Bazenekien biodibertsitatea babesteko eta klima-aldaketaren kontra borroka egiteko modu bezala zure kontsumoa ingurumenarekin eta giza eskubideekin begirunetsuago den bateranzko kontsumoruntz alda dezakezula?
Arazoa
Produktuen, zerbitzuen eta ondareen kontsumoa ohiko gertaera da. Baina gure gizartea, kontsumoan baino, “kontsumismoan” edo gainkontsumitzean nahastuta dago eta honek geroz eta gauza gehiago erostera bultzatzen gaitu. Gaurko sistema ekonomikoa hein handi batean esku dagoen joera honek, ondorio larriak ditu planetaren eta gure osasunerako.
Greenpeace parte aktibo izan da planeta-mugen aldeko ingurune-borroka ugaritan. Klima-aldaketak sortutako inpaktuak gero eta nabariagoak dira eta biodibertsitate-galera eta kontsumoa gaurko krisiaren elementu errepikaria bezala agertzen dira. Kontsumitzen dugun modua aldatzea premiazkoa da.
Batzutan kontsumismoak eragindako arazoen parte gara, beharrezko informazioa falta dugulako gure kontsumoak ingurumenean dituen inpaktuak haztatzeko gai izateko. Plastikoak, elikagaien kontsumoa, janzten dugun arropa, teknologiaren erabilera edo mugitzen garen era natura-ingurunea degradatzen ari den kontsumismoari gehitzen diren piezak dira.
Emaitza begibistan dago. EBean eta Espainian produzitzen diren plastikoen ia % 40a erabilera bakarreko ontziak dira gehienbat: poltsak, botilak, bilgarriak, basoak…, eta hauetatik % 30a, soilik birziklatzen da, baina zifra honen barne, ingurumenean zuzenean bertan behera uzten direnak ez daudela kontuan hartu behar da ere. Mundu mailan, emaitza, 12 milioi plastiko-tona ozeanoetara iristen direla da, eta jada 1.300 itsas espezie baino gehiagori erasaten diela ikusi da.
Nekazaritzako eta abeltzaintza industrialeko jatorridun elikagaien kontsumoak inplikazio larriak ditu ere. Abeltzaintza Berotegi-Efektuko Gasen % 14aren igorrien arduraduna da. Gainera, abeltzaintza industrialaren eredua etekin azkarren lorpena du helburu, eta honek abereak bizkor loditzeko pentsuak produzitzeko basoak eta bazkak mozteak ere esan nahi du. 2050erako munduko haragi-kontsumoa % 75a baino gehiago handitzea aurrikusten da, planetarako zifra eutsezinak. Aldi berean, arrain-kontsumoa, munduko populazioko tasa baino handiago hazten ari da. Ozeanoak era neurrigabean ustiatzen jarraitzen dira eta arrantza-stockak presio itzel azpian aurkitzen dira. Krisi honen aurrean, gero eta pertsona gehiago dira, erosten duten arraina iraunkorra izan dadila eta jarduera ilegaletan nahasita egon ez dadila eskatzen interesa dutenak.
Industria teknologikoak burututako praktikek planetaren gaineko efektu larriak dituzte ere. Programatutako bere zaharkitzapenarekin, konponketaren kontrako ordezpena bultzatzen du, baliabide naturalen agortzea eta hondakin arriskutsu-tonak sorraraziz.
Egunero janzten dugun arroparen inpaktua gero eta handiagoa da planetaren osasunean. Urtero 100 mila milioi jantzi egiten dira. Pertsona bakoitzak, batezbesteko, duela 15 urte baino % 60 janzteko artikulu gehiago erosten ditu eta denbora -erdia mantentzen ditu. Moda azkarrak edo “fast fashion-ak” arropa, erabiltzeko eta botatzeko objetuan bihurtu du, lehengaien erabilera eta hondar-sorkuntza bezalako arazo larriak sortuz.
Kontsumismoaren atzaparrak ingurune eta sektore guztiei erasotzen diete, paperetik kosmetikoetara elikagaien industriatik pasatuz. Honek ondorio larriak ditu, adibidez, planetako “birikentzat”: soja, papera, palma-olioa, mukizapiak edo komuneko paperaren ekoizpenerako suntsitzen ari diren Indonesiako euri-oihan tropikalak, Amazonia edo baso borealak; hori dela eta, erabakigarria da suntsiketa honi aurre egitea, pentsamolde iraunkorrarekin eta munduko, eskualdeko eta ondare natural lokalarekin bukatzen duten industrien produktuen kontsumorik gabe.
