Azken 24 urteetan Espainiako kostaldeko urbanizazioa % 57 hazi da. 2013an Kostalde-Lege berria onartu zen, baina dirudienez, eraikuntza masiboa ezta azken espazio birjinen aurkako erasoak alde batera uzteko zantzurik ez dago.



Arazoa
Higiezinen burbuilak Espainiako itsasertza degradatu du azken bi hamarkadetan zehar, eguneko 2 hektareako erritmoan hondartzaren lehen 500 metroetan, uholdeak eta ekaitz-erasanak bezalako arriskuengatik babeseko eremu nagusia.
Eta krisi ekonomikoak suntsiketa-kiribil hau gelditu zuen arren, azken 4 urteetan burutu diren politikek, kostaldean, adreiluaren berpizte baten aurrean gaudela pentsarazten digute. Honek jada itsasbazterreko hezegunearen azaleraren % 60aren galera suposatzen du, itsasbazterreko urmaeletako % 70a eta dunen % 80a egoera txarrean egotea ekarri dute.
Presio urbanistikoari, poluzioa eta azpiegituretako eraikuntza masiboa gehitu behar dira –isurketa, arazketa eta uren kalitatearen inguruko legeria askotan salatu du Greenpeace-k – itsasertzaren eta bere Babestutako Natura-Guneen (BNG) osasunaren aurkako etsai nagusi bezala, eta zorrotz babestu behar dira ez soilik barnean, baizik eta bere segurtasun-perimetroan ere, eragiten duten funtzio indargetzaile eta igarobide ekologiko gisa kontuan hartuz.
Greenpeace-k etorkizunean presio urbanizatzaile altua jasan dezaketen eremuak seinalatzen ditu, gaur egun babestuta ez dauden kostaldeko zatiak edo jada urbanizatutako eta errepidez ondo komunikatutako eremuetatik gertu daudelako. Aguilaseko kostaldea eta Cope-ko lurmuturra (Murtziako Eskualdean), Ebroko deltaren (Tarragona) alboko eremua, Barreiros (Lugo), Cap de Creus (Girona), Fuerteventurako ekialdeko kostaldea, Kanaria Handiko iparraldeko kostaldea, Formentera, Finisterre edo Zumaia eta Zarautz-en arteko tartea (Gipuzkoaren) arriskuan dauden kostalde eremu horien adibide batzuk dira.
Konponbidea
Bai lurreko, bai itsasoko Babestutako Natura-Guneak (BNG) defendatzea beharrezkoa, hauek kostaldearen degradazio prozesua gelditzeko eta ekosistemen funtzionaltasuna ziurtatzeko funtsezkoak direlako. Bereziki klima-aldaketarekin lotutako ingurune-arriskuek gure itsasertzari eragin diezaioketenean, hondartza-desagertzea eta labarretako higadura ekarriko lituzkeen itsas mailaren igoerarekin, eta euri-bideetako eta estuarioak bezalako kota-eremu baxuen uholde-arriskuarekin.
Administrazio publikoek espazio hauen segurtasuna zaindu behar dute eta kostaldeko ondare artifizialak aseguratu, kalitate-turismo bat eta garapen lokalean oinarritutako eredu ekonomikoa sustatuz:
- Okupaziorik gabeko itsasertz osasuntsua mantentzea. Bereziki inpaktu hauekin kalteberenak diren eremuetan.
- BNG-ak babestu eta haien gainean eraikuntzak gelditzea ez ezik, haiek handitzea ere, beraien balioa eta jasaten duten arrisku altua nabarmenduz.
- Epai-sententzien betetzea eta lege-konkordantzian, eraikuntza ilegalak edo erabilpenik ez dutenak desegitea eskatzea hondatu zen espazioa zaharberritzeko.
- Kostaldeko 2000 Natura Sarearen eremuak Autonomien eta/edo Estatuaren natura-gune babestuetako azaleraren antzeko babes-maila berdinera hel daitezela.
Zer egiten ari da Greenpeace
Greenpeace-k kostaldeko urbanizazio neurrigabea salatzen du, administrazio publikoen arteko erantzukizun egokiak eta itsasbazterreko hirigintza gehiegikerien kontrako epai-sententziak betetzea eskatzen du, baita natura-guneei eragindako kaltearen berrezarpena ere.
Kosta ahala kosta txostenak, itsasertzak babestu eta berragertzen hasten diren interes urbanistiko batzuen presioen aurrean bere gune babestuak mantentzeko presako beharra nabarmentzen du. Greenpeace-k balio bereziko itsasbazterreko eremu horiek eta itsas ingurunea babestea baimentzen duten politiketako sorreran enfasia jartzen du, halaber, itsasertzean eta natura-gune babestu horietan kudeaketa eraginkorreko politikak eta erremintak bezala berretsi eta ezartzea ere.