Eraikuntza iraunkorrari buruzko informaziorik baduzue?


Ingurumenarekin begirunetsuagoak diren eraikuntza-irizpideen aplikazioa eta energien eta baliabide berriztagarrien erabilera hazkorraren beharra eta eskari soziala gero eta handiagoa da.

Nahiz eta erakundearen lanaren ezaugarriengatik gai honetan era espezifikoan zentratu ez arren, arau bezala Greenpeace-k, material naturalago haiek eta tokian toki-lortuta aukeratu behar direla uste du, eta ez du material bat beste baten aurrean gomendatzen. Greenpeace-k zuraren, kortxoaren eta beste baso-produktu batzuen kontsumoa babesten du, zura baliabide berriztagarria delako eta beste material toxiko batzuk baino askoz ekologikoagoa delako (PVC-a bezala) garestiagoak eta kutsatzaileagoak diren beste materialeen ekoizpenaren aurrean (aluminioa, burdina, zementua, etab.). Zura karbonoko biltegi naturala da eta bere kontsumo arduratsuak populazio lokalen garapen sozioekonomikoari laguntzen dio.

Zura alternatiba bezala aipatzen dugunean, lokalki ingurumenarekin (pinua, artea, gaztainondoa, haritza, intxaurrondoa...) begirunetsu diren baso-kudeaketa sistemaren bitartez lortutako zuhaitz-espezieen zuraz dihardugu, FSC ziurtagiriarekin; eta beti argizariak, pinturak edo berniz ez kutsatzaileak erabiltzen badira bere tratamendurako eta kontserbaziorako.