Energia nuklearra merkea dela egia al da?


Gezurra. Oso energia garestia da. Estatuen laguntza behar duten hasierako inbertsio handiez gain, eta oraintsu Erresuma Batuko proiektuaren kasuarekin frogatu den moduan, hondarren kudeaketako eta eraispeneko kostu guztiak ez dira sartzen, ezta istripurik egotekotan erantzukizun aseguruen kostu guztiak ere. Segurtasun-neurrien gaurkotze kostuek bere itxiera ekar dezakete errentagarritasun faltagatik, nahiz eta instalazioa guztiz amortizatua izan; eta azkenik istripu nuklearrik egotekotan kostuak kalkulaezinak dira.

Haren froga ona Garoña-ren kasua da, amortizatutako bere instalazioekin, eta segurtasunean inbertsioak egin behar izan gabe, 2012an arrazoi ekonomikoengatik itxi zuen zentral nuklearra.

Ez da nahasi behar energia nuklearrak, handizkako merkatuan zero preziotara eskaintzen duela, arrazoi teknikoengatik, baina bere kostuek ez dute eskaintza-prezio honekin zer ikusirik. Benetan jasotzen duen azkeneko prezioa beste edozein energia-iturrien berdina da.