Gure herrialdean gertatzen den arma salmentaren negozioa hain iluna da, gerraren errealitatea bere erabateko gordintasunean hautematea ez digula uzten. Ikerketa honek, irregularki esportatutako Espainia Markadun armak darabilten bideari jarraitzen dio.
Espainia eta legez kanpoko armen salmenta
Espainiak armamentua esportatzen duela esatea ez da batere berria. Azken hamar urteetako munduko zazpigarren arma-esportatzailea 1 gara, Estatu Batuak eta Errusia bezalako potentzia militar handien atzetik.Baina, esportazio hauetan nortzuk edo zer leku dauden nahasita ba al dakigu?; armak zibilen kontra erabil ditzaketen herrietara salduz zer enpresa aberasten diren?; non egiten diren?; zer arma diren bidaltzen direnak; zer kantitatetan; nola bidaiatzen duten gure lurraldetik edo nola bidaltzen diren herrialde horietara?
Espainiako arma-salerospenaren zenbaki handiak ezagutu arren, hain negozio iluna da eta bere negozioak atzerrian bultzatzeko erakunde publikoez baliatzen diren enpresa handien interes ekonomiko hain nabariak ditu, galdera hauei erantzutea oso zaila dela.
Greenpeace-ek, Armak Kontrolpean (Armas Bajo Control) kanpainaren parte bezala, Amnistia Internazionalarekin, FundiPau eta Oxfam Intermón-ekin batera, esportazio hauek analizatzen ditu urtero. 2017an 25 operazio identifikatu dira guztira: bi bereziki larriak, Saudi Arabian eta Israelen, berehala eten beharrekoak; 2017an 16 herrietara zuzendutako arma mota zehatzen -- egindako eta/edo baimendutako-- esportazioekin lotura duten operazio kezkagarriak eta informazio gehiago behar den sei herriekin zehaztutako operazioak.
Espainiako Gobernuak arma-salmenta baimentzen jarraitzea oso larria da, hauek Nazioarteko zuzenbidearen, giza eskubideen edo nazioarteko gizalde-eskubideen bortxaketa larriak egiteko edo errazteko erabiltzeko funtsezko arriskua dagoenean. Hala ere, hau da --Yemenen operatzen duen eta saudiarabiarrak buru dituen-- Saudi Arabiaren eta nazioarteko koalizioaren beste herri batzuetan gertatzen dena: 2015etik, 18.000 bonbardaketa baino gehiago burutuz herrialde horretan. Eraso horietako hirutik batek, etxebizitzak, ospitaleak, eskolak edo merkatuak bezalako helburu ez militarrak izan ditu, 2018ko abuztuan gertatu zen bezala; merkatu batean zegoen eskola-autobus baten bonbardaketak dozenaka adingabeen biziaz ordandu zenean.
Antzeko zerbait gertatzen da Israelera zuzenduta doan Espainiako munizioaren esportazioarekin. Izan ere, bertan, indar israeldarrek zibil palestinarren aurkako legez kontrako giza hilketak egiten dituzte, baita Okupatutako Lurralde Palestinarretan zizbilak ilegalki barruratuta mantendu ere. 2018ko martxoaren amaieratik, dozenaka pertsona hil dira eta milaka zaurituak gertatu dira Israelgo armadaren jaurtiketen ondorioz.
Etikoki gaitzesgarriak izateaz gain, arma-esportazio hauek ilegalak dira. Espainiak hauek debekatzen dituen Nazioarteko Ituna sinatu eta berretsi du, eta bere lege propioa du. Baina lege hau zuzenki ezarriko balitz, Gobernuak ez lituzke baimendu beharko. Gobernuak armen erabileraren helburua egiaztatzen duten kontrol-mekanismo eraginkorrik ez izateak eta arma hauek jasotzen dituen herriaz fidatzera besterik ez, egoera larriagotzen du.
Espainiako arma salmentaren kontrol-sistemak informazio hau “sekretu ofizial” bezala sailkatuz, bere burua babesten du eta honek, Gobernuari konturik eman behar ez izatea baimentzen dio. Baina, era berean, arma-salmenta zergatik baimentzen ala debekatzen dituen jakitea ukatzen dio Parlamentuari eta GKEei. Azken finean, legea betetzen ari den egiaztatzea ez digu uzten, eta honek, Espainiako Gobernua astakeriak egiteko gaizkidea izan ahal izatea suposatzen du kasu batzuetan.
