Daukagun ura urria da eta, gainera, mugarik gabe ari gara kutsatzen eta xahutzen.

Gure lurraldearen
%75ak desertifikazioa
jasan dezake.
Espainian legez kanpoko
milioi 1 putzu egon litezke
gure akuiferoetatik ura lapurtzen.
Nitratoek eragindako kutsadurak gure lurrazaleko uren
%23i eragiten die dagoeneko,
baita horien kalitateari ere.
pozos ilegales sequía problemas

Arazoa

Iberiar penintsulan lehorteak izan dira milaka urtetan. Ohiko fenomeno meteorologikoa da, gure kokapen geografikoagatik. Hala ere, klimaren larrialdiak prozesu hori larriagotzen ari da, prezipitaziorik gabeko aldiak gero eta gogorragoak eta iraunkorragoak izatea eraginez.

Eskaera sinatu ura salbatzea aldarrikatzeko!

Horri gure ur-baliabideen kudeaketa ezin txarragoa gehitu behar zaio. Mediterraneoko herrialde gisa, baimendutakoa baino askoz ur gehiago kontsumitzen ari gara. Eta neurrigabeko kontsumo hori ez da nahitaez etxeetan gertatzen, nekazaritza eta abeltzaintza industrialetan baizik.

Herrialdeko zenbait eremutan zabaltzen diren laborantza intentsiboko zelai erraldoiek ur gezaren %80a eramaten dute. Ginera, horietako askoren inguruan legez kanpoko putzuak ugaritzen dira, gure akuiferoetatik ura erauzteko. Aipamen merezia dute ur-eskasiak argi eta garbi eragindako eremuetan kokatutako aisialdiko proiektu zentzugabeek ere, hala nola, hondartza artifizialak edo golf-zelaiak.

Baina, daukagun ur apurra xahutzeaz gain, hau kutsatzen ari gara ere. Udalerri askotan ez da ura ondo araztu, eta mikroplastikoak, botikak eta beste produktu kimiko batzuk isurtzen ari dira ingurumenera. Antzeko zerbait gertatzen da industriarekin,  substantziak barreiatzen ari baita kontrol gutxiarekin. Bestalde, nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren eredu gero eta handiagoak zerikusi handia du ura kutsatzearekin, ganaduaren gorotzengatik, nitratoak, antibiotikoak eta beste substantzia batzuk askatzen baitituzte, eta ongarrien eta plagizida sintetikoen erabilera masiboagatik.

Irtenbidea

Herrialde honetako ur-politika zentzugabea zuzendu behar dugu, eta arazoaren sustrai nagusira jo: nekazaritzako elikagaien sistema suntsitzaile nagusira. Ekoizpen- eta industria-sektoreek ura izateko duten eskubidea, ez da administrazioek, uraren eta ingurumenaren kalitateari eusteko duten betebeharraren aurretik jarri behar. Hauek dira hartu beharko liratekeen erabakietako batzuk:

  • Ur-eskaeren hazkundea geldiaraztea (ureztatze industriala eta aisialdikoa), klima-aldaketaren efektuen ondorioz eskura dauden emarien murrizketara egokitzeko.
  • Isuraldatze handiak eta obra hidraulikoak alde batera uztea.
  • Gure ur kontinentalek (lurrazalekoak, lurpekoak eta kostaldekoak) jasaten duten kutsadura larriaren jatorriaren aurka borrokatzea.
  • Ibilbide-orri bat ezartzea nekazaritza ekologikorako azalera handitzeko eta klimara egokitutako tokiko barietateak erabiltzeko.
  • Ureztatze intentsiboa eta superintentsiboa ustiategi jasangarri, dibertsifikatu eta ur-kontsumo txikikoak bihurtzea.
  • Industria-abeltzaintzako proiektu berriak debekatzea eta ekoizpen estentsiboa, tokikoa, kalitatezkoa eta ekologikoa babestea.
  • Abeltzaintzako ganadu intentsiboa% 50 murriztea 2030erako.
  • “Planeta-osasuneko dieta” eta landare-jatorriko produktuen, produktu ekologikoen, sasoiko produktuen eta tokiko produktuen kontsumoa bultzatzea.
  • Gure geografia osoan zehar banatuta dauden legez kanpoko milioi putzutik gora itxi.
  • Baso-politikak Europako herrialde idorrenaren beharretara egokitzea.
  • Ur asko eskatzen duten aisialdi-instalazioei (golf-zelaiak, parke tematikoak) galga jartzea, batez ere babestutako guneetatik edo kostaldetik gertu daudenean.
acción sequía

Zer ari da egiten Greenpeace

Greenpeace-en urteak daramatzagu gure ur-kontsumoa Mediterraneoko herrialde bateko meteorologiara egokitzeko beharraz ohartarazten, batez ere klima-aldaketak ekarriko dituen lehorteen areagotzearen aurrean.

Gure salaketa-lanak administrazio eskudunak presionatu nahi ditu, gure baliabide hidrikoen kudeaketa eraginkorra susta dezaten behingoz, bai eta lapurretarekin eta uraren kutsadurarekin lotutako delituak pertsegi ditzaten ere. Baita nekazaritzako elikagaien eredu industriala eralda dezaten ere. Premiazkoa da agroekologiaren eta elikadura-subiranotasunaren aldeko apustua egitea.

Zer egin dezakezu zuk?

Ekin zure kontsumoari! Izan zaitez arduratsua zure eguneroko ur-kontsumoarekin: dutxa laburragoak, txorrota itxiak eskuak eta hortzak garbitzen dituzun bitartean, etxetresna elektrikoak behar bezala erabiltzea, etab. Saihestu, halaber, nekazaritza eta abeltzaintza industrialeko produktuak, ur gehiegi kontsumitzen duten eta hau kutsatzen duten jarduerak baitira. Utz ezazu haragia egun berezietarako eta etzazu egunero jan! Hurbileko eta sasoiko produktuak kontsumitu eta, ahal baduzu, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikokoak.

Bat egin Greenpeace-ekin! Izan zaitez gure erakundearen parte, 180ºko buelta bat emateko gure herrialdeko politika hidriko eta nekazaritza helikagaien politikari.