Plastikoak gure eguneko bizitza gainezkatu du: produktu ontzietan, kosmetiko osagaietan, arropako zuntzean, eraikuntza-materialetan...aurki dezakegu.

Eiffel Dorrearen pisuaren baliokidea
1.200 aldiz
zabor iristen da itsasoetara eta ozeanoetara urtero
Plastikoen
%30a soilik
birziklatzen da Espainian
Plastiko-botila batek
500 urte
inguru behar ditu deskonposatzeko

Arazoa

Plastikoek lurra hartu dute. Bere ekoizpen eta erabilerak hazkorrak planetako txoko bakoitza kutsatzearekin mehatxatzen dute, bereziki haietako askoren helmuga den itsasoa , uretako ekosistemen osasuna eta bertako espezieen bizirik iraupena hurrenez hurren. Hondartzan, haitzetan, uretan flotatzen eta toki sakonetan aurki ditzakegu. Artikotik Antartikaraino, toki populatuetan eta jenderik gabeko uharteetan. Urtero, itsasoak eta ozeanoak 12 milioi zabor-tonen hartzaileak dira.

Munduko egoera dramatikoa da, are gehiago plastiko-ekoizpena 2020an 500 milioi tonetara hurbilduko dela kontuan hartzen badugu (1980an % 900a baino gehiago). Kantitate hauek, bere sakabanatze errazak eta bere degradazio-prozesu motelak, plastikoa, itsasoetako eta ozeanoetako etsaiarik garrantzitsuena bihurtzen du. Bere erabilera kontsumo-moduekin lotutako arazoa da, gehiengoa erabilera bakarreko ontzietara zuzentzen delako. Espainia EBeko bosgarren produktorea izanik.

Mikroplastikoak bereziki kaltegarriak dira, zati handien hausturatik etor daitezkeen 5 mm baino gutxiagoko zatiak edo zuzenki horrela egiten direnak, higiene eta garbiketa produktuetan presente dauden mikroesferak bezala: esfolianteak, hortzetako pastak edo garbigarriak kasu. 100ml-ko bote bakoitzak 130.000 eta 2,8 milioi bitarteko plastiko bola ñimiño hauek eduki dezaketela kalkulatzen da. Bola hauek isurbidetik zehar itsasora iristen dira, bere tamaina hain txikiak araztegietako iragazkiek harrapatuta gera ez daitezen eragiten duelako. Ikerketa berriek itsas animaliak mikroplastiko hauek jaten ari direla ikusi dute, blokeo gastrointestinalak eta elikadurako eta ugalketako bere patroietan aldaketak eraginez. Baina ez da hor geratzen: bazka-sarean zehar transferitzen direla eta gure plateretaraino iristen direla mantentzen duten ziurtasunak daude.

Eta oraindik gehiago dago, bai mikroplastikoek bai makroplastikoek inpaktu ekonomiko eta sozial itzelak dituztelako. Hondartzetan metatutako zaborrak, itsasertzaren eta itsas ingurunearen osasun onaren mende dagoen sektore turistikoari zuzenki eragiten dio, beharrezko garbiketa-lanek diru publikoaren gastu itzelak eragiten dituzten bitartean.

Konponbidea

Plastikoek ekosistemen gainean duten erabilera eta inpaktua txikiagotzea guztion erantzukizuna da, administrazio publikoena bezain beste herritarrena ere. Bere efektuak, hautemanezina iruditu arren, suntsitzaileak dira, Artikotik Antartikarako hedatzen dira, eta itsas espezieetan hondamenak eragiten dituzte.
Plastikoaren erabilera eutsezina da eta erabiltzea eta botatzearen kulturaren inpaktuen adibide argi bat da. Horregatik arazoaren jatorrira joan behar da eta, lehenik eta behin, zirkulazioan jartzen den plastiko kantitatea txikiagotu behar da, geroago berrerabilpenagatik apustu egiteko. Jada mundu guztian, erabilera bakarreko plastikorik gabeko bizimoduagatik apostu egiten duen persona-mugimendu hazkorra dago.

Botella de Coca-Cola en la playa Voluntarios de la organización ecologista Greenpeace llevan a cabo una limpieza de residuos, dentro de la campaña

Zer egiten ari da Greenpeace

Palstikoek ekosistemengain duten impaktua eta hauen erabilera murriztea guztion ardura da, bai administrazio publikoena, bai empresa fabrikatzaileena eta erabiltzaileena ere.

Greenpeace mundu mailako Break Free From Plastic mugimenduaren parte da. Bertan, mundu guztiko ehunka GKEek plastikoen-poluziorik gabeko etorkizunaren alde lan egiten dute.

Gainera, Espainian, Greenpeace-ek eskatzen die Espainiako Gobernuari, toki-administrazioei eta enpresei plastikoaren kontrako olatu honetara igo daitezen eta plastikoen ekoizpena eta kontsumoa txikiagotzeko neurriak har ditzaten, ondorengo neurriak hartuz:

  • Murriztapenari lehentasuna ematen dioten eta lehengaiaren berrerabilpenagatik eta ingurumen-inpaktu txikiagoko material berriengatik apostu egiten duten ekonomia zirkularrean oinarritutako neurriak sustatzea.
  • Ontzien abandonua ezabatzea eta bere birziklatze zuzena bermatzea ontzi-itzulera sistemaren inplementazioaren bitartez.
  • Plastiko-mikroesferen erabilera debekatzea.
  • Plastiko-erabilera txikiagotzen duten Berrikuntza eta alternatiben ezarpena sustatzea.