Espainiako kostaldeko 8.000 km baino gehiagotan suntsiketa kasuak ugariak dira. Algarrobico hondartzako hotel ilegala, itsasertzean gertatutako eskandalu urbanistiko handienetako bat da.

Eraikin hau ilegala eta ilegaltzat jo izatea eragiten duten 20 erabaki baino gehiago egon arren, hotelak zutik jarraitzen du.
Kostaldeko suntsiketaren sinboloa, El Algarrobico hondartzako hotela (Carboneras, Almeria) itsasertzean gertatutako eskandalu urbanistiko handienetako bat da. Bertan nahasitako administrazio desberdinak eta, bereziki Carboneraseko Udalak eta Andaluziako Juntak, 21 solairu eta 411 gelatako hotel eskerga hau, mendebaldeko kostalde mediterraneoko urbanizatu gabeko espazio urrietako baten gainean eraiki zedila baimendu dute: Cabo de Gata-Nijar Natura-Parkea.
2016ko Otsaileko Auzitegi Gorenaren sententziak, hotela natura-parkean ilegalki eraiki zela administrazio arduradunen pasibotasunaren aurrean egiaztatzen du. 2008ko martxoan berehalako eraistearen gaineko hauteskunde-konpromisoak eta Ingurumen-ministroen eta andaluziako lehendakariaren promesak egon arren, gaur egun, hotelak zutik jarraitzen du.
Algarrobico zifretan
- 21 solairu
- 411 logela
- Distantzia itsasotik 14 metro
- 7 hotel gehiago proiektuan
- Greenpeace-ren 7 ekintza
- Bere ilegaltasuna frogatzen duten epailearen 20 erabaki
- 2005: Lanak gelditu ziren eta bere berehalako eraistea hitzeman zuten urtea

Zergatik da ilegala?
- Cabo de Gata Natura-Parkearen barruan Kokatuta dagoelako, lur ez urbanizagarrian.
- Itsasoko erriberatik 14 metrotara soilik eraikita dagoelako, Kostalde-Legea haustsiz.
Zergatik jarraitzen du zutik?
Bere ilegaltasuna frogatzen duten epailearen 20 erabaki baino gehiago egon arren, administrazio arduradunak pasibo mantentzen dira eta ez dituzte bere promesak betetzen.
Borondate politikoarekin eta nahasitako administrazioen interes errealarekin, hotelaren eraistea edonoiz egin daiteke. Eraisteak eta ingurunearen ondorengo zaharberritzeak 400 lanpostu inguru sortuko dituzte ikerkerta baten arabera.