Istripu bat balego, nola bermatuko lirateke erantzukizunak?


Pariseko eta Vienako Hitzarmenetan zehaztutako erantzukizun nuklearraren printzipioen arabera, eta adibidez Cofrentes-eko zentral nuklearraren kasuan, operatzailea den Iberdrola arduradun bakarra izango litzateke. Eraikuntzari eta fabrikaren mantenuari etekina atera zieten hornitzaile nuklearrek, ez dute ezer ordaindu behar. Asegurua egotea nahitaezkoa da, hala ere istripu nuklear larri baten erantzukizun zibileko estaldura oso baxua da. Estaldura herri bakoitzaren esku dago eta istripuaren kostu probableen ehunen bat eta milaren baten artekoa suposatzen du. Espainiako kantitate maximoa 1.200 milioi eurokoa da, baina kostu hauek ez dute istripu nuklear baten benetako kostua islatzen. Europako Komisioaren arabera, Fukushima-ren istripurako 187.000 milioi euroraino estimatu dira. Kalte nuklearren definizioek ez dituzte hondamen nuklearrak eragindako kalte guztiak betetzen. Beste herri batzuetako biktima potentzialek, istripu nuklearra gertatu zen herrian baino ezin dezakete kalte-ordainketagatik auzitara eraman, ez bere auzitegietan.

Japonian, zergadunek, ebakuatuak barne, hondamendiaren kostu gehienak ordainduko dituzte. Erregulazio-sistemak oraindik konpentsazioa ukatzen dieten ehunka milaka biktimek, bere zergekin, konpainia elektrikoaren porrota ordaintzen ari dira. Hitzarmenek eta arautzeek industriari, hondamendi nuklearren kontrako kostuen ordainketan babesten diote, eta ez da bidezkoa industria nuklearrak etekinak lortzea, pertsonek bere porrotengatik prezio altua ordaintzen duten bitartean.

Greenpeace-k, gobernuei erantzukizun zibil-sistema berri dezaten eskatzen die eragileak, fabrikatzaileak eta industria nuklearraren hornitzaileak bere jarduerak sortzen dituzten ondorio guztien arduradunak erabat izan daitezen.