Greenpeaceko aktibistek salatu dute, gas errusiarrez betetako metanero baten aurrean, Bilboko portuan sartzen den gasak Ukrainako gerra finantzatzen duela

10-03-2022

  • Greenpeacek Ukrainako gerraren berehalako amaiera eta erregai fosilekiko mendekotasunarekin amaitzea aldarrikatzen ditu, azken hauek gerrak elikatu eta krisi klimatikoa eragiten baitute
  • Ukrainaren inbasioa hasi eta bi aste igaro ondoren, Greenpeacek Putinen eraso militarreren gaitzespena berresten du, biktima zibilekin bat egiten du eta mundu osoko aktibistek gerraren aurka egindako protesta baketsuak txalotzen ditu

  • Egun hauetan bilduta dauden Europako liderrek, anbizio klimatikoa erakutsi eta Errusiako erregai fosilen inportazioak murriztu behar dituzte

  • Energiaren prezio krisiaren ondorio okerrenen aurrean ahulenak diren biztanleak babesteko neurri eraginkorrak behar dira

Bilbao, 2022ko  martxoaren 10a.- Arratsaldeko lehen orduan, Greenpeaceko aktibistek Ukrainiako gerraren aurkako protesta egin dute, eta erregai fosilen eta gatazken sorrera eta finantziazioaren arteko harremana salatu dituzte. Zenbait ontzitan igota, aktibistek ‘Gasak gerra finantzatzen du’ eta ‘Gerrarik ez’ mezuak zituzten pankartak erakutsi zituzten, Nikolái Urvántsey ontzi errusiarraren aurrean, Bilboko portuan gasa deskargatzen ari zela (1). Ekintza horren bidez, Greenpeacek berretsi du irtenbide bakarra gerraren berehalako amaiera dela, eta petrolioarekiko eta gasarekiko mendekotasuna gainditzeko eskatu du. Errusiako armadak Ukrainaren inbasioa hasi zuenetik bi aste igaro ondoren, Greenpeacek eraso militar horrekiko gaitzespen irmoa berretsi du, biktima zibilekiko elkartasuna erakutsi du eta mundu osoko aktibistek gerraren aurka egindako protesta baketsuak txalotu ditu.

“Greenpeace oso kezkatuta dago Ukrainako gatazka militarrarekin. Amaiera eskatu eta arduradun nagusietako bat aipatuko dugu: gasa eta Putinen gerra makineria finantzatzen duten gainerako erregai fosilak. Nahiz eta oraingo honetan gerra ez izan bere kontrolagatik, haiek elikatzen dute literalki gerra; izan ere, Errusiako BPGaren %40 erregai fosilen esportaziotik dator, eta gobernuak arma gisa erabiltzen du Europaren energia-mendekotasuna”, esan du Francisco del Pozo erregai fosilen aurkako kanpainaren arduradunak. “Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da energia eskaria murriztea eta energia berriztagarriak bizkortzea; horrek gas errusiarraren, petrolioaren eta ikatzaren inportazioak murrizten lagunduko du”.

Gerra areagotzearen ondorioz emandako gasaren, petroleoaren eta elektrizitatearen prezio igoeraren kontextuan, eta Ukrainako inbasioari erantzuna emanez, joan den asteartean Europar batasuna Errusiako gas inportazioekiko mendekotasuna murrizteko proposamena aurkeztu zuen. Gaur eta bihar, Europako gobernuburuak Versaillesen bilduko dira plan hori eztabaidatzeko.  Greenpeacek Europari eskatzen dio erregai fosilak baztertzeko plan bat ezartzea, bidezko transizio bat ziurtatuko duena energia independentziarantz eta ekonomia eta lanari lotutako etorkizun hobe bat ekarriko duena. Era berean, gogorarazi du gas-inportazioko iturri berriak bilatzeak, gas-azpiegitura berrietan edo erregai alternatiboetan inbertitzeak ez duela konponduko Europak krisi energetikoen aurrean duen zaurgarritasuna, eta krisi klimatikoa larriagotzen jarraituko duela.

