Energia aurrezteak eta eraginkortasunak mesede egiten diote, aldi berean, herritarren poltsikoari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari, eta giltzarri dira gurea bezalako herrialde batean, non 5,2 milioi etxek baino gehiagok pobrezia energetikoa pairatzen duten eta gure energiaren % 80 baino gehiago erregai fosil eta arriskutsuen bidez inportatzen jarraitzen dugun.

#1
Jaitsizazu argiaren faktura, jaitsizazu potentzia

Potentzia hilero ordaintzen duzun fakturaren parte bat da, hau kontsumitu edo ez, argia aurreztu edo ez. Kontratatutako potentzia elektrikoa murriztu elektrizitateagatik gutxiago ordaintzeko, eta aldi berean, konpainia elektrikoei gaitzespen mezu argi eta sendoa botatzeko. Gainera, orain, zure fakturan azken 12 hilabeteetan erabili duzun gehienezko potentzia kontsulta dezakezu. Horrela, kontratatutako potentzia erraz egokitu ahal izango duzu zure benetako premiara. Orain ere bi potentzia desberdin kontrata ditzakegu bi ordu-tarteetarako (harana eta punta), tarifa arautuan bazaude, eta, horrela, aurrezpena sustatuko duzu.

#2
Zure berezko energia ekoiz ezazu

Energia berriztagarriekin sortutako elektroi bakoitzak energia zikinekin beste elektroi bat sortzea saihesten du. Energia berriztagarrien proiektu indibidual edo kolektiboetan parte hartzen du, hala nola autokontsumoan edo energia-komunitateetan. Zure fakturan aurreztuko duzu klima-aldaketaren aurka borrokatuz.

Sortu edo batu energia berriztagarrien modu berriak sortzen dituen kolektibo batekin, zure eremuko baliabide iraunkorrak erabiliz (eguzkia, haizea, biomasa, geotermia). Lankidetzan, sistema elektrikoaren CO2 isurketak murriztea lortuko duzu.

Begiratu eredu inspiratzaileak »

#3
Gure eraikinen eraikuntza adimenduna eta eraginkorra. Berokuntza-sistema onak.

Eraikinen diseinu hobeari eta isolamendu termiko eraginkorrari esker, gure eraikinak ia kontsumorik gabeko eraikin bihurtu ahal izango dira, batez ere elektrizitate berriztagarria (autokontsumoa) sortzeko sistemekin konbinatzen baditugu eta eraikinen batez besteko eskari termikoaren % 80 aurreztea ere lortuko da. Eguzkia eta gorputzeko beroa dira, benetan, berogailu-behar gehienetarako behar duzun guztia etxe eraginkor batean (etxe pasiboa). Horrelako etxebizitzak oso ondo isolatuta daude eta leiho gehienak hegoaldera begira daude.

Eta zure etxea eraiki berria ez bada, birgaitze espezializatu bat planteatu (hormen kanpoko inguratzailea, leihoen aldaketa eta teilatuen isolamendua erraz hobetu daitezkeen elementuak dira, zure gastu enrgetikoan inpaktu oso altua baitute), zure elektrizitatea sortzeko autokontsumorako instalazio batez gain (fotovoltaikoa edo beste bat). Eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko Europako zuzentarauak eta berrikuntzari buruzko gomendioak ia energia-kontsumorik gabeko eraikinak eraikitzera bideratuta daude, efizientziaren alde.
Ulertu zergatik dagoen autokontsumoa zuretzat ere egina.
#4
Eraginkortasun energetiko handiagoko etxetresna elektrikoak eros itzazu

Etxetresna elektriko askok, nahiz eta amataturik egon, beharrezkoa baino energia gehiago kontsumitzen dute. Aurrezki energetiko eraginkorrena duten A Motako , etiketak dituztenak bila itzazu. 1993an egindako hozkailu tipiko batek, kalitate handiko modelo moderno batek baino elektrizitate-bikoitza kontsumitzen du. Bere aldaketak, aurrezki handia suposatuko dizu faktura elektrikoaren energia terminoan, eta CO2-en urteroko igorpenak murriztera lagunduko duzu. Etxetresna elektriko berriek deskonektatzen dituen elikadura-iturriaren etengailu bat izan behar dute, edo atseden-moduan watt 1 baino gehiago ez kontsumitzeko.

Bere eraginkortasunaren eta prezioaren arabera etxetresna elektrikoak hemen eros ditzakezu: http://www.eurotopten.es/

#5
Egiozu mesede bat zure ordenagailuari eta utz iezaiozu atseden hartzen

Sistema operatiboaren energia-aurrezpeneko modua erabili. Lan egiten amaitzen duzunean itzal ezazu eta elikadura-iturritik ere deskonektatzea ez ahaztu. Gainera ordenagailu eramangarriak, mahai gaienkoak baino energetikoki eraginkorragoak dira. Erabiltzen dituzun bitartean, aireztapen ona izan dezatela ziurta ezazu gainberotzeak saihesteko, adibidez, eramangarria euskarri jasotzailea baten gainean kokatuz.

