Loreen polinizazioa ezinbestekoa da gure elikadurarako eta biodibertsitaterako, baina erleak, misio honen arduradun nagusienetako batzuk, desagertzen ari dira.

Kontsumitzen ditugun elikagaien
%75a
polinizazioaren esku daude
Espainiako erle-populazioen
%37a
gainbehera daude
+2,4 milioi €
Espainiako nekazaritzarako erleen polinizazio lanaren balio ekonomikoa
Abejas mueren al volver a la colmena en Mazarrón, Murcia Una abeja muerta en Mazarrón, Murcia Un apicultor sujeta un puñado de abejas muertas

Arazoa

Erleak pentsatzen duguna baino askoz garrantzitsuagoak dira. Mundu mailako elikagai ekoizpena eta lurreko biodibertsitatea hein handi batean polinizazioaren esku daude, loreak ernal daitezen eta fruituak eta haziak eman ditzaten baimentzen duen prozesu naturala izanik. Erleak, eta tximeletak eta erlastarrak bezalako beste intsektu batzuk, prozesu honetako arduradunetako batzuk dira, hala ere, bere populazioak azkarregi gutxitzen ari dira. Polinizatzaileak mehatxatzen dituzten faktoreen artean ondorengo hauek daude:

  • Habitaten galera eta hondatzea.
  • Monolaborantzak (intsektu hauentzako erabilgarritasun eta elikagai aniztasun txikiagoa) bezalako industrializatutako nekazaritzaren praktikak eta pestizida-erabilera.
  • Parasitoak eta gaixotasunak.
  • Inbaditzaileak diren espezie begetalak eta abere espezieak.
  • Klima-aldaketaren inpaktuak.

Greenpeace-ek oraintsu “Elikagaiak mehatxupean” txostenean erleen eta beste polinizatzaile batzuen polinizazio lanaren balio ekonomikoa nekazaritzarako kalkulatu du. Horrela, urtero 265.000 milioi euro ingurukoa dela mundu guztian Kalkulatu da, 22.000 milioikoa Europarentzat eta 2.400 milioi euro baino gehiago Espainiarentzat. Beraz, ekonomikoa baino ez den ikuspuntutik ere, erleak babestea merezi du.

Polinizatzaileek jasaten duten arazoaren zifrak sendoak dira. Biodibertsitatearen eta Ekosistemen Zerbitzuen (IPBES ingelesez) gaineko Intergobernuko Plataformako txostenak polinizatzaile ornogabeen % 40a, bereziki erleak eta tximeletek desagertzearen aurka egiten diotela ohartarazten du. Gainera Europan erle-populazioen % 37a gutxitzen ari dela esaten digu, nekazaritzako elikagaien eredu nagusiak kale itsu batera eramaten ari gaituelaren adibide argia.

 

Konponbidea

Epe motzean, lehen pausoa, gaur egun erabiltzen diren eta erleentzat toxikoak diren produktuak debekatzea da, eta pestiziden arriskuen ebaluazioa askoz zorrotzagoa izan dadila eragitea. Bestalde, erleak salbatzeko akzioko plan integralak abiarazi behar dira. Eta behin betiko konponbidea, nekazaritza ekologikoa bide bakar bezala hartzea da planetako biztanle guztiekin begirunetsua den elikagaien ekoizpenerako.

Nekazaritza ekologikoak ekoizpen osasuntsu eta iraunkorra bermatzen du, lurzorua, ura eta klima babesten dituelako, biodibertsitatea bultzatzen duelako, ingurumena transgenikoekin eta agrokimikariekin kutsatzen ez duelako eta pertsonen osasuna errespetatzen duelako.

Aldaketa hau klase politikoak has dezake, nekazaritza ekologiko-eredu bategatik apostu eginez eta adostasunean legeak eginez; nekazariak, bere laborantza-praktikak aldatuz; eta enpresak, produktu-lerroak eta teknika ekologikoak garatuz. Eta, noski, zu bezalako pertsonak, produktu ekologikoak eta lokalak eskatuz eta kontsumituz.

Jada 450.000 pertsona baino gehiagok erleak salbatzeko eta bere hilketa eragiten ari diren intsektiziden erabateko debekua eskatzeko sinatu dute.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-en biodibertsitatea babestu, mantendu eta berritzen duen nekazaritza eredua lortu nahi dugu. Halaber muga ekologikoak errespetatzen dituen eta sozialki bidezkoa den nekazaritza lortu.

Gizarteak eta klase politikoak erleek eta beste polinizatzaile batzuek duten garrantzia eta aurka egiten dieten mehatxuak uler ditzaten lan egiten dugu. Erleen kalterako diren pestizidak debeka daitezen eta nekazaritza ekologikoa zalantzarik gabe sostenga dadin borroka egiten dugu.

Milaka sinaduren bitartez egindako presioari esker, Greenpeace-ek eta beste erakunde batzuek EBan erleentzako hiru intsektizida toxikoen murrizketa lortu dute, baita 2017ko irailean fipronil-a merkaturatzeari uztea eta erleentzat oso kaltegarriak diren intsektizida neonikotinoide ia guztiak debekatzea ere. Baina erabateko debekua izan dadin eta erleak bezala bizitza mehatxatzen duten beste pestizida batzuk gelditzeko lanean jarraitu behar da.

erleak zaintzea

Zer egin dezakezu zuk?

Ekin zure kontsumoari! Dieta da, zalantzarik gabe, planeta salbatzen eta gure osasuna hobetzen laguntzeko dugun tresnarik onenetako bat, eta pertsona guztien eskura dagoena; halaber, erleak errespetatzen dituen nekazaritza sustatzeko balio duena.  Hemen , elikagai osasungarriagoak eta planeta errespetatzen dutenak kontsumitzeko ideia batzuk ematen dizkizugu.

Egin bat Greenpeace-ekin! Gure erakundearen parte bihurtu, gobernuei eta enpresei gure kontsumoa jasangarriagoa izan dadin neurriak har ditzatela eskatzeko. Egin klik hemen Greenpeacekin bat egiteko!

Erlazionatutako edukia