Zuhaitzen mozketa negatiboa al da?
Greenpeace, baso-baliabideen kudeaketa iraunkor zuzenaren alde agertzen da, horregatik ez ditugu baso-ustiapena eta zuhaitz-mozketa madarikatzen, eta modu berean, ez ditugu arrantza edo baliabide mineralen ustiapena era generikoan kondenatzen. Dena egiten den moduaren arabera da, errekurtsoaren egoeraren arabera, jarduerak espezieengan duen ingurumen-inpaktuaren arabera edo ekosistemaren funtzionamenduaren arabera, etab.
Basogintza mendiaren tratamendua ikertzen duen zientzia da. Bere ezaugarrien arabera tratamendu batzuk edo beste batzuk komenigarriagoak izango dira. Tratamenduak, birsorkuntza eragiten duen mozteko modutan identifikatzen dira, horregatik mozketa-motak deitzen dira baita. Azken finean, zuhaitzak moztea, baso-tratamenduan egin behar diren praktiketako batzuk direlako.
Greenpeace-tik, kontserbaziorako eta gure basoen ustiapenerako egiten diren mendiko baso-praktikak babesten ditugu. Baina beti basoaren barneko funtzionamenduarekiko errespetutik, hots, konplexutasuna, aniztasuna, egonkortasuna eta eratzen duten zuhaitzen adinen irregulartasuna esan nahi duen naturatik hurbilago dagoen baso-kudeaketatik. Horregatik, eukaliptoen, pinuen, makalen, edo hazkunde azkarreko edozein espezieen landatze uniformea ez dugu basotzat hartzen.
Nahiz eta batzutan praktika batzuk kondenagarriak izan, eta horrela uste dugunean esaten dugu, beste batzutan zuhaitzak moztea beharrezkoa da. Eta garrantzitsua da populazioak, batez ere hiri-populazioak, zuhaitzak moztea dakarren edozein akzio, eraso moduan ez ikustea.
Gehienetan moztutako zuhaitzak erakusten dituzten argazkiek ez dute informazio nahikorik ematen egiten ari den jardueraren gainean balioespen bat egiteko. Greenpeace-tik lurzoruan moztutako zuhaitzen presentziari buruz soilik informatzen diguten argazkietan edo salaketetan oinarritutako jarduera baten gaineko iritzirik ezin dugu eman.