Bazenekien abeltzaintzak auto, trena, itsasontzi eta hegazkin guztiak batera sortzen duten bezainbesteko berotegi-efektuko gasak sortzen dituela?

Mundu mailako berotegi-efektuko gasen emisioen
%14,5a
abeltzaintzatik dator zuzenean
Amazoniaren deforestazioaren
%80a
abere-jardueratik ondorioztatutakoa da
Espainia, elikagai ekoizleak diren animalien antibiotiko kontsumo handiena duen EBeko herria da
ia 2.000 tona
Una mano muestra píldoras frente a los cerdos de una granja para simbolizar el problema de los antibióticos que se les administran durante el engorde Una chuleta de cerdo es analizada para ver la presencia de antibióticos con luz negra Una granja de pollos en el norte de Alemania donde los pollos son engordados para la compañía de criadores Rothkoetter.

Arazoa

Haragiaren eta abeltzaintza industrialeko  jatorridun beste abere-deribatu batzuen areagotutako kontsumoa gure garaiaren elikadura-kontu garrantzitsuenetako bat da. Bere kontsumo maila, garatutako herrietan, erabat eutsezina da, eta txarrena arruntzat, naturaltzat, beharrezkotzat eta atsegintzat hartzen dela da. Espainia, urtean persona bakoitzeko haragi gehiago kontsumitzen duen Europako lehena eta munduko bostgarren herria da.

Hauek dira gehiegizko haragi-kontsumotik ondorioztatutako zazpi arazo handiak:

 

1. Gure osasuna kaltetzen du

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEak) prozesatutako haragia “pertsonentzat kartzinogenoa” bezala eta haragi gorria “beharbada pertsonentzat kartzinogenoa” bezala sailkatu ditu. Gainera, haragiaren gehiegizko kontsumoak, ariketa fisiko eza bezalako beste faktore batzuekin konbinatuz, gure osasuna gaizkitzera laguntzen du: gehiegizko pisua, gizentasuna, diabetes II mota eta gaixotasun kardiobaskularrak sortuz.

Bestalde, abeltzaintza industrialean antibiotikoen erabilera masiboak botika hauen aurkako erresistentzien garapenari nabarmen laguntzen dio. Antibiotikoen aurkako erresistentziak, OMEren arabera, 2050ean minbiziak baino heriotza gehiago eragin litzake. Espainia, sektore honetan gehien erabiltzen dituen Europako herria da.

2. Klima-aldaketari laguntzen dio

Abeltzaintza Berotegi-Efektuko Gasen (BEG-aren) % 14,5aren emisioen arduraduna da, auto, tren, barku eta hegazkin guztien batera igortzen dutena bezainbeste. Igorritako gasen artean CO2-a aurkitzen da, baina bereziki metanoa eta oxido nitrosoa, CO2-a baino bi berotegi-efektuko gas askoz ahaltsuagoak. Gas hauek zuzeneko igorpenetik datoz, baina baita abeltzaintza industriala mantentzen duten petrolioaren, pestiziden eta ongarri kimikoen menpe dagoen nekazaritzako modelo batengandik ondorioztatutako zeharkako igorpenetatik ere. Ezin dugu berotze globala geldiarazi produzitzeko eta haragia eta beste abere-deribatu batzuk kontsumitzeko modua ez baditugu aldatzen.

3. Lur kultibagarria monopolizatzen du

Abeltzaintzara zuzendutako nekazaritza- azaleraren % 75 – % 80tik gertu, bai bazka moduan, bai pentsuak produzitzeko, ez dugu basoak salbatzea lortuko ezta biodibertsitate-galera geldiaraziko, abeltzaintza industrialaren hedapena geldiarazten ez badugu. Amazonia xerra merketan bihurtzen ari gara: deforestazioaren % 80a abelazkuntza-jardueraren ardura da.

Una granja de pollos en el norte de Alemania donde los pollos son engordados para la compañía de criadores Rothkoetter. Carne de res y cerdo en un supermercado
4.Biodibertsitatea murrizten du

Nekazaritza industrialak biodibertsitatea, elikadurarena barne, masiboki hondatzen du. Munduan 30.000 landare-espezie jangarri baino gehiago daude, baina gero eta gehiago gurea eta animaliena lau espezieetan ardazten dugu: garia, soja, artoa eta arroza. Abeltzaintza industrialak bera egiten du. FAO-aren arabera, mundo-mailako abere arrazen bosgarren partea galzorian daude.

Pentsu-ekoizpenerako monolaborantzak ongarri eta pestizida sintetiko-eskatzaile handiak dira, espezie askorentzat mehatxu zuzena izanik. Zelaien mugak eta hesiak desagertzen dira, hórrela nekazaritzarako habitat garrantzitsuak hondatzen dira, intsektu polinizatzaileak bezalako espezie onuragarri askorentzat aterpea eta elikagai iturria ere badirelako.