Konponbidea
Gizakiak hiru planeta behar izango ditu gaurko kontsumoaren erritmoa hornitzeko, batez ere, 2050erako, 9.600 milioi pertsonetan kokatuko gaituen hazkunde demografikoa aurreikusten delako. Ekoizpen, kontsumo eta poluzioa maila hau jasatea ez da posiblea baliabide mugatudun planeta batean. Horregatik, gure kontsumo-patroiak aldatu behar ditugu, ohitura desegoki eta ez hain iraunkorrak aldatzeko ere.
Zifrak adierazgarriak dira. Plastikozko poltsa baten erabilera ertaina 15 minutukoa da, berriz, ehun urte behar ditu degradatzeko eta horrela pasatzen da erabilera bakarreko ia produktu guztiekin, poltsak, botilak edo lastotxoak bezala. Ez da berrerabiltzeko eta birziklatzeko kontuz soilik, bere kontsumoa txikiagotzeko eta alternatibak bilatzeko kontua baizik. Oihal-poltsa bat, edo berriz betetzeko botila bat, erabilera bakarreko plastiko hauek saihesteko alternatibak dira. Gobernuek eta enpresek ontzi-tipo hauen ezabapenaren buru izan behar dira ere, ontzi-itzulera sistema bultzatuz, eta lehenik eta behin , hondar-mota hauen ekoizpena saihesten duten ekimen ausartak hartuz.
Elikagai-kontsumoa, haien artean haragia, abeltzaintza industriala handitu du, gure herria, munduko hirugarren txerri-esportatzailean bihurtuz. Instalazio industrialen handiagotze hazkorra ez da berri ona. Ekimen ekologiko eta/edo lokalak eta haragi-kontsumoa txikiagotzen duen zein kalitate handiagoagatik apostu egiten duen dieta mediterraneoa ere bultzatu eta saritu behar dira. Arrainarekin egin behar duguna, arrain iraunkor, lokal eta sasoikoagatik apostu egitea da eta argiak izan behar diren etiketei ondo begiratzea. Non izan diren harrapatuak eta arrantza-moduaren gaineko beharrezko informazio guztia eman beharko ligukete gainera. Gobernuek arrantza iraunkorragatik apustu egin behar dute ozeanoen eta arrantza-komunitateen etorkizuna bermatzeko.
Konpultsiboki erosteari utzi behar diogu eta erabiltzeko eta botatzeko arropa modeloa utzi. Zure arropa urte bat edo bi mantentzen baduzu zure CO2-emisioak % 24an txikiagotzen ariko zara. Ez dugu dirua, aurreztuko bakarrik, baizik eta ura eta lehengaiak ere. Kimikariek eta pestizidek ibaiak, lurzorua eta basa bizitza kalte ditzaten saihesten badugu, erregai fosilen erabilera eta ehun-industriaren karga murrizten ariko gara planetan.
Konpon daitezkeen, bateria ez ordezgarri eta erreminta ez estandarretatik urrundutako diseinuak edo konponketari buruzko eskuliburuak edo ordezko-piezak eskuratzeko ezgaitasunak dira sarritan kontsumitzaileak aurkitzen dituen zailtasunak eta teknologien sektoreari igorritako Greenpeace-en eskaeren oinarriak, hots, erraztasun handiagoarekin eguneratu eta konpondu eta salmenta ondoko euskarri egokia eskaintzen duten produktuen diseinuaren eskaera.
Zer egiten ari da Greenpeace
Kontsumismoa gure kanpaina askoren ardatza da, hura gabe lurreko natura-gune eta ozeanoen gaineko presioa eta degradazioa ez litzateke bera izango, eta emisioek ez lukete izango hain tamaina dramatikoa, erleak eta beste polinizatzaile batzuk gainbeheran egongo, ezta ehun-industriek edo paper-industriek pertsonen eta ekosistemen osasunari erasotzen dioten substantzia toxikoak erabiliko ere.
Greenpeace-ek kontsumismoak dakarren hondamen naturalaren aktoreak eta zifrak identifikatzen ditu bere arriskuez ohartaraziz. Gobernuekin eta gizartearekin, enpresa ekoizleekin, artisau-arrantzarenalorrarekin eta abeltzain ekologikoarekin zein pertsonekin lan egiten du, guztientzako konponbideak proposatuz, hondar kudeaketa eta konpontze-politikak sustatzeko.