Elektrizitatearen prezio altua dela eta, gasaren prezio altuaren ondorio dena batez ere eta milioika pertsona zaurgarritasun egoeran jartzen duena, Greenpeacek merkatu elektrikoa berehala berritzeko eskatu du, energia berriztagarrien prezioak (prezio merkeenak), fakturan islatuta ikus daitezen. Era berean, erregai fosilentzako diru laguntzak kendu eta energia garbirako eskubidea babestu behar da tarifa sozial eraginkorren bidez, eta, aldi berean, gas galdaren ordez sistema berriztagarriak erabiltzea sustatu behar da, bai eta etxebizitzen efizientzia energetikoan inbertsio orokortua egitea ere.

Ildo beretik, erakunde ekologistak gaitzesten du El Musel birgasifikatzailea (Gijon) edo antzeko proiektuak berreskuratzea edota gas-azpiegitura berrietan inbertitzea; MidCat izeneko gasbidea, adibidez, Pirinioetatik igaroko dena Frantzia Espainiarekin konektatuz. Greenpeacek Gobernuari eskatu dio utz dezala Espainia gasaren Europako gune bihurtzeko azpiegitura berrietan inbertitzeko jarrera, eta energia berriztagarri demokratiko eta justuetan bakarrik inbertitu dezala.

“Gizon, emakume eta haur errugabeak hiltzen ari dira Ukrainan, Errusiako presidenteak erregai fosilekin hasitako gerraren ondorioz. Errusiako presidenteak berehala geldiarazi behar du gerra, energia berriztagarrietarako trantsizioa egin behar baitu munduak. Beharrezkoa da bakerako eta etorkizun seguru baterako”, adierazi du Javier Rabosok, bakearen eta giza eskubideen arduradunak, eta honako hau gaineratu du: “Gasa datorren lekutik datorrela, beste erregai fosil batzuk bezala, ingurumen eta klima inpaktu larriez gain, giza eskubideen urraketak eragiten ditu: ustelkeria, errepresioa, indarkeria, lurraren erabileragatiko gatazkak, etab. Argi izan behar da, azpiegitura hauek oso laster alferrikakoak izango direla anbizio klimatikoarekin bat egin nahi badugu. Gainera, hauek eraikitzeko denbora asko behar izaten da, berriztagarriak baino garestiagoak dira, eta eragin handia dute ingurumenean eta gizartean”.

Greenpeacek nabarmendu eta azpimarratu nahi du energia nuklearra ez dela inolaz ere gasaren alternatiba bideragarria, Ukrainako Gerrak berak frogatzen duen bezala, gatazka horren beste dimentsio energetiko larri bat arrisku nuklearra baita. Greenpeace hurbiletik jarraitzen ari da borrokek 15 erreaktore nuklearrentzako sortzen ari diren mehatxua. Erreaktore hauek Ukrainian kontsumitzen den elektrizitatearen erdia sortzen dute. Gainera, Chernóbileko zentrala dago 1986ko istripuak suntsitu zuena. Energia nuklearrari lotutako ikasbiderik atera behar bada hau da: ez dagoela hain arriskutsua den beste energia iturririk eta edozein eraso edo kaltek, nahi gabekoa izanik ere, aurrekaririk gabeko katastrofe bat sor dezakeela. Hau argi azaltzen du Greenpeacek Zaporiyiako zentral nuklearraren (Europako handiena eta indar errusiarrek hartu dutena) ingruko arriskuen analisi zehatz batean. Hain zuzen ere, bihar, martxoaren 11n, 11 urte beteko dira Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearra gertatu zenetik, eta hango isuriek oraindik ez dute behin betiko konponbiderik.

Bizkaiako hainbat eragilek, hala nola Ekologistak Martxan, Ongi Etorri Xatuak, La Guerra Comienza Aquí, Euskal Gune Ekosozialistak eta Greenpeacek kontzentrazio bat antolatu dute gaur arratsaldean Errusiak gasa jasotzen duen bitartean armak bidaltzearen hipokresia salatzeko, Bilboko gobernuaren ordezkaritzaren aurrean (Plaza Moyua 5), 18:00etan.

Oharrak

(1) Ontzia Bahía de Bizkaia Gas-en (BBG) birgasifikazio-instalazioan deskargatzen ari da. Instalazioaren partaideak Enagas (%50) eta Energiaren Euskal Erakundea, EVE (%50) dira, Zierbenan (Bizkaia).


Partekatu!