Artemio Precioso saria, beraien ibilbide pertsonal edo profesionala, ingurumenaren eta bakearen defentsaren adibide diren erakunde eta pertsonenganako esker ona adierazteko da.

Hautagaitza aurkeztu ezazu

Greenpeace Espainiaren Zuzendaritza-Batzordeak, Artemio Precioso sariaren seigarren edizioa deitzen du.

Aktibismoaren eta ingurumenaren edo bakearen defentsarako konpromisoaren adibide argia diren, eta konpromiso honi proiekzio soziala ematen jakin izan duten pertsona fisikoak edo erakundeak bilatzen ditugu, Greenpeace-ek babestutako balioekin bat etorriz.

Erakundearen bazkide, langile edo boluntario diren, edozein persona edo talde, zein aurreko edizioetan saria jaso dutenez gain, sarirako hautagaitzak aurkez ditzakete.

Hautagaitza aurkezpen epea, 2019ko urtarrilaren 20raarte dago irekita.

Hautagaitza aurkeztu ezazu

Sariak, Espainiako ekologismoko aitzindaria zen, Artemio Precioso Ugarte-ri, (1917-2007) omenaldia egiten dio. Gerra Zibilaren ondoren Errusiara Erbesteratua, estalinismoaren iheslaria izan zen gero eta Txekoslovakian babestu zen; bertan, Pragako Unibertsitateko Makroekonomia katedra lortu zuen. 60ko hamarkadan, Espainian bueltan, Ikerketa Sozioekologikoen Gunea sortu zuen; bertatik, ekonomia ekologikoan gazteak heziz. 1984an Greenpeace Espainiaren fundatzaileetako bat izan zen, hainbat erantzukizun-postu betez. 2004an, erakundearen Batzordeak, ohorezko Lehendakaria izendatu zuen.

Artemio, pertsonen oinarrizko eskubideen eta, batez ere, ingurumenaren aldeko borrokari bere bizitza eskaini zion borrokalari erregaitza izan zen. Artemio Precioso sarien ematearekin, Greenpeace Espainiak, ekologista nabari honen memoria eta partekatu dituen balioak ohoratzea nahi du.

Orain arte, sariak, Manuel Rivas eta Gustavo Catalán kazetarien, Arcadi Oliveres ekonomia-irakaslearen eta Forges marrazkilariaren lana eta konpromisoa saritu ditu eta, hilondoko titulu gisa, Berta Cáceres ingurune-ekintzailearen lana ere.