ZUZENDARITZA BATZORDEA
Zuzendaritza Batzordeari erakundearen zuzendaritza estrategiko eta politikoa dagokio. Gainera, Zuzendaritza Betearazlearekin batera, urteko lehentasunak eta helburuak ezartzen ditu eta bere betetzea kontrolatzen du.
Osaera
Zuzendaritza-Batzordea gehienez zazpi kideez osatzen da eta haien artean, presidentetza, presidenteordetza, idazkaritza, diruzaintza eta bokaltza beteko duten pertsonak aukeratzen dituzte.
Estatutuen arabera, Zuzendaritza-Batzordearen eskuduntzak, honako hauek dira beste batzuen artean: Elkartearen zuzendaritza estrategikoa eta politikoa; Zuzendaritza Betearazlea aukeratzea, kontratatzea eta kaleratzea; urteko lehentasunak eta helburuak Zuzendaritza Betearazlearekin hitzartzea, baita ere hauen betetzea kontrolatzea; Batzordearen Batzarrak deitzea eta Lan-Plana urtero onartzea.

Frances Simó Espert
Presidentea
Bartzelonarra. Hamabost urtetan zehar, hainbat komunikabidetarako fotokazetari bezala lan egin du, EFE-a Agentzia, Bartzelonako Diari-a eta Mundo Deportivo barne. Bartzelona ´92-ko Joko Olinpiarretako argazki-zuzendaria izan zen eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko fotokazetaritza eta kirol-argazkigintza irakaslea ere.
Internet-edukien empresa baten Online Content Manager bezala lan egin zuen, ehun-sektoreko empresa baten komunikazio zuzendaria izan zen, eta eskualde-enpresa-entitate baten kudeatzailea izan zen ere.
Francesc, Greenpeace-eko bazkidea 1987an egin zen, irudiengatik eta erakundearen aurkezpen publikoengatik hunkitua. Batzordearen kidea da 2018tik.
Bere interesek bere familiaren, ingurumena eta energiaren, zientzia eta astronautikaren, nekazaritza birsortzailearen, bere baratzearen arduraren eta bere umorearen inguruan orbitatzen dute.

Maria José Gómez Donat
Presidenteordea
La Font de la Figuera-ko biologoa (Valentzia), gaur egun, Valentziako Generalitateko Nekazaritza Kontseilaritzan lan egiten du.
Heziketa osagarria du ur eta elikagaien mikrobiologian Salamancako Unibertsitatean eta baliabide naturalen kudeaketarako modelo ekologikoen sorreran Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
1985etik, Greenpeace-eko boluntarioa eta bazkidea da, eta beste antolaketa batzuekin kolaboratzen du, Natura Viva elkartea bezala, bertako lehendakaria izanik. Animalia babesgabe eta umezurtzen sendatzeari eskaintzen dio bere denbora, baita sorbeltzaren suspertze eta ikerketetari ere.
2021eko martxoan Greenpeace-eko Batzorderako aukeratuta, María José erakundeari gehiago emateko bere unea iritsi zela kontzientea zen: “Nire borroka beti izan da pertsonentzat ingurune osasungarria lortzea eta inguratzen gaituen biodibertsitatearen konplexutasunean, abere-ongizatea lortzea. Egonkortasun hau lortzea nire erronka eta nire pasio handia da”.

Sonia Rubio Hernando
Presidenteorde Bigarrena
Sonia telekomunikazio-ingeniaria da, eta bere karrera sistema informatikoak diseinatuz eta horiek inplementatzen dituzten ekipoak kudeatuz garatu du. Gaur egun, zerbitzu meteorologikoak eta klimatikoak eskaintzen dituen enpresa batean egiten du lan, batez ere babes zibilera bideratuta.
Greenpeace Espainiako bazkidea da 1986tik eta kontseilaria 1996tik, boluntarioa izan da ere, eta bi aldiz Zuzendaritza Batzordeko kidea: lehenik presidenteorde gisa eta gero presidente gisa.
Etiopiako emakume eta haurrekin lankidetzan aritzen den erakunde txiki bateko zaindaria eta boluntarioa da.
Bere motibazio nagusia, Mendebaldeko gainkontsumoak eta bizimoduak, planetako gainerako pertsonei eta bizitzari nola eragiten dien erakustea da. Hauen artean suntsipena, mina eta desberdintasuna sortuz eta guztien etorkizuna arriskuan jarriz.

