Greenpeace-ek hondakin erradioaktibo berririk ez dela sortu behar uste du. Jada existitzen direnak metatzeko, teknika eta praktika arautzaile onenak erabili behar ditu, eta aldi baterako metatzearen finantzaketa, bere osotasunean, eragile nuklearrek beraiek eman behar dute, " kutsatzen duenak ordaintzen du " printzipio irmoa ezarriz.
Zentral nuklearrek, hondarrak produzitzen dituzte beraien funtzionamenduan zehar. Era arduragabean, industria nuklearrak ahuek produzitzen jarraitzen du, bere kudeaketarako inongo gogobeteko konponbiderik aurkitu gabe. Hondar nuklearrak, erradioaktibo mantentzen dira ehunka mila urteetan zehar, eta denbora honetan, hauek egoki kudeatu behar dira. Metatze edo plan asko egin arren, ez dira inoiz desagertzen, eta horrela egiazta dezakegu Espainian, Palomares-en edo Huelva-n, besteak beste.
80 urteetara arte, herri askok, hondarrak itsasora botatzen zituzten.
Praktika hau debekatua izan zen, gehien bat, Greenpeace bezalako erakunde ekologistek egindako salaketa kanpainari esker.
Industria nuklearrak, gaur egun, proposatzen dituen konponbideak: ehorzketa, metatze geologiko sakona eta azalerako metatzea dira (lehorrean edo igerilekuetan). Haiek guztiak aldi baterako konponbidetzat har daitezke, izan ere, metatze geologiko sakonak berak, –beharrezkoak izango diren mila urteetan zehar– ihes erradioaktiborik gabeko hondarrak biltzeko gai denik ez du frogatu. Gainera teknologia honek, hondarrak ez liratekeela berreskuragarriak izango esan nahi du; beraz, etorkizuneko belaunaldiek, hondakin erradioaktiboen arazoa ebaztea baimentzen duten teknika posibleak ezin izango dituzte erabili, hauek aurkitzekotan.
Dauden hondar nuklearrak, printzipioz, sortuak izan diren tokian jarraitu beharko lukete. Barne edo kanpo-segurtasuneko mehatxuetan oinarritutako salbuespenek erabatean eta gardenki justifikatuta egon behar dute. Horregatik, gaur egun, Espainiako zentralen hondar nuklearrak kudeatzeko dauden metodo guztien artean, Greenpeace-ek, arrisku gutxien duen aldi baterako konponbide onargarri bezala: banan-banako lehorreko aldi baterako biltegien (ATI-en) eraikuntza dela deritzo (hozteko likidoa erabiltzeko beharrik ez dutenak). Eta huek, hondar nuklearrak sortzen diren lekuaren ondoan eraikiak izatea, hots, zentral nuklearren ondoan eraikitzea. Gainera, hainbat zentral nuklearrek jada eraikita dute edo datozen urteetan eraikiko dute.
Ez dago hilerri nuklear bat eraikitzeko inongo beharrik ezta larrialdirik ere.
Eraispen nuklearra beharrezko eta saihetsezineko gertaera da eta, tokian-tokiko komunitateetan duen inplikazioagatik, gizarteak kontrolatzea merezi du. Greenpeace-ek bere hondar-alea eman nahi izan dio eztabaida honi eta “Espainiako zentral nuklearren halabeharrezko itxiera. Aukera ekonomiko eta soziala”, ikerketa argitaratu zuen, Abay Analistas-ek Greenpeace-entzat landuta. Bertan, hauen itxierarekin irekitzen diren aukerei zenbakiak jartzen dira,
haien artean, ez soilik, ingurumen eta segurtasun aukerak, baizik eta aukera ekonomiko eta sozialak ere aurki ditzazkegu. Zentral bat ixten denean, eraispen-prozesuak berak eta instalazioak finkatzen ziren herriek esperimentatu ohi duten dibertsifikatze ekonomikoak, lan-aukera berrien sorkuntza ekar dezake.
Datuak argiak dira, zentral nuklearren itxiera gradualak eta energia nuklearraren ordezpenak –berriztagarriak diren beste iturri batzuengatik–, gutxi gora behera, 300.000 enpleguen sorrera garbia ekarriko dute; hauetatik 100.000, zentraleen eraispenetik eta bere hondarren kudeaketatik datoz, eta BPG-aren 20.000 milioi euroetatik hurbil dagoen igoerarekin ere.