Greenpeace munduko ingurumen-erakundea da: Greenpeace Internazionalaz eta 55 herrietan, nazio eta eskualdeko bulegoez osatuta dago. Bulego hauek kanpainen mundo mailako estrategiak era independentean egiten dituzte beraien testuinguru lokalean eta lan hau finantzatzeko bazkideen eta emaileen beharrezko finantza-laguntza bilatzen dute.
Koordinazio egokia ziurtatzeko, erakundearen funtsezko parte diren 55 nazio-sailekin eta itsasontziekin, kolaborazio estuan lan egiten duen nazioarteko bulegoa dago Amsterdamen.
Greenpeace-n egituraren barne, erakundearen sektore desberdinek parte-hartzen duten erabaki-hartze mekanismoa ezarri da. Honek adostutako erabaki azkarrak hartzea baimentzen du eta Greenpeace-ko persona inorrek edo barne-sektorerik erakundearen gehiengoak bermatuta ez dauden erabaki unilateralik har dezaten saihestu ere.
Greenpeace Espainia-ren barneko egitura horrela eratuta dago:
Batzordea
Greenpeace Espainia-ren erabaki organo maximoa da eta bazkideak ordezkatzen dituzten 75 pertsonez osatua dago: hautatze zuzenaz aukeratutako 60 eta kargua utzitako Batzordeak aukeratutako 15.
Gehiago irakurriDokumentuak
Greenpeace Espainia erakunde bezala eratua dago. Bere funtzionamendua, Elkarte-Nazio-Erregistroan erregistratuta dauden, eta Greenpeace Internazional-ekin egindako Aldebiko Akordioan hartutako Estatutuek zuzentzen dute.
Greenpeace Espainiaren Estatutuak (GPE)
Elkarte-eskubidea Espainian arautzen duen legeria betetzeaz gain, Estatutuek, Greenpeace Internazional-etik mundu mailan hartutako antolakuntza irizpideak (Governance Handbook-en jasotakoak) kontuan hartzen dituzte. Batzordeak 2019ko abenduaren 18an onetsi zuen Estatutuen azken aldaketa.
Greenpeace Espainiaren Barne-antolamenduko Araudia
Greenpeace Espainia-ren Batzordearen barruan helburu hartarako osatutako lantaldeak landu du. Azken bertsioa, Batzorde-Batzarrean, onartu zen, 2018ko martxoaren 3an.
2024-2026 Eremu Estrategikoa
Eremu Estrategikoak erakundearen hurrengo hiru urteetarako lan-ildoak definitzen ditu. Eredu sozioekonomikoa aldatzea, larrialdi klimatikoari eta biodibertsitatearen galerari aurre egitea dira gure lehentasunak.