“Espainia Marka” armen salmenta-kasuak
Obskurantismo eta gardentasun eza honek guztiak, ez digu errealitatea bere erabateko gordintasunean ulertzea baimentzen. Espainian, armen esportazio ilegal hauek nola gertatzen diren deskribatzen diguten bide 2 hauek landu ditugu lor daitekeen informazio gutxiarekin.
I.Bidea: ia bi urtetan zehar Saudi Arabiari eta Arabiar Emirerriei, Burgosen egindako munizioa, Bilbotik eta Santanderretik bidaltzen.
2016ko apirilaren 25ean, Yemengo gerra lehertu eta urte bat geroago, Bahri ontzi-konpainia saudiarabiarrak, Bergé taldeko Cantabrian Integrated Logistic Services (CILS) izendatu zuen bere agente nagusi bezala Espainian; honek, Bilboko portuko karga-bide erregularra izanik 28/30 egunero.
Bilboko bide erregular honen ezarpenak, muga-zergaren 9306 kodepeko munizioaren etengabeko esportaziari hasiera ematen dio, hau da, “gerrako” azpimotako “granada-bonbak, torpedoak, minak, misilak eta gainerako munizioak eta jaurtigai”-en esportazioa. Gobernuak parlamentuko galdera bati erantzundakoaren bidez zera egiaztatu da: bidalitako guztiaren arteko igorpen bat, 155 milimetroko artilleriako 17.000 jaurtigai-oso zituela.
Guztira, 2016ko urrian, lehen esportazioaren ezagueratik, Saudi Arabiara zihoazen itsasontzi horietako sotoetan 120 milioi euro 4 inguruko baliodun ia 7.000 munizio-tona 3 nabigatu dute (7.514 munizio-tona eta 138,8 milioi euroko balioa, Arabiar Emirerri Batuetarako munizio bidalketak kontuan harturik, eta koalizio saudiarabiarraren parte dela eta Yemenen aurkako erasoan parte hartzen duela ahaztu gabe).
Munizio hau guztia, Maxam Taldeko kide den Expal Systems enpresak, Quintanilla de Sobresierra-n (Burgosen) dituen instalazioetan egin eta bertatik banatu zen. Handik, segurtasun-enpresek eta Guardia Zibilak eskolta emandako kamioi konboiak erabiliz, porturaino bidaltzen dira ontzietan kargatzeko.
Kasu honen bitxikeria bat eta aldi berean armamentu-sektorearen zalantzazko praktiken adibidea, ontzi-enpresa saudiarabiarra Espainiatik egindako operazioak sistematikoki nola ezkutatzen saiatu dela da; bereziki Saudi Arabiara eta Arabiar Emirerri Batuetara zuzendutako Espainiako armen bidalketaren kontra presio soziala handitzen hasi ahala. Guztia, Bizkaiko suhiltzaile batek, Bilboko portuan karga zaintzen zuen laguntza-taldean parte hartzera uko egin ziolako esker izan zen, honen helmuga ezagutu eta “bonbak” zirela informatu ziotenean. Bahri ontzi-enpresaren lehen neurria Espainiako helmugak bere web-orrian ezkutatzea izan zen.
Geroago, bere itsasontzien logoak ezkutatzen saiatu ziren, 2017ko ekainean eta abenduan Bahri Jeddah ontziak Bilbora egindako bisiten argazkiak erakusten duten bezala:
Gainera, hainbat alditan, Espainiako portuetarantz abiatu dira Itsas Identifikazio Automatikoko Sistema deskonektatuz, bere nabigazioa eta helmugako portua arakatu ahal ditzaten galarazteko; nahiz eta segurtasun arrazoiengatik sistema honekin nabigatzera behartuta egon. Huts hau, Bilbon, 2017ko irailaren 21ean Bahri Tabuk ontziari eta Santanderren, 2018ko martxoaren 8an, Bahri Hofuf ontziari egindako ikuskapenetan antzeman zen.
Azkenik, eta litekeena, kasua salatu eta koalizio saudiarabiarraren herri hauetara zuzendutako arma-salmenten amaiera eskatu duten talde desberdinen arreta desbideratzeko asmoz, Bahri ontzien karga operazioak, azken bidalketak egin diren tokira lekualdatu zuten, Santanderreko portura hain zuzen ere.
