ZUZENDARITZA BATZORDEA
Zuzendaritza Batzordeari erakundearen zuzendaritza estrategiko eta politikoa dagokio. Gainera, Zuzendaritza Betearazlearekin batera, urteko lehentasunak eta helburuak ezartzen ditu eta bere betetzea kontrolatzen du.
Osaera
Zuzendaritza-Batzordea gehienez zazpi kideez osatzen da eta haien artean, presidentetza, presidenteordetza, idazkaritza, diruzaintza eta bokaltza beteko duten pertsonak aukeratzen dituzte.
Estatutuen arabera, Zuzendaritza-Batzordearen eskuduntzak, honako hauek dira beste batzuen artean: Elkartearen zuzendaritza estrategikoa eta politikoa; Zuzendaritza Betearazlea aukeratzea, kontratatzea eta kaleratzea; urteko lehentasunak eta helburuak Zuzendaritza Betearazlearekin hitzartzea, baita ere hauen betetzea kontrolatzea; Batzordearen Batzarrak deitzea eta Lan-Plana urtero onartzea.
Sonia Rubio Hernando
Presidentea
Sonia telekomunikazio-ingeniaria da, eta bere karrera sistema informatikoak diseinatuz eta horiek inplementatzen dituzten ekipoak kudeatuz garatu du. Gaur egun, zerbitzu meteorologikoak eta klimatikoak eskaintzen dituen enpresa batean egiten du lan, batez ere babes zibilera bideratuta.
Greenpeace Espainiako bazkidea da 1986tik eta kontseilaria 1996tik, boluntarioa izan da ere, eta bi aldiz Zuzendaritza Batzordeko kidea: lehenik presidenteorde gisa eta gero presidente gisa.
Etiopiako emakume eta haurrekin lankidetzan aritzen den erakunde txiki bateko zaindaria eta boluntarioa da.
Bere motibazio nagusia, Mendebaldeko gainkontsumoak eta bizimoduak, planetako gainerako pertsonei eta bizitzari nola eragiten dien erakustea da. Hauen artean suntsipena, mina eta desberdintasuna sortuz eta guztien etorkizuna arriskuan jarriz.
Ernest Escudé Mas
Presidenteorde lehena
Ernest bartzelonarra da eta telekomunikazio ingeniaria UPCn. Bere bizitza profesionalaren zati handi bat (35 urte) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean lan egin du hainbat enpresa eta kargutan. Gizartearentzat baliagarriagoa izateko beharrak bultzatuta, eraginkortasun energetikoan eta uraren zikloaren kudeaketa hobetzeko, batez ere ingurumenaren ikuspegitik, enpresa propioa sortu zuen,.
Gaur egun, familiari eta lagunei eskainitako denboraz gain, bere zaletasunen artean banatzen du bere denbora, hala nola musika eta mendiko bizikleta, eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuetan parte hartzen du ere, hala nola energia-hornitzaile den kooperatiba batean, tokiko ingurumen-jardueretan, eta Greenpeace-en aritzen da kontseilari gisa 2019tik, eta Batzorde-kide gisa 2022tik.
Bere profil profesionala dela eta, egungo eredu energetikoak dakartzan arazoak ezagutzen ditu, eta kezka berezia du egungo eredu ekonomiko sozialak mundu mailan eta gure bilobei utz diezaiekegun munduagatik duen jiteagatik.
Desirée Knoppen
Presidenteorde bigarrena
Holandan jaioa, Espainian bizi da 2002tik. Enpresa Zientzietan eta Industria Ingeniaritzan doktorea da, eta Bartzelonako EADA Business Schooleko irakaslea eta sail akademikoko zuzendaria da ere. Bere ikerketa, enpresak, gizarte jasangarriagorako trantsizioan duen zereginean oinarritzen da, Business Strategy and the Environment, Environmental Science and Policy, Journal of Business Research bezalako aldizkarietan bere lana argitaratuz. Akademian sartu aurretik, hainbat herrialdetan (Herbehereak, Kolonbia, Mexiko, Espainia) lan egin zuen enpresa-aholkulari gisa, baita enpresa farmazeutiko batean (Mexiko) Salmenta eta Operazioen plangintzaren arduradun gisa ere.
Desiréek gure ingurune naturalarentzat eta (bio) aniztasunarentzat bere lilura sendotu zuen Latinoamerikan bost urte inguru eman zituen egonaldian. Espainian lurreratu ondoren, Greenpeace-eko kide egin zen, bere komunikazio- eta eragin-ahalmena miretsiz. 2020an sartu zen kontseiluan, eta 2022ko martxoan zuzendaritza batzordean. Batez ere gure eredu sozioekonomikoak kezkatzen du, ekoizpen eta kontsumo zikloak eta gizarte jasangarriago bat ahalbidetzeko behar diren aldaketa erradikalak barne.
Elisenda Villena Barjau
Idazkaria
Bartzelonan jaioa, detektibe pribatua da Bartzelonako Unibertsitatean 1985etik (1. promozioa), Segurtasuneko zuzendaria eta Kriminologoa Bartzelonako Unibertsitatean eta graduondokoa UICn.
