Dieta, zalantzarik gabe, pertsona guztien eskura dagoen planeta salbatzera eta gure osasuna hobetzera positiboki lagunduko digun erreminta onenetako bat da. Egoki erabil dezagun!

#1
Benetako-elikagaiak jan itzazu

Ahal denean landutako eta aurrez prestatutako produktuak (osagai ahoskatu ezinak baditu, galdeiozu zeure burari elikagaiak ote diren benetan) saihest itzazu.

#2
Ez ezazu elikagairik alferrik gal

Munduan produzitutako elikagaien % 30ª baino gehiagok zaborrean amaitzen dute. Botatzen denarekin Lurreko populazio guztia elika lezake gaur egun eta 2050ean izatea espero dena.

#3
Produktu ekologikoak kontsumitu

Ingurumena eta zure osasuna babesten dute, pestizidarik, ongarri artifizialik ezta transgenikorik gabe landatzen direlako. Nekazaritza eta abelazkuntza ekoizpeneko metodoek berotegi-efektuko gas-isuri gutxiago eragiten dituzte, agroaniztasuna areagotzen dute, lurraren emankortasuna eta landa-eremu biziduna eta elikadura-subiranotasuna bermatzeko era bakarra dira. Kontsumo-taldera apunta zaitezke, denda espezializatuetan edo Espainiako geografia guztian ugaritzen diren azoka txikietako produktoreei zuzenki erosi. Produktu ekologikoen gehiengoa zigilu nahasezinarekin identifikatuak daude, baina nekazariekin konfiantza erlazioak beste egiaztapen-era bat dira.

#4
Tokian tokiko produktuak erosi

Karbono dioxido-igorpenen eta beste gas kaltegarri batzuen eragile handienetako bat garraioa da. Eta gehien erosten duzun gauzetako bat janaria da. Beraz, zure janaria tokian tokikoa izan dadila saiatzen bazara, karbono dioxidoko kantitate eskerga produzitzea saihestuko duzu, eta horrela sortzen dituen gauza negatibo guztiak geldiarazten lagunduko duzu. Eta ez da igorpen kontu bat soilik, elikagaiek gainera zapore hobeagoa dutela da! Bere garraio-garaia txikiagotzerakoan, freskoago daude, hotz gutxiago jasan dute eta nutriente gehiago mantentzen dituzte. Hirugarren abantaila: tokiko ekonomia eta zure herrialdeko garapena sostengatzen ariko zara.

#5
Haragi gutxiago eta hobeagoa

Batez ere jatorri begetaleko elikagaiak jan. Zure osasunerako ona izateaz gain, planetaren osasunerako ere bada. Abeltzaintza Berotegi-Efektuko Gasen (GEI-aren) igorpenaren % 14,5aren arduraduna da eta bereziki abeltzaintza industrialak, ekosistema kritikoetan, adibidez Amazonian, biodibertsitatearen galeraren arduraduna da, baita ur-kontsumo handiarena, akuiferoen poluzioarena, antibiotikoen kontsumo esajeratuarena eta landa-bizimoduaren suntsiketarena, gainera ez du abere-ongizatea zaintzen. Haragia eta hartzen dituzun beste abere- deribatu batzuk abeltzaintza hedagarri, ekologiko eta tokitik etor daitezela ahalegindu zaitez.

#6
Kontsumo-taldeekin bate gin ezazu

Kontsumo-taldeek nekazaritzan aritzen diren pertsonen eta kontsumitzaileen arteko erlazioa errazten dute, tokiko produktuak, sasoikoak, eta ekologikoak zuzenki lehenegoetatik bigarrenera pasatzen. Honela, ekoizpen-kostuko gehikuntza bitartekari-ezabapenarekin konpentsatzen da. Ezinezkoa da dauden kontsumo talde guztiak zerrendatzea, baina Google-en bilaketa azkarrak nondik hasi jakiten lagunduko dizu. Bere funtzionamendua eta banaketa-era haietako bakoitzean aldatzen da, nahiz eta gehienetan bilketa-puntu batean asteroko ematea izan ohi izan.

#7
Sasoi-produktuak aukeratu

Natura jakintsua da eta gure gorputzak behar duena urtaro bakoitzean ematen digu. Sasoitik kanpo, baratzeko produktuak asteetan zehar edo hilabeteetan hozkailu erraldoietan mantentzen dira. Hainbeste hotzak zenbait CO2-tona sortzea ekartzen du, eta zaporea galtzea eragiten die gainera.

#8
Transgenikoei uko egiten

Gehienetan kontsumitzea aukeratu dugun produktuaren atzean dagoena ignoratzen dugu. Beharbada, nahiz eta bere ezaugarri osasungarriengatik erosi, laborantza transgenikotik etor daiteke. Transgenikoetatik eta bere deribatuetatik askea den elikagai-sarea bermatzeko, bere erabilerari uko egiten jarraitu behar diogu. Bere etiketan transgenikoak dituela dioen (“genetikoki aldatuta”) produktua konturatu gabe erosi baduzu, itzul ezazu.