Bazenekien egunero arnasten duzun aireak eta hartzen duzun janariak substantzia toxikoak dauzkatela?

Gure aitona-amonek ez zituzten
300 substantzia kimiko
kutsatzaile daude gure odolean
Espainian, urtero, airearen kutsadurak
33.000 heriotza
goiztiar eragiten ditu
Urtero
8 milioi
plastiko-tona inguru amaitzen dira itsasoande plásticos acaban en el mar
Niños jugando con las cenizas tóxicas en el agua procedentes de la central térmica de Bhusawal, en la India Un pájaro afectado por el vertido de petróleo en el bosque de manglares de Sundarbans, Bangladesh Flujo de aguas residuales de una tubería de descarga en China

Arazoa

Gaur egun kontsumitzen ditugun produktu askok eta hauek produzitzen dituzten industriak poluzioa sortzen dute, bai zuzenean bere ekoizpenagatik, bai zeharka, ingurumeneko bere degradazioagatik (plastikoak bezala adibidez). Arnasten dugun airean substantzia kutsatzaileak aurkitzen ditugu, baita gure janarian, gure arropan eta kosmetikoetan ere… Gainera, kutsatzaile plastikoak gure bizitzak gainezkatu ditu literalki. Gaurko modelo ekonomiko eta ekoizpen-modeloa eta osasunaren eta ingurumenaren gaineko inpaktuen arteko erlazioa gero eta nabariagoa da.

Egunero airearen kutsadurarekin bizi gara, trafikoagatik eta industrien igorpenengatik. Airearen kutsadura, heriotza goiztiarren eta arnas gaixotasunen kopuru handiaren arduraduna da gure hirietan.

Hamarkada batzuetan baino ez, plastikoa, bere ezaugarriengatik eta prezio baxuagatik, objektuetan eta materiale mota guztietan egotera pasatu da. Eta, bere ekoizpena bezala, plastiko-hondarren igoera era dramatikoan areagotu da. Plastikoak itsas bizitza kaltetzen du eta bazka-sarera gehitzen da.

Elikagai-ekoizpen modelo nagusiak elikagai- ekoizpena eta kontsumoa hainbeste kontrolatu ahal izatea galarazten du. Modelo honen ondorioetako bat pestizida toxikoen erabilera da nekazaritza industrialean, gure osasunaren gainean eta erleak bezelako beste bizidun garrantzitsu batzuen gainean efektu kaltegarriak izanik. Mundu mailako elikagaien ekoizpena eta lurreko biodibertsitatea hein handi batean polinizazioaren menpe daude: erleak bezalako intsektuek egindako prozesu naturala eta loreak ernal daitezen eta fruituak eta haziak horrela eman ditzaten baimentzen duen prozesua.

Konponbidea

Sufritzen ari garen poluzioa hein handi batean arintzeko konponbidea gure eskura dago.
Airearen kutsadurari era eraginkorrean aurre egin diezaiokegu gure hirietan higikortasun-modeloa hobetuz, hauek osasuntsuago eta iraunkorrago egiteko. Beharrezkoa da ere substantzia kutsatzaileen igorpen mugak jartzea industrien aldetik.

Erabilera bakarreko plastikoen kontsumoaren eta ekoizpenaren murriztapena lehentasunezkoa eta presakoa da. Gainera, guztion erantzukizuna da, produktua egiten dutenena, kontsumitzen dutenena eta hondarrak kudeatzen dituzten administrazioena ere.

Elikagai-ekoizpen ereduaren aldaketa beharrezkoa da. Pestizida toxikoen zalea den nekazaritza industrialaren eredua suntsitzea beharrezkoa eta presakoa da, eta ekoizpen osasuntsu eta iraunkorrerako bide bakar bezala nekazaritza ekologikoagatik apustu egitea. Lehen pausoa, gaur egun erabiltzen diren erleentzat toxikoak diren produktuak debekatzea da, eta pestiziden arriskuen ebaluazioa askoz zorrotzagoa izan dadila eragitea.

Una mujer sostiene muestras de nieve para examinar la presencia de tóxicos en la ropa de montaña durante la expedición a Treriksroset, el punto en el que se unen las fronteras de Suecia, Noruega y Finlandia. Activistas de Greenpeace toman muestras de agua que se analizarán en un laboratorio para determinar la presencia de sulfato. Un activista de Greenpeace frente al Duomo de Milán lleva un traje en el que se puede leer 'Detox Now'

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-en poluzioaren arazoa lantzen dugu bere alderdi guztietatik:

Airearen kutsadura:

  • Udal dozena bat baino gehiagorekin lan egiten dugu higikortasun iraunkorreko planak har ditzaten hirietan poluzioa txikiagotzeko.
  • Industriek atmosferara substantzia kutsatzailen igorpena txikiago dezaten neurriak gogortzea eskatzen diegu Europako gobernuei.

Plastikoak sortutako kutsadura:

  • Erabilera bakarreko plastikozko objektuak eliminatzeko beharrezko neurriak ezar daitezen eskatzen dugu (poltsak, mahai-tresneria, lastotxoak…).
  • Gobernuak ontzi-uztearekin buka dezan lortu nahi dugu eta bere birziklatze zuzena berma dezan.
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako neurriak funtzionamenduan sartzea beharrezkoa da, lehengaien berrerabilpenagatik eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten material berriengatik apustu eginez.
  • Plastiko-mikroesferen erabilera debeka dadin borroka egiten dugu.

Elikagaien kutsadura:

  • Nekazaritza ekologikoa erabat eta premiaz bultzatzen dugu.
  • Erleak, ingurumena eta gure osasunaren kalterako diren pestizida toxikoak debeka daitezen lan egiten dugu.