#6
LED bonbillak eta lanparak erabil itzazu

LED argiek, argi-gori zaharrekin konparatuz, kontsumo energetikoa %80-90-a murrizten dute. Erabiltzen ari ez zaren geletako argiak beti itzali. Asko ibilitako edo pertsona desberdin askok erabilitako guneetan, ideala, presentzia antzematerakoan automatikoki pizten edo itzaltzen diren presentzia etengailuak dira (bonbila erantsia dutenak ere badaude).

#7
Atseden-energia galerei amaiera emaiezu

Telebistek, bideoek, ordenagailuek eta hauek dakarten osagarri guztiek elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen dute “stand by” moduan daudenean. Hura saihesteko, entxufeak deskonektatu edo, errazago oraindik, etengailudun entxufe anizkuna erabili. Galera hauek OCDE/ Kooperazio eta Garapenerako Ekonomikoaren Erakundeko herrietako etxeen elektrizitate kontsumoaren % 5a eta %13a arteko arduradunak dira.

#8
Kargagailuak eta transformadoreak Konektatuta uztea saihest ezazu

Erabiltzen ez direnean ere elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen dute. Telefono mugikorren eta gainerako aparatu digitalen kargagailuak, eta lanpara halogenoen eta etxetresna elektrikoen transformadoreak deskonekta itzazu, hauek erbiltzen ez bazaude.

#9
Sukaldean, beti termino energetikoetan pentsazazu

Lapikoa estali. Elikagaiak egostera zoazenean beharrezko ura soilik erabili, behar duzuna baino gehiago berotzea saihestu. Presio-lapikoa erabili, azkarra bada hobe. Etzazu labea aldez aurretik berotu, amaitu bitartean etzazu ireki eta programatzaile automatikoa erabili. Sukalde bat erosi behar baduzu, eraginkorrena indukzio-sukaldea da, mikrouhin-labearekin batera, berotzeko erarik eraginkorrena da. Sukalde elektrikoa baduzu, bitrozeramika kasu, suak edo labea itzali bero daudenean eta egiten utzi elektrizitatea xahutu gabe.

#10
Hozkailua leku freskoan jartzazu

Etzazu jarri inoiz bero-iturrietatik hurbil (labeak, sukaldea…). Ateak ireki ahalik eta denbora gutxien eta ondo ixten dutela egiaztatu. Etzazu atzeko sareten aireztapena buxatu, hautsik gabe mantenduz. Alboko hormak aireztatuta egon daitezen ere egiaztatu.

#11
Erregulartasunez desizoz ezazu, aparatuak era automatikoan egiten ez badu

Izotza pilatzen dutenean energia gehiago kontsumitzen dute. Etzazu inoiz elikagai berorik sartu. Janaria desizoztu hura izozkailutik hozkailura egun bat lehenago pasatuz. Termostatoa tenperatura ez baxuegira egokitu. Hotz-gradu zentigradu bakoitzeko bere energia-kontsumoak % 5a handitzen da.

#12
Ura berotzeko galdara elektrikoak oso ez-eraginkorrak dira

Zure galdara elektrikoa edo gas-galdara zaharra lehenbailehen aldatu eguzki-kolektoreengatik edo ur beroko bero-bonba bategatik (bai higiene-ur berorako bai zoru-erradiatzaile berogailurako) eta, gainera adimendua izan dadila, bere funtzionamendu-orduak urrunetik erabaki ahal izateko, horrela, ekoizpen berriztagarri gehiago eta elektrizitatearen prezio merkeagoa dagoen orduak aprobetxatzea lortuko duzu (eskariaren kudeaketa).

#13
Dutxa azkarra hartzazu bainu baten ordez

Txorrota itxi xaboitzen zaren bitartean. Melodia motza aukeratu eta abestu edo txistuka ezazu. Amaitzen denean, dutxak amaituko da ere. Ur-ekonomizagailu bat jarri dutxan: uraren eta energiaren kontsumoa erdia jaisten du. Monomando-txorrota edo ur-emaritik eta tenperaturatik banandutako kontrolarekin, ura eta energia aurrezten era erraz eta erosoan laguntzen dute.

#14
Eguzki-kolektore termikoak instalatu ditzakezu.

Gure latitudeetan, kaptadoreek etxe batek behar duen ur beroaren %60a eta % 70a artekoa horni dezakete eta zifra honek % 100raino igo dezake oso eskualde eguzkitsutan. Eguzki-kolektoreek garbitzeko ura baino gehiago ematen dute. Ondo isolatutako etxeen eguzki-beroketako instalazioek beharrezko bero guztia eman dezakete eta berokuntza-sistemaren euskarri gisa balio dezakete neguan.