Jan Ernst Kraft
Idazkaria
Berlinen jaioa, Jan bere gaztearotik ingurumen-gaietan, bakean eta giza eskubideetan sentsibilizatuta egon da. Bere nerabezaroan Greenpeace Alemania-rekin elkartu zen eta BUND-en (Herrialdeko ingurumen-antolaketa garrantzitsuenetako bat) boluntarioa izan zen. 1997an, Biologia-karrera amaitu ondoren, Iruñera joan zen, eta gaur egun udal-instalazio mantenurako funtzionarioa da udalean. 2001etik, Greenpeace España-ren bazkidea da, 2010etik Iruñako taldeko boluntarioa eta 2018etik Batzordeko kidea da.
Greenpeace-en lanaren jarraitzaile sutsutzat hartzen du bere burua, gure modelo sozioekonomikoak ekartzen dituen arazoen jatorriak azpimarratzen baititu. Jan-en ustez, ingurune naturalaren aldeko borroka, justizia sozialaren eta giza eskubideekin bat dator. 2007tik alaba bat du, etorkizun berde eta baketsu baten alde lan egiten jarraitzeko sustapena.

Maria Villanueva Vico
Diruzaina
Ekonomia eta Enpresa-zientzetan Lizentziatua, Kontu-Ikuskaritza-espezialitatea eta Aholkularitza Fiskaleko Masterra. Bere lanbide-karrera enpresa desberdinetako finantzetako aholkularia eta arduradun fiskala bezala garatu du hogeita bost urtetan zehar.
1992tik Greenpeace-eko bazkidea, Zuzendaritza-Batzordearen parte izan baino lehen María-k kanpaina desberdinetan eta Greenpeace-en lantaldeetan boluntario bezala lagundu du. 2021ean erakundearen Zuzendaritza-Batzordearen parte izateko aukeratua izan zen.
María, hondar-kudeaketa politika ezagatik, eta “erabiltzea eta botatzearen” efektu ezin okerragoaren inguruan populazioaren kontzientziazioaren alde bereziki arduratua dago, gehien bat ozeanoen degradazioan eta orain dela hamarkada batzuk arte birjinatzat hartutako zonetan bere inpaktuaz arduratuta dago.

Desirée Knoppen
Batzordekidea
Holandan jaioa, Espainian bizi da 2002tik. Enpresa Zientzietan eta Industria Ingeniaritzan doktorea da, eta Bartzelonako EADA Business Schooleko irakaslea eta sail akademikoko zuzendaria da ere. Bere ikerketa, enpresak, gizarte jasangarriagorako trantsizioan duen zereginean oinarritzen da, Business Strategy and the Environment, Environmental Science and Policy, Journal of Business Research bezalako aldizkarietan bere lana argitaratuz. Akademian sartu aurretik, hainbat herrialdetan (Herbehereak, Kolonbia, Mexiko, Espainia) lan egin zuen enpresa-aholkulari gisa, baita enpresa farmazeutiko batean (Mexiko) Salmenta eta Operazioen plangintzaren arduradun gisa ere.
Desiréek gure ingurune naturalarentzat eta (bio) aniztasunarentzat bere lilura sendotu zuen Latinoamerikan bost urte inguru eman zituen egonaldian. Espainian lurreratu ondoren, Greenpeace-eko kide egin zen, bere komunikazio- eta eragin-ahalmena miretsiz. 2020an sartu zen kontseiluan, eta 2022ko martxoan zuzendaritza batzordean. Batez ere gure eredu sozioekonomikoak kezkatzen du, ekoizpen eta kontsumo zikloak eta gizarte jasangarriago bat ahalbidetzeko behar diren aldaketa erradikalak barne.

Ernest Escudé Mas
Batzordekidea
Ernest bartzelonarra da eta Telekomunikazio Ingeniaria UPCtik. Bere bizitza profesionalaren zati handi bat (35 urte) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloan lan egin du, hainbat enpresa eta kargutan. Gizartearentzat mesedegarriagoa izateko beharrak bultzatuta, batez ere ingurumenaren ikuspegitik, energia-eraginkortasunean eta uraren zikloaren kudeaketaren hobekuntzan lan egiten zuen enpresa sortu zuen.
Gaur egun, familiari eta lagunei eskainitako denboraz gain, bere zaletasunen artean banatzen du bere denbora, hala nola, musika eta mendiko bizikleta, eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuetan parte hartzen: energia-hornitzaile kooperatiba bat, tokiko ingurumen-jarduerak, eta Greenpeace-eri denbora eskaintzen, sailburu gisa 2019tik, eta Batzordeko kide gisa, 2022tik.
Bere profil profesionalagatik, egungo eredu energetikoak dakartzan arazoak ezagutzen ditu, eta kezka berezia du egungo mundu mailako eredu ekonomiko sozialaren norabideagatik, baita gure bilobei utz diezaiekegun munduagatik ere.