ondorioz, inguruko trokarteetatik eskorrentia bidez ur-jauziak eragiten dituzte; kasuren batean, Aragoi ibiaira zuzenean iritsiz eta Babes Bereziko Eremuei eragiten die. Zehazki, Aragoi ibaiaren beheko zatietako KBEri, desagertzeko arriskuan dauden espezieen habitatari eragiten diote isurketa hauek, hala nola bisoi europarraren eta apoarmatu europarraren habitatari. Kontutan hartu behar da hura babesteko diru publiko asko inbertitu da.

Animalien gorotzak oso aberatsak dira nitratoetan, eta kopuru izugarrietan ekoizten direnean, industria-abeltzaintzan gertatzen den bezala, eta kontrolik gabeko lurretako isurketak pozoi bihur daitezke lurzoruentzat, urentzat, bai eta izaki bizidun askorentzat ere, pertsonak barne. Espainiako arazoa hain da larria, ezen Europako Batzordeak arau-hauste prozedura bat ireki duela eta irizpen arrazoitu bat bidali diola Espainiako Gobernuari. Irizpen horretan egiazta daiteke, besteak beste, Nafarroan uraren kutsadura mailak “goranzko joera erakusten duela”.

Bost aldiz handiagoa den akatsa
Valle de Odieta enpresak proiektu bat aurkeztu du Noviercasen, Gaztela eta Leonen beste makro haztegi bat sortzeko. Proiektua onartuz gero, Caparrosokoa baino bost aldiz handiagoa izango litzateke. “Valle de Odietak ahoa bete du Noviercas-entzako bere proiektua interes orokorrekoa dela esateko, baina Caparroson bere praktika txarren ondorioz funtsezko ondasun komun bat, ura, kutsatuta dago. Gehiago, azkarrago eta merkeago produzitzea besterik ez dute buruan. Ez zaizkie axola beren jarduerak ingurumenean edo osasun publikoan dituen ondorioak”, esan du Ferreirimek.

Ingurumen-arloko GKEak adierazi du Espainiak aurre egin behar diela abeltzaintza industriala sortzen ari den ingurumen-, osasun- eta gizarte-arazoei. Lehenengo urratsa da proiektu berriak ez baimentzea, ezta lehendik daudenak handitzea ere, hala nola Noviercas eta Caparroso, hurrenez hurren.

Aldi berean, intentsiboan ustiatutako azienda kopurua murrizteko prozesuari ekin behar zaio:

  • Larrialdi klimatikoari aurre egiteko
  • Ura zaindu, Nitratoei eta Urei buruzko Zuzentaraua betetzeko
  • Amoniako-emisioen atalase baimendua betetzeko
  • Antibiotikoekiko erresistentzia-arriskua murrizteko
  • Animalien ongizatea bermatzeko
  • Abeltzaintza ekologikoa eta estentsiboa sendotzeko
  • Dieta osasuntsuagoak eta iraunkorragoak sustatzeko, animalia-jatorriko elikagai gutxiago eta landare-jatorriko gehiago dituztenak.

Azkenik, Greenpeacek abeltzaintza industrialaren amaiera eskatu du ingurumenerako eta landa eremuko bizirako mehatxua delako, eta sinadura bilketa bat abiatu du herritarrek Noviercasen haztegi handiaren kontra beren ahotsa altxatzeko, gelditzeko garaiz baikaude.


Partekatu!