#15
Gobadan aurreztu

Hotzean garbitu eta aurregarbiketa ahazt ezazu. Garbiketa arrunta nahikoa baino gehiago izango da eta kontsumo energetikoa % 80raino murriztuko duzu. Garbiketa beti garbigailu betearekin egin, gutxienez bere edukieraren hiru laurdenetara, eta beti, arroparen eta kaxaren goiko aldearen artean 7 zentimetroko tartea utzi. Garbigailua aldatu behar duzunean, A motakoa bai energia bai ur-kontsumoan.aukeratu zalantzarik gabe.

#16
Arropa eseki lehor dadin

Lehorgailuak benetako energia-irensleak dira. Lehorgailurik erabiltzen ez duen lau pertsonez osatutako etxe batek 480 kWh aurreztuko ditu –eta 120 kilo CO2–urtero. 1.000 km autoz gidatzearen antzerako igorpenen baliokidea. Eta beste aukerarik ez baduzu, gutxienez bero-bonba izan dadin ziurtatu (2,2 kWh-ko kontsumoa izanik, eraginkorrena baita)

#17
Ez ezazu pilak darabilten etxetresna elektrikorik erabili

Adibidez bizarra mozteko makinak edo hortz-eskuilak, sarera konektatutakoak baino energia gehiago kontsumitzen dutelako. Alternatibarik ez baduzu, gutxienez haiek egoki kargatzen saia zaitez. Pila kargatu bezain laster deskonekta ezazu, gastatu arte erabil ezazu eta gehiago funtzionatzen ez duenean egoki bazter ezazu.

#18
Tenperatura ideala: etzazu beharrezkoa baino gehiago berotu ezta hoztu ere

Egongelako tenperatura jaisten duzun gradu bakoitzagatik berogailu-kontsumo energetikoaren % 6a aurrezten ariko zara. 20ºC neguan eta 26ºC udan nahikoa da zure etxeko egongelaren ingurune osasungarri eta atseginerako. Garai bakoitzean arropa egokiarekin, klimatizazioaren beharrak murriztu daitezke. Ateak itxita eduki itzazu, eta etzazu inoiz berogailua altu utzi etxean ez zaudenean. Gelaren temperatura automatikoki erregulatzeko termostato programagarriak instalatu, adibidez, etxean zaudenean altuago eta gauean zehar eta ez zaudenean baxuago izateko.

#19
Beira isolatzaile bikoitza instalatu

Edo zure etxeko nagusia hau egin dezan konbentzitu. Leiho zaharrak galera termikoko iturri garrantzitsua izan daitezke, ez ezik kristalagatik, baita ere markoengatik eta zubi-termiko gisa jokatzen duten itxigailu ez-eraginkorrengatik.

#20
Gelak bizkor aireztatu

Gela bat aireztatzeko erarik onena berogailua itzaltzea eta leihoak gehienez 10 minutu irekitzea da. Paretak hotz daitezen saihesten duen operazio azkarra da. Ez ezazu inoiz berogailua piztutako utzi leiho irekiarekin, nahiz eta zirritu bat soilik izan.

#21
Aire girotu-erabilera saihest ezazu

Zure etxean jarri baino lehen hau benetan behar ote duzun pentsazazu. Udan, etxe freskoa manten dezakezu isolamendu onarekin, hozkailu lurrungarriekin eta sabaiko haizagailuekin. Leihoak egunean zehar kontrolatzen gogoratu (beroa sar ez dadila hauek itxiz, eta eguzkia sar ez dadila eguzki-oihalez edo saretez galaraziz). Eta alternatibarik aurkitzen ez baduzu, gutxienez instalatu bat bero-ponparekin (neguan berotzeko ere balio dizu, itzulgarria erosten baduzu).

#22
Zure berotze-sistema ikuskatzea eragin ezazu

Berotze-sistema elektriko klasikoak (gau-karga sistemak barne) sistema askoz eraginkorrago berriez ordezkatu behar diren energia-irensle oso ez-eraginkorrak dira. Berri batean inbertitzen baduzu etekin ekonomikoak lor ditzazkezu soilik urte batzuetan. Baina gogoratu berotze-sistema bakoitza egoki eta aldizka mantendu behar dela.

#23
Baliabide geotermikoek energia eman dezakete beroa hainbat modutan sortzeko

Herrialde askotan kolektore edo begizta geotermikoak dituzte beren etxeetako zorupean, eta Espainian dagoeneko kasu asko daude. Energia geotermikoa prozesatzeko erabiltzen diren bero-ponpei energia garbiarekin bakarrik eragin behar zaie. Energia geotermikoak elektrizitatea eta bero kanalizatua sortzen ditu.