II bidea: Israelera zuzendutako Palentzian fabrikatutako balak
2017ko apirilean eta maiatzean egindako bi bidalketen bidez, Palentzian fabrikatutako munizioa Israelera esportatu zen 600.700 €-ko erabateko balioarekin eta ia 11.000 kiloko pisuarekin.Enpresa esportatzailea Nammo Palencia dela uste izatea posible da. 2013ko urrian, Nammo Taldeak, Palentziako Arma Fabrika erosi zuen. Fabrika honen ekoizpen-finstalazioak kalibre txikiko eta ertaineko 5 Munizio Negozio Unitaterako erabiltzen direlarik. Esportatutako materiala, muga-zergaren 9306301000 kodepeko munizio bezala ezagutzen da eta “errebolber eta pistolentzat […] eta pistola-metrailadoreentzat” azpimota duen “kartutxoei” dagokie.
Lehen esportazioa Burgoseko aduanatik zehar egin zen, apirilaren 21ean, eta Espainiatik abiatutako Israelerainoko bidaia abioiez egin zen. Litekeena, apirilaren 22an Gasteizetik abiatutako Ukraine Air Alliance konpainiarekin egin zuela da, AENA-ko 6 trafiko-estatistikak diotenaren arabaera, Antonov AN-12a hegazkin batean (UR-CGWa aireontzian) Tel Aviv-Ben Gurion International aireportua helmuga zuelarik.
Hilabete horretan bertan, Espainiako Gobernuak kokagune berria Zisjordanian eraikitzeko Gobernu israeldarraren erabakia gaitzesten zuen, Nazioarteko Eskubideen kontra zihoalako, eta “bakerako oztopo bat” bezala deskribatuz. Hau egin arren, eta esportatutako armamentuaren erabilera kontrolatzeko mekanismo eraginkorren gabezia kontuan hartuz, Espainiak Israeli armak saltzen jarraitu zuen —eta jarraitzen du—.
Bigarren esportazioa Gipuzkoako aduanatik egin zen maiatzaren 15ean. Oraingo honetan, Aduanetako informazioaren arabera, nazioarteko garraioa errepidez egin zen ere edukiontzi batean.
Joan den urtean, indar israeldarrek pertsona zibil palestinarren legez kontrako giza hilketak egin zituzten, eta Okupatutako Lurralde Palestinarretako (TPO) milaka palestinar ilegalki barruratu zituzten Israelen. 2018ko martxoaren 30etik, dozenaka palestinar hil dira eta milaka zaurituak gertatu dira Israelgo armadaren tiroen ondorioz. Armagabetutako manifestarien kontrako munizio errealaren erabilera ikaragarria eta ondoriozko heriotzak legez kontrako giza hilketa posible bezala ikertu behar dira. 2018ko maiatzean, Espainiako Gobernuak bere haserrea adierazi zuen “zauritutako eta hildako manifestari kopuru altuagatik”, aktore guztien euskarrirako presako deialdia egin zuen eta “Gobernu israeldarrari indarkeriaren erabilera proportzionala egitea eskatu zion” 7. Hurrengo pauso logikoa Israeleri zuzendutako arma esportazioak etetea izango litzateke.
III bidea: Motril-eko portutik Saudi Arabiara zuzendutako andaluzian fabrikatutako Gerra-armak eta munizioa.
2018ko otsailean Bahri ontzi-enpresaren ontzi batek Motril-eko portua bisitatzen du lehen aldiz. Bahri Tabuk-a da. 2018ko apirilean eta ekainean, Bahri Jazan-a izango da portu hau beste bi aldiz bisitatzen duena.
Hiru aukeretan, Sevillako aduanatik zehar esportatutako materiala, hiru muga-zerga desberdin kodepean zegoen: “gerra-armei” dagokion 9301a, “artilleria-piezak (adibidez: kanoiak, obusak eta morteroak” azpimotaduna; “armen parteak eta osagarriei” dagokion 9305a, “gerra-armen” azpimotaduna eta “bonbak, torpedoak, minak, misilak eta gainerako munizioei eta jaurtigaiei” dagokien 9306a, “gerrakoa” azpimotaduna.
