Azken 30 urteetan zehar, itsas-izotz Artikoko osotasunaren area gutxitu izan da udan. Honek Artikoko tokian tokiko ekosistemetan aldaketa garrantzitsuak eragiteaz gain, mundu guztiaren sistema klimatikoei eragiten die ere.

Izotz artikoaren lodiera
%40a
gutxitu da azken 30 urteetan.
Itsas maila
19 zm
igo da 1901etik.
Mundu mailako batezbesteko tenperatura
2ºC-tako
igoeratik aurrera, klima-aldaketaren efekturik txarrenak nabariak izaten hasiko dira.

Eskualde urrun honetako klima-aldaketak ulertzeko ahalegin zientifikoak egin arren, ikerketa hastapen fasean dago oraindik. Hala ere, izotz artikoko mantuaren galeraren eta zirkulazio atmosferikoaren patroien aldaketaren, baita zirkulazio ozeanikoaren eta ipar-hemisferioaren gradiente termikoen aldaketen arteko erlazioa dagoela seinalatzen duten adierazgarriak badaude. Aldaketa hauek zer efektu izango duten zehaztea zaila da, baina Artikoan bereziki beroak izan diren urte haietan, patroi meteorologiko iraunkor eta anomaloak ikusi izan dira. Artikoa berotu eta izotzak atzera egin ahala, berrelikadura mekanismoek, haien artean, izotzaren islapen-ahalmen txikiagoa (albedoa) eta berotegi-efektuko gas arriskutsuak permafrost-ean (etengabe izoztutako lurzoru-geruzan) izandako metatze luzetik askatzeak, munduko klima-aldaketaren handiagotzea eragingo dute.

 

Artikoan bereziki beroak izan den urteetan, patroi meteorologiko iraunkor eta anomaloak ikusi izan dira.
Baliteke muturreko gertaera meteorologikoak etorkizunean ohikoagoak izatea, bero-boladak, uholdeak eta oso ekaitz biziak sufritzeko aukera gehiago egongo dira.

Lurreko izotz artikoa (glaziarrena) desagertu ahala, itsas maila igotzea eta ipar-hemisferioaren patroi klimatikoak aldatzea litekeena dela diote bai behaketa, bai modelizaziokoek-ikerketek. Beharbada, efektuak eremu geografikoaren arabera alda daitezke, batzuk, uda beroago eta lehorragoak sufrituko dituzte, beste batzuk uda euritsuagoak, eta beste batzuetan berriz, neguak hotzagoak izango dira eta ekaitz gehiago egongo dira. Baliteke  zirkulazio atmosferikoen patroien aldaketa, haien artean: Golkoaren korrontearen ibilbidearen aldaketak, baita planeta-uhin atmosferikoen “blokeoak” ere, muturreko klima-aldaketa hauei laguntzea. Baliteke, era berean, muturreko pasarte meteorologikoak etorkizunean ohikoagoak izatea, bero-boladak, uholdeak eta oso ekaitz biziak sufritzeko aukera gehiago egongo dira.

Hurrengo irudiek, Artikoaren desizozteak, planetako eremu desberdinetan eragingo lukeen modua irudikatzen dute:

Sevilla, Espainia

Miami, Estatu Batuak

Inari Lakua, Finlandia

Txinatar Harresi Handia

Londres, Erresuma Batua

Asiako hego-ekialdea