Soja guztia transgenikoa al da? Zeintzuk dira gomendatzen dituzuen soja-esneen markak?


Ez, soja guztia ez da transgenikoa. Gero eta soja ekologiko gehiago dago merkatuan, baita babestutako identitatea duen, transgenikoa ez dela bermatzen duen, soja konbentzionala ere. Elikagai transgenikoen etiketatzearen gaineko gaurko legeria zuzen funtzionatuko baluke, transgenikoetatik datozen edo daukaten produktu guztiak etiketatuta egon beharko lirateke.

Fabrikatzaile bakoitzei darabilten soja transgenikoa ez dela aipatzen duen ziurtagiri bat eskatzea ondoen egin dezakezuna da. Bestalde, soja transgenikoaren gehiengo handia animalientzako pentsuak egiteko erabiltzen da, ez giza kontsumorako.

Baina, oraingoz, sojaren kontsumo arduraduna egiteko erarik onena, soja ekologikoarekin landutako produktuak soilik aukeratzea da, horrela transgenikoa ez dela dakigu eta Amazonia bezalako baso suntsiketaren arduraduna ez dela.