Guztira, Saudi Arabiara, 22,8 milioi euro baino gehiagoko baliodun gerra-armak, parteak eta osagarriak bidali izan dira, baita arma hauentzako munizioa ere 12 milioi euroko balioarekin.
Lekuan bertan egindako ikerketak, Santa Bárbara Sistemas enpresa material honen esportatzailea bezala identifikatu zuen. Enpresa hau General Dynamics European Land Systems-en parte da, enpresa-talde honen Europako negozio-unitatea. Santa Bárbara Sistemas-ek bi ekoizpen gune dauzka Andaluzian, bat Alcalá de Guadaira-n (Sevillan), blindatutako Ibilgailuak eta artilleria fabrikatzeko, eta bestea El Fargue-n (Granadan) munizioa eta lehergaiak fabrikatzeko.
Yemengo gatazkaren parte guztiek, hiru gerra-urte baino gehiago hauetan, gerra-krimenak eta nazioarteko eskubideen beste bortxaketa larri batzuk zigorrik gabe egin dituzte. NBEk eta Giza Eskubideen nazioarteko eta yemendar erakundeek ustezko dozenaka gerra-krimenak dokumentatu dituzte. Testuinguru honetan, herri honetan zer gehiago gertatu behar den galdetzea posible da Espainiako Gobernuak hondamen hau arma gehiagorekin areagotzeari uzteko.
Erronkak: gardentasun gehiago eta Saudi Arabia eta Israelekin egiten den salerospenaren amaiera
Pedro Sánchez-en Gobernuak irakasgai bat du egiteke. Izan ere, aldaketa txikien bidez, egungo egoera hain lotsagarria eraldatuko litzateke: Espainiako arma-salmenten kontrolean salto kualitatiboa gertatuz eta legea eta giza eskubideen nazioarteko eskubideen errespetua betetzeranzko bidea hasiz; hórrela, atzerrian, “Espainia markari” esanahia eta zentzu berria emanez.
Gobernuak arma-salementari buruzko PSOE-ren hauteskunde-konpromisoa nola burutuko duen argitu behar du: “arma-salmentari buruzko Legearen aurreikuspenak zorrotz betetzea, parlamentuko kontrola eta gardentasuna indartuz eta bere baimena ukatuz, gizakiei zor zaien errespetuaren eta duintasunaren aurka erabili ahal izateko arrisku argia dagoenean”. Aukera hobeezina du bere programa betetzeko eta garai berria irekitzeko.
Armak Kontrolpean kanpainak, Gobernuari Israelera eta Saudi Arabiara zuzendutako Espainiar arma eta munizio-esportazioari berehalako amaiera ematea lehentasun bezala izan dezan eskatzen dio eta, gardentasunari dagokionez, arma-salmentari buruzko legea betetzen dela kontrolatzeko informazio erabakigarria sekretupean sailkatu zuen 1987ko Ministro Batzordearen akordioa baliogabe dezan, eta 1968ko Sekretu Ofizialeen Legearen aldaketaren parlamentuko izapidea bultzatzea, hau nazioarteko arauetara egokitzeko.
Gogora iezaiozu Gobernuari: nazioarteko legea eta akordioak betetzeko Israeleri eta Saudi Arabiari salmentak eten behar ditu eta Espainia Marka-dun armen salmentaren sekretismoarekin bukatu. Parteka ezazu!
Oharrak:
1 – Stockholm International Peace Research Institute-aren (SIPRI) Arma Transferentziari buruzko Datu-basearen datuen arabera 2008-2017 egindako esportazioei buruz..
2-Deskribatutako bideak Kanpo-Merkataritzako eta Zerga Agentziaren Aduanetako Estatistiketatik, Aena-ren aire-trafikoko Estatistiketatik, itsasontzi-trafikoko eta ikuskapenetako datu-baseetatik, enpresen web-orrietatik, berrietatik, tokian-tokiko behaketetatik eta sare sozialetatik ateratako datuetan oinarritutako hipotesi logikoenak dira.
3 – Masa netoa: ontzirik eta bilgarririk gabeko merkantziaren berezko masa, kilogramoetan.
4 – Balio Estatistikoa: merkantziaren zenbatekoa + garraioaren eta Espainiako mugatik atzerriko hiriraino doan tarteari dagokion aseguruaren parte proportzionala gehitzearen estimatutako kostua da.
Argazkia: © Ahmad Hasaballah