Arrantza-gainustiapenak Mediterraneo Itsasoan ikertutako arrain-populazioen % 90a baino gehiagori eragiten die eta Atlantikoko Europako uretan ikaertutakoen % 40ari

%63
Munduko arrainen populazioaren % 63 gainesplotatutzat jotzen da
40.000 enplegu
galdu ziren gainesplotatu zen bakailao populazio bakarraren kolapsoarekin
200 urte
bizi ditzazke Atlantikoko arrain erloju laranjak

Arazoa

Arrantza-ustiapenak, arrantzaren presioari oso kalteberak diren eta askotan bere populazioen kontserbazio egoeraren ziurtasunik ez dagoen espezieen bizi-iraupena konpromisoan jartzen ari da. Teknologiaren bilakaera errukigabeagatik, gure ozeanoak eskala handian eta aurrekaririk gabeko abiadura batean aldatzen dira.

Gainera, gobernuek, ingurune eta inpaktu sozial ikaragarria duten gaindimentsionatutako praktika hauek bultzatu dituzte. Honekin, arrantza iraunkorra —kasu askotan eskuz egindakoa—alde batera utzi dute eta nahiz eta flotaren % 77-a eta arrantza kontinentalaren % 80-a suposatu arren, arrantza-kuoten % 20-a baino ez du jaso. Itsasontzi eskergek ekozunda ahaltsuak erabiltzen dituzte arrain-sarda osoak suntsitzeko . Izozte sistema itzelekin, arrain-irinen prozesadoreekin eta itsas hondoaren eremuak suntsitzeko hegazkinek duten antzeko motor ahaltsuekin, ur gaineko prozesadore instalazioetan bihurtuz.

Izan ere, gaurko harrapaketako erritmora, gaur egun kontsumitzen ditugun espezie asko galtzeko arriskua daukagu, stocken errekuperazio naturala baimentzen ez baitu. Baina ez hori bakarrik: hain intrusiboa eta hautakorra ez den arrantza batek, dortokak, marrazoak edo izurdeak bezala arriskuan dauden beste espezie batzuei ere eragiten die eta itsasoko ekosistemak degradatzen ditu, itsas oreka trofikorako itzulezina izan daitekeen kaltea sortuz.

Munduko arrainaren eskari hazkorrak, ekosistemen gainean eta baliabide horien esku dauden komunitate lokalen gaineko inpaktuek kontuan hartzen ez duten biodibertsitatearekiko eta itsas ingurunearekiko gehiegizko ustiapen- erak igo daitezen eragin du. Bere arrantza-eremu zaharrak ahitu dituztelako ur berrietaruntz doazen arrantza-flotak.

Harraparien nagusien populazioak erritmo izugarriarian desagertzen ari dira:

  • Europako aingiren % 99a eta Hegaldeko eta Pazifikoko Atungorriaren % 95a galdu ditugu.
  • Izokinak Atlantikoko bi aldeetako ibai askotatik desagertu dira eta espezie mehatxatuen zerrenda askotan agertzen dira.
  • Gutxi gorabehera arrain harrapari nagusi guztien % 80a Ipar Pazifikoko itsasbazterreko zonetatik eta Ipar Atlantikotik desagertu da.

Konponbidea

Etorkizunean janaria eta diru-sarrerak lortu ahal ditzagun, ozeano bizidunak eta arrantza-industria iraunkorra behar ditugu. Itsas santutegiak sortu behar ditugu itsasoko eta bere arrain-populazioen iraupen egoera hobetzeko. Arrantzan egiten dugun era izugarri hobetu behar dugu eta ozeanoa berritzeko gai den baino azkarrago baliabideak ateratzeari utzi.

Arrantza-eredu % 100 iraunkor batek soilik bermatzen du arrainez betetako ozeanoen etorkizuna eta haien esku dauden itsasbazterreko komunitateen enplegua. Eta modelo horretaranzko aldaketak Gobernutik egokitutako legeriarekin hasi behar du.

Espainiar Estatuak hartutako Itsasoko ekosistemaren babes-neurri batzuk, Itsas Erreserbetako adierazpena edo posidonia bezalako espezie-babesa, oso positiboak izan dira, nahiz eta Frantzia, Erresuma Batuak edo Herbeherek bezalako beste herri batzuek, arrantza-kudeaketa politiketan aldea ateratzen diguten arren.

Nahiz eta arazo urruna iruditu honek guztioi eragiten gaitu. Baina jatorriaren eta arrainaren jasangarritasunaren gaineko hiritarren informazio eza handia da, beraz, trazabilitatea bermatzeko mekanismoak arau ditzatela eskatzen diegu gobernuei eta arrain iraunkorra erosteko aukera, hots, aukeratu ahal izateko aukera, kontsumitzaileari eskaintzea.

Pescadores usando la caña para pescar atunes Pescadores pescando atún con métodos sostenibles en las islas Maldivas Atunes atrapados en una red de pesca de un cerquero colombiano

Zer egiten ari da Greenpeace?

Greenpeace-k sektorea aldatu nahi du eta artisau-arrantzarako laguntzan eta arrantza-baliabideen errekuperazioan oinarritutako % 100 sozial, ingurune eta ekonomikoki iraunkorra den arrantza-modelo bat proposatzen du.

Greenpeace-k ondorengo eremuetan lan egiten du:

  • Artisau eta iraunkorrerako arrantza bultzatu
  • Arrantza-aparailu suntsigarrien mailakako ezabapena.
  • Nazioarteko urak babesteko Ozeanoetako Nazioarteko Itun baten sorrera.
  • Arrantza arautzen duten itsas Santutegien sorrera.
  • Itsas zabaleko arrantzaren aurrerapena eta jasangarritasuneranzko konbertsioa.
  • Akuikultura-ustiapenen mugatzea.
  • Kontsumitzaileen kontzientziazioa eta informaziora zuzendutako neurriak.
  • Itsas-ingurunearen kutsaduraren kontrola.

Modelo honek ondo mantendutako ozeanoen etorkizuna, babestutako zona gehiago eta leheneratutako arrantza-stock batzuk bermatuko lizkiguke. 60.100 enplegu garbi baino gehiagoko sorrera ekarriko luke eta ekoizpenaren igoera 4.000 milioi euroren etekinen ere.