Abeltzaintza industrialeko modeloak berehalako etekin ekonomikoak soilik jartzen ditu balantzan, pertsonen, herri-osasunaren, ingurumenaren edo abere-ongizatearen gaineko epe luzerako efektuak kontuan hartu gabe.

Askotan bere salbazioa bezala agertu arren, makrobaserriek landa-eremua itotzen dute: luzarora,  enplegu lokala hondatzen dutelako eta despopulatzeari laguntzen diotelako. Gainera, bere ingurumen-inpaktua handia da.

Hauek dira abeltzaintza industrialaren hamar mehatxu garrantzitsuenak:

#1
Berotze globala

Abeltzaintza, berotegi-efektuko gas-isuriaren % 14,5aren arduraduna da. Espainian, argitaratutako azken datuen arabera, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, basogintzaren eta arrantza-sektoreak igortzen dute metanoaren % 59,5a eta oxido nitrosoaren % 76,1a; CO2-a baino askoz indartsuagoak diren bi berotegi-efektuko gasak.

#2
Aniztasun biologikoaren galera

Haragiaren ekoizpen industriala elikatzeko beharrezkoak diren pentsu eta bazka-kantitate eskerga, munduko deforestazioaren faktore nagusietako bat dira. Bestalde, nekazaritza industrialeko gehiegizko ongarriketak ozeanoetan “zona hilak” agertzera ere darama.

#3
Inpaktu paisajistikoa eta habitat-suntsiketa

Makrobaserriek, lurralde-okupazio garrantzitsua dakarte. Espainian, landatutako azaleraren % 66a animaliei eta ez pertsonei zuzendutako elikagaiak produzitzera zuzentzen da. Adibide bezala, Noviercas-en (Sorian) proiektatutako makrobaserriak 900 futbol-zelairen baliokidea okupatuko luke gutxi gorabehera.

#4
Inpaktua gure osasunean

Gehiegizko haragi-kontsumoa gehiegizko pisuarekin, gizentasunarekin, II tipo minbizi diabetesarekin eta gaixotasun kardiobaskularrekin erlazionatua dago. Elikadura-osasun dieta jarraitzea funtsezkoa da.

#5
Antibiotikoen aurkako erresistentzia

Abeltzaintza industriala antibiotiko-kontsumitzaile nagusiena da munduan, eta Espainia, sektore honetan gehien erabiltzen diren Europako herria da. Abeltzaintza industrialean, antibiotikoen erabilera masiboak,   botika hauen eraginkortasun galerari nabarmen laguntzen dio. OMEaren arabera, antibiotikoen aurkako erresistentziak, minbizia baino heriotza gehiago eragingo lituzke 2050ean.

#6
Elikadura-segurtasuna

Munduako elikadura-segurtasun krisi handi eta berriak, abeltzaintza industrialaren eskutik datoz: behi eroak, hegazti-gripea, txerri-gripea, salmonella, listeria... Bestalde, munduko nekazaritza-azaleraren % 75a eta % 80aren arteko tartea animaliei zuzendutako elikagaiak produzitzera zuzentzen da; ez zuzeneko giza kontsumorako elikagaiak produzitzera.

#7
Abere-sufrimendua

Abeltzaintza industrialean animaliak dirua produzitzeko makinak bezala tratatzen dira. Bizi diren baldintzak etekin ekonomikoagatik baztertuta geratzen dira.

#8
Ur-eskasia

Nekazaritza industrialak ur-kantitate itzelak erabiltzen ditu, eta haren parte handia, animalientzat elikagaiak produzitzera zuzentzen da. Espainian, abeltzaintzak 21 urtetako etxe guztien kontsumoaren baliokidea urte batean darabilela estimatu du Greenpeace-ek. Adibide gisa: Nekazari eta Abeltzainen Antolaketa Koordinatzaileak (COAG-ak), Noviercas-en esne-ustiapena burutzekotan,  eguneko 4 eta 6,35 milioien arteko litro ur , kontsumituko lituzkeela deritzo; hau guztia, pentsu-ekoizpenerako zeharkako kontsumoa kontuan izan gabe. Zifra hau Soriako 40.000 biztanleek erabiltzen dutenaren baliokidea da gutxi gorabehera.

#9
Akuiferoen eta lurzoruen poluzioa

Abeltzaintza industrialaren ondoriozko mindak oso kutsatzaileak dira. Noviercas-eko baserriak, egunean ia 1.000 tona inguru produzituko lituzkeela uste da. Honi pestizidak eta pentsuak produzitzeko erabiltzen diren ongarri kimikoak gehitu beharko litzaizkioke.

#10
Enplegu-galera eta kontzentrazio gehiago sektorean

Dena askoz automatizatuago dagoenez gero, makrobaserri batek abeltzaintza hedagarri eta ekologikoa baino enplegu gutxiago sortzen du. Gainera tokiko baserri txiki eta ertainentzat mehatxua suposatze du.