Artemio Precioso saria, beraien ibilbide pertsonal edo profesionala, ingurumenaren eta bakearen defentsaren adibide diren erakunde eta pertsonenganako esker ona adierazteko da.

Artemio Precioso Sariak 2020

Greenpeace Espainiaren Zuzendaritza-Batzordeak, Artemio Precioso azken saria Jane Goodall Doktoreari eman zion 2020aren Urrian.

Aktibismoaren eta ingurumenaren edo bakearen defentsarako konpromisoaren adibide argia diren, eta konpromiso honi proiekzio soziala ematen jakin izan duten pertsona fisikoak edo erakundeak bilatzen ditugu, Greenpeace-ek babestutako balioekin bat etorriz.

Sari honen zortzigarren edizioa 2023an izango da.

Sariak, Espainiako ekologismoko aitzindaria zen, Artemio Precioso Ugarte-ri, (1917-2007) omenaldia egiten dio. Gerra Zibilaren ondoren Errusiara Erbesteratua, estalinismoaren iheslaria izan zen gero eta Txekoslovakian babestu zen; bertan, Pragako Unibertsitateko Makroekonomia katedra lortu zuen. 60ko hamarkadan, Espainian bueltan, Ikerketa Sozioekologikoen Gunea sortu zuen; bertatik, ekonomia ekologikoan gazteak heziz. 1984an Greenpeace Espainiaren fundatzaileetako bat izan zen, hainbat erantzukizun-postu betez. 2004an, erakundearen Batzordeak, ohorezko Lehendakaria izendatu zuen.

Artemio, pertsonen oinarrizko eskubideen eta, batez ere, ingurumenaren aldeko borrokari bere bizitza eskaini zion borrokalari erregaitza izan zen. Artemio Precioso sarien ematearekin, Greenpeace Espainiak, ekologista nabari honen memoria eta partekatu dituen balioak ohoratzea nahi du.

Orain arte, sariak, Manuel Rivas eta Gustavo Catalán kazetarien, Arcadi Oliveres ekonomia-irakaslearen eta Forges marrazkilariaren lana eta konpromisoa saritu ditu hilondoko titulu gisa, Berta Cáceres ingurune-ekintzailearen lana eta Jane Goodall Doktorea.