Baleak animalia liluragarri, azkarrak eta gehiago jakiten ari garen portaera sozial oso konplexuak duten bizidunak dira. Hala ere, duela lau mende baino gehiagotik sarraskia egiten jarraitzen da.
Azken mendean
3 milioi
bale harrapatuta hil dira
Bale grisak
20.000 kilometro
bidaiatzen dute Mexikotik Alaskaraino
Zetazeo-begiztatzeak
2.000 milioi $
sortzen ditu mundu mailan urte bakoitzean 119herri desberdinetan, 13 milioi ikusleekin

Arazoa

XX. mendean desagertzeko zorian egon ziren eta errukigabeko jazarpenaren biktimak egin zituen bale-industria aseezinaren garapenak. Honi klima-aldaketaren inpaktuak, uretako eta plastikoengatik sortutako poluzioa, arrantza-gainustiapena eta itsasontzi-trafikoa gehitzen zaizkio

1986an Nazioarteko Bale-Komisioaren (NBK-aren) herrialde kide guztietan bere merkataritza-harrapaketa debekatu zen arren, haietako batzuk, Japonia,Islandia edo Norvegia bezala, hauek harrapatzen jarraitzen dute helburu zientifiko eta kulturalak argudiatuz.

Bere ugalketa-erritmo motelak eta bere populazio guztiak serio txikiagotuta, ia desagerrarazita, ikusi direla kasu, animalia hauen babesa lehentasuna bihurtzen da Greenpeace-erentzat.

konponbidea

Konponbide orokorra bale-merkataritza-ehizako edozein motaren desagertzean eta itsas santutegien sorkuntzan datza. Gainera, klima-aldaketaren kontra, gehiegizko arrantza eta eragiten dietenen poluzioaren kontra ere borrokatu behar da. Santutegi-sorrera kudeaketa erreminta oso garrantzitsua da animalia hauentzat eta Nazio Batuek nazioarteko urak babesteko eta animalia zoragarri hauei lagun diezaien ozeanoetako hitzarmen bat sortzeko aukera bakarra du.

Baleak babestuz, beste espezie asko ere babesten ditugu, hauek piramide trofikoaren gainean aurkitzen direlako. Ondo mantendutako itsasoak balez eta izurdeez beteriko itsasoak dira. Gainera, baleak eta haien inguruan garatutako turismoa, zetazeo-begiztatzea bezala, herri askotako diru-sarreran nagusietako batean bihurtu dira eta merkataritza-ehiza baino etekin ekonomiko handiagoak sortzen ditu.

«Baleak inoiz existitu diren animaliarik handienak dira, baina haien bereizkuntzarik gabeko ehizak desagertzeko zorira eraman ditu»
Gaviotas vuelan sobre el lomo de una ballena cerca de la isla del Oso, en Noruega Una manada de orcas nada en Kvaloya Sound, cerca de la ciudad ártica de Tromso. Ballena jorobada muestra su cola mientras se alimentan cerca del borde del hielo antártico en el Océano Austral.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-ek, ekosistema ozeanikoetan- itsasoen tenperatura fluktuatzerakoan-, eragiten duen klima-aldaketa geldituko duen eredu energetiko berriaren alde borroka egiten du, ondorioz bazka-sareen gainean eragina du kantitateari eta espezie-aniztasunari dagokionez, hauen sakabanatzea lortuz. Horrela, baleek elikagaiaren eskasiari aurka egin diezaiokete, normalean kontsumitzen dituzten espezieen kantitate nahiko aurkitzen ez badute edo normalean elikatzera doazen areetan hauek aurkitzen ez badituzte.

Gainera, Greenpeace, munduko itsasoak babestuko dituen Nazioarteko ozeanoen itunaren sorreran lan egiten ari da. Antartikako Weddell itsasoa edo Iberiar Penintsularen hegoaldeko Alborán itsasoa bezalako itsas espazioen babesa animalia hauen babesari lagunduko dio.

Bere ugalketa-erritmo motelak eta bere populazio guztiak serio txikiagotuta ikusi direla kontuan hartuz, ia desagertuta ez badaude, animalia hauen babesa lehentasuna bihurtu da Greenpeace-entzat.

Greenpeace-ek, NBK-k ugaztun handi hauen kontserbazioaz ardura dadin eta baleentzako itsas santutegien sorrera eta babeseko agintea har dezan lan egiten du ere.

Halaber, Greenpeace-ek, NBK-ak Danimarkako komunitate indigenetan, Errusian edo Alaskan baimendutako iraupen ehiza onartzen du. Ehiza honek lortu nahi dituen helburuak oso desberdinak dira merkataritza-ehizarekin konparatuz:

  • Desagertzearen arriskuak larriki handi ez daitezen ziurtatzea.
  • Behar kulturaletara eta elikadurako beharretara betiko egokitutako harrapaketa baimentzea.
  • Populazioak, ugalketa-maila biologikoki iraunkorrez mantentzea

Erlazionatutako edukia