Detectius Privats Ikastetxe Katalanaren proiektua Kataluniako Parlamentuari aurkeztu zion Kudeaketa Batzordeko kide izan zen, Espainiako lurraldean bere klaseko lehen elkargoa izan zena. Gainera, elkargo horretako Intrusismo Batzordeko buru izan zen.
Espainiako Detektibe Pribatuen Elkarte Profesionaleko presidenteordea eta diruzaina izan da.
Greenpeace-erekin duen harremanari dagokionez, Elisenda 1989tik da bazkide, Greenpeace Españako kontseilari 2020tik eta Arbitraje Batzordeko kide azken 3 urteetan.
Gaur egun, modu independentean lan egiten du ikerketa-profesional gisa, eta Etika360 enpresaren bazkide sortzailea eta administratzailea da. Enpresa horrek salaketa-kanalak edo kanal etikoak inplementatzen ditu Compliance programaren barruan.
Jesús Honrubia García
Diruzaina
Valentziarra. Fisikan lizentziatua Valentziako Unibertsitatean. Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko graduondokoa, UAM-n. 30 urte baino gehiago eman ditu software-sistemen ingeniari gisa.
Bere belaunaldiaren askori bezala, Félix Rodríguez de la Fuenteren telebista-saioak ikusita sortu zitzaion ingurumenarekiko interesa. 1990ean Greenpeace-erekin elkartu zen, nuklearren aurkako eta Golkoko lehen gerraren aurkako posizioak bultzatuta. Ordutik boluntario, aktibista, Kontseiluko kide eta Zuzendaritza Batzordeko kide izan da 2000tik 2004ra. Egungo estatutuak eta Barne Funtzionamenduko Araudia egin zituzten lantaldeak koordinatu zituen. Lehenengo bi Partaidetza Plan Estrategikoen idazketan, eta egungo 2024-2026 Esparru Estrategikoan parte hartu du.
Greenpeace alde batera utzita, oso modu aktiboan parte hartu zuen ILP Per L ‘Horta kanpainan. Kanpaina horrek 100.000 sinadura baino gehiago bildu zituen Valentziako baratzea babestea eskatzeko, eta ekimen horren oinordeko den Per L’ Horta Elkartearen bazkide sortzailea da.
Klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera dira bere kezka nagusiak, baina baita militarismoa, desberdintasuna eta jarrera arrazista, xenofobo, autoritario eta ukatzaileen aurrerapena ere.
Koro López de Uralde Castellano
Batzordekidea
Madrildarra. Marketin digitalean espezializatua dago, eta Country Digital Manager gisa lan egiten du. Okupazio hori proiektu aberasgarriekin uztartu du beti, hala nola zapatila jasangarrien startup-a sortzearekin (NoTime Eco Brand) edo Inprenta, mundua aldatzeko estrategia eta tresna kulturalekin.
Ikusmin handikoa berez, ikasten jarraitzen du. Enpresa-administrazioko titulua lortu zuen (ingelesez, Carlos III. Unibertsitatean), ISDIko MBA digitalaren bidez espezializatuz. Etorkizun hobe baterako irtenbideak aurkitzeko asmoz, Ekonomia Zirkularreko eta Garapen Iraunkorreko Masterra (VIU) ere ikasi zuen.
Koro txiki-txikitatik egon da Greenpeace-erekin lotuta, 1999an familiak bazkide gisa alta eman zionean, eta, ondoren, boluntario gisa kolabortazen. Kontseiluko kidea da 2023tik. Gainera, Fridays for Future bezalako mugimendu ekologistekin kolaboratu du.
Ingurumenaren zaintza, irakurketa, musika, argazkilaritza, eskalada eta lagunen eta familiaren zaintza dira bere interesen ardatzak.
Carmen Merino Hernández
Batzordekidea
Carmen historialaria da, UCMko Zientzia Historiografikoetako doktoregoan espezializatua, Paleografia, Erakundeen Historia eta Artxibistika arloetan. Hamalau urtez aritu da UNEDeko graduondoko batean hauek irakasten, eta irakasle gisa aritu da UCMrekin eta Justizia Ministerioarekin lizentziatuentzako ikastaroetan. Zortzi urtez Madrilgo Erkidegoko Udal bateko Artxibo Zuzendari funtzionarioa izan da.
Greenpeace-eko bazkide izan da 35 urtez baino gehiagoz, Espainianako lehenetariko bat, eta konpromiso sendoa izan du erakundearekin, boluntario, aktibista eta aholkulari gisa, duela hamar urtetik. Ingurumenaren aldeko hainbat GKEtan erantzukizun-karguak izan ditu eta egungo “Matxinada Zientifikoa” ri lagundu dio. Egungo ingurumen-, energia- eta gizarte-krisian bere burua biziki prestatu du.
Bere ustez, gizadiari adierazi behar diogu beharrezkoa eta itxaropentsua den gizarte-eredu berri baterantz joan behar dugula; ez dugu anbizio kontsumistarik eta erresilienterik izan behar energia-eskuragarritasunaren balizko murrizketaren aurrean; berdintasuna sustatu behar dugu, eta planetako gizaki eta izaki bizidun guztien arteko konfiantza eta hurbiltasuna garatu behar ditugu.