Espainiako kostaldeko 8.000 km baino gehiagotan suntsipen kasu ugari daude. Algarrobico hondartzako legez kanpoko hotela, itsasertzean gertatutako eskandalu urbanistiko handienetako bat da.

Hotela itsasotik
14 metrotara
dago
21 solairu
eta 411 gela ditu
40 epai
legez kanpokoa dela erakusten dute

Kostaldearen suntsiketaren sinboloa, El Algarrobico (Carboneras, Almeria) hondartzako hotela kostaldeko hirigintza eskandalu handienetako bat da. Inplikatutako administrazioek eta, bereziki Carboneraseko Udalak eta Andaluziako Juntak, 21 solairu eta 411 logela dituen hotel izugarri hori mendebaldeko Mediterraneoko kostaldeko urbanizatu gabeko gune urrietako baten gainean eraiki ahal izan dute: Gata-Níjar lurmuturreko Parke Naturalean.

Auzitegi Gorenak 2016ko otsailean emandako epai batek baieztatu zuen hotela parke naturalean legez kanpo eraiki zela administrazio arduradunen pasibotasunaren aurrean, baina auzitegi horren epai berri batek 2022ko amaieran esan zuen lursailak urbanizagarriak direla, Carboneraseko Udalak ez duelako bete bere HAPO aldatzera behartzen duen epaia. Greenpeace-etik auzitegietan jarduten jarraitzen dugu mamotreto hau gure kostaldetik desager dadin.

Algarrobico zifretan

  • 21 solairu
  • 411 logela
  • Distantzia itsasotik 14 metro
  • 7 hotel gehiago proiektuan
  • Greenpeace-ren 7 ekintza
  • Bere ilegaltasuna frogatzen duten epailearen 40 erabaki
  • 2005: Lanak gelditu ziren eta bere berehalako eraistea hitzeman zuten urtea
Zergatik da ilegala?
  • Cabo de Gata Natura-Parkearen barruan Kokatuta dagoelako, lur ez urbanizagarrian.
  • Itsasoko erriberatik 14 metrotara soilik eraikita dagoelako, Kostalde-Legea haustsiz.
Zergatik jarraitzen du zutik?

Bere ilegaltasuna frogatzen duten epailearen 20 erabaki baino gehiago egon arren, administrazio arduradunak pasibo mantentzen dira eta ez dituzte bere promesak betetzen.

Borondate politikoarekin eta nahasitako administrazioen interes errealarekin, hotelaren eraistea edonoiz egin daiteke. Eraisteak eta ingurunearen ondorengo zaharberritzeak 400 lanpostu inguru sortuko dituzte ikerkerta  baten arabera.