Zer jarrera du Greenpeace-k haragi-kontsumoari eta abeltzaintza industrialari buruz?
Greenpeace-k haragi gutxiago eta hobeagoa kontsumitzea gomendatzen du. Abeltzaintza Berotegi-Efektuko Gasen (GEI-aren) igorpenen % 14aren arduraduna da eta bereziki abeltzaintza industriala ekosistema kritikoetan biodibertsitatearen galeraren arduraduna da, adibidez Amazonian, ur-kontsumo handiarena, akuiferoen poluzioarena, antibiotikoen kontsumo esajeratuarena eta landa-bizimoduaren suntsiketarena ere, gainera ez du abere-ongizatea zaintzen. Hartzen dituzun haragia eta beste abere-deribatu batzuen jatorria abeltzaintza hedagarritik, ekologikotik eta lokaletik izan dezaten ahalegindu zaitez.