Ezin dugu biodibertsitatea galtzen jarraitzen baimendu, horregatik produzitzeko eta haragia kontsumitzeko modua aldatu behar ditugu.

 

5.Ura pozoitzen du

Mindak, antibiotikoek, ongarriek eta pestizidek akuiferoak kutsatzen dituzte, ozeanoetan “zona hilak” eragitera helduz. Gainera, abeltzaintzak ur-kantitate altuak eskatzen ditu. Adibidez, kilo 1 zekor-xerra  produzitzeko 15.000 litro ur beharrezkoak dira, ordea, kilo 1 gari produzitzeko 1.300 litro behar dira edo 131 azenario kilo 1-erako. Ura bizitza da eta hau izaten jarrai dezan ekoizpen eredua aldatu eta haragi-kontsumoa txikiagotu behar da.

 

6. Kapital handiko ekoizpen sistemari laguntzen dio

Haragi-ekoizpenaren eta beste abere-deribatu batzuen eraginkortasunaren igoerak merkatu-boterea esku gutxitan batzen da, nekazal-komunitate txikien kalterako. haragia Produzitzeko eta kontsumitzeko modua aldatzea jokoaren arauak aldatzeko eta elikadura-subiranotasuna bultzatzeko era da.

 

7. Abere-ongizatea ahazten du

Abeltzaintza industrialaren eredu guztia oinarrizko printzipio batean oinarritzen da: animaliak elikatzea eta edozein baldintzatan ahalik eta azkarren sakrifikatzea etekinak maximizatzeko. Gehienetan, honek, behiak, txerriak eta txitak animalia-dentsitate handiko ustiapenetan mantentzea esan nahi du, bere ongizatea errespetatu gabe eta gaixotasun-sortzerako erloju-bonba bat sortuz. Abeltzaintza hedagarri eta ekologikoaren alde agertzea tokian animaliak duinki bizi diren eta oreka ekologikoari laguntzen dioten modelo baten alde agertzea da.

«Espainiako elikagai-kontsumoa aspaldiko dieta mediterraneoaren patroieietara itzuliko balitz, elikagai-ekoizpenarekin lotutako berotegi-efektuko gasen igorpenak % 72a jaitsiko lukete; nekazaritza-lurren erabilerak % 58a txikiagotuko litzateke, energia-kontsumoa % 52a eta urarena % 33a gutxituko litzateke.»

Irtenbidea

Egoera horren aurrean irtenbide bakarra dago, hau da, haragiaren eta animalien beste eratorri batzuen ekoizpena eta kontsumoa nabarmen murriztea. Animalia-proteina gutxi eta landare-, ekologia- eta toki-jatorriko elikagaiak nagusi diren dieta baten aldeko apustua onena da gure eta planetaren osasunerako.

 

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-en, elikagai osasuntsuez, kalitatezkoez eta hurbilez horni diezakeguten nekazaritza- eta abeltzaintza eredu bat lortzeko lan egiten dugu, landa-mundu biziduna mantentzea baimen dezan eta, noski, ingurumena eta abere-ongizatea errespeta dezan.

Nekazaritzako iturrietatik datozen nitratoek eragindako kutsaduratik urak babesteari buruzko Errege Dekretuaren etorkizuneko aldaketaren aurrean, Greenpeace-ek anbizio handiagoa eta arazoaren sustraietara joateko beharra adierazi du: premiazkoa da makroabeletxeen proiektu berriak debekatzea, daudenak handitzea eta abeltzaintzako etxola intentsiboa murrizteko plan estrategiko bat garatzea.

Bestalde, ezinbestekoa da haragiaren eta ekoizpen industrialeko beste deribatu batzuen kontsumoa murriztea eta ekoizpen estentsiboa, tokikoa, kalitatezkoa eta ekologikoa sustatzea, “Planeta-osasuneko dieta” hartzea sustatuz, komunitate zientifikoak eskatzen duen bezala. Horretarako, Greenpeace estatuko, eskualdeko eta tokiko hainbat administraziorekin ari da lanean.

Zer egin dezakezu zuk

Abeltzaintza industriala babesteari uzteko eskatu administrazioei. Eskaera sina ezazu!

Zure kontsumoarekin joka ezazu! Dieta da, planeta salbatzeko eta gure osasuna hobetzeko positiboki laguntzeko ditugun erreminta onena eta errazenetako bat. Zuretzako eta planetarako dieta osasungarriagorako ideia batzuk proposatzen dizkizugu hemen.

Greenpeace-ekin bat egin! Gure erakundearen parte egin zaitez gobernuei eta enpresei abere-ongizatea eta gure osasuna kontuan hartzen dituen abeltzaintza hedagarri eta ekologikoa susta dezaten eskatzeko. Saka ezazu hemen Greenpeace-ekin bat egiteko!