Birziklatzea ez da nahikoa plastikoen kutsadurari amaiera emateko. Hondakinak kudeatzeko eredua premiaz aldatu behar dugu.

 

Espainian, plastikozko ontzien
%25,4 baino ez
da berreskuratzen.
Etxeetako zaborren
%80 nahastuta
biltzen dira
Ezinezkoa da plastikoaren
%100
birziklatzea.
Desmontando las mentiras de Ecoembes

Arazoa

Ecoembes -ek eta marka handiek sinetsarazi arren, birziklatzeak ez du plastikoarekin dugun arazo handia konponduko. Birziklatzea berez, nahiz eta beharrezkoa izan, ez da saltzen diguten erabateko irtenbidea.

Hondakinak kudeatzeko sistemak eraginkortasun falta handiak ditu. Ontziak dagokion edukiontzian uztea ez da hauek birziklatzeko bermea. Gainera, ezin da plastikoa % 100ean birziklatu, eta ontzi asko, hala nola 10 zm baino gutxiago neurtzen dutenak edo PVC-a dutenak, ez dira berreskuratzen ari. Brick ontzietako material guztia ere ez da berreskuratzen.

Herritarrek alde egiten dute eta hondakinak dagokien ontzian banatzen dituzte, baina enpresa ontziratzaileek ez diote arazoari irtenbide errealik ematen. Bitartean, gure itsasoak, mendiak edo ibaiak plastikoz betetzen jarraitzen dute, planeta itotzen ari den amaierarik gabeko kutsadura batean.

Irtenbidea

Arazo horren irtenbidea argia da: ontziak berrerabiltzearen aldeko apustua egitea. Zergatik birziklatu botila bat berriro erabil daitekeenean? Hondakinak kudeatzeko sisteman erabateko aldaketa behar dugu. Hauek dira gure eskariak:

  • Erabili eta botatzeko ereduaren amaiera erraztuko duten kontsumo-ohiturak aldatzea.
  • Berrerabilpena bultzatzea, ontziak itzultzeko sistema berri bat ezarriz (SDDR).
  • Soltean erostea eta ontzi betegarriak sustatzea.
  • Baliabideak ez xahutzea, behar-beharrezkoak direnak bakarrik erabiltzea baizik, ditugun gauzei iraunkortasuna eta erabilera egokia ematea eta apurtzen direnak konpontzea.

Administrazioak eta enpresak aldaketa horiekin inplikatzea eta horiek erraztea beharrezkoa da, legeekin eta negozioetan aldaketak eginez. Erabili eta botatzeak sortzen duen kutsadura plastikoa gelditzeko erantzukizuna beraien esku dago.

lleida ecoembes

Zer ari da egiten Greenpeace

Greenpeace-en urteak daramatzagu plastikoen kutsadura eta ingurumenean duen eragina salatzen. Enpresa ekoizleen jardunbide txarrak mahai gainean jarri ditugu, baina baita Ecoembes-enak ere, Espainian arazo horri aurre egitea lortu ez izanaren errudun nagusia.

Gaur egun, izapidetzen ari den hondakinen lege berriak bilgarriak itzultzeko sistema (SDDR) sar dezan presioa egiten gabiltza; hauek, ahalik eta hobekien eta modu eraginkorrean berreskuratu ahal izateko eta, horrela, berrerabilpena sustatzeko. Horretan doakigulako planetaren bizitza, horretan doakigulako ekonomia eta osasuna.

reciclaje sddr

Zer egin dezakezu zuk?

Ekin zure kontsumoari! Plastikoen erabilera murrizteko neurri erraz batzuk hartuz, itotzen gaituen plastikoen inbasioa saihestuko dugu. Ideia batzuk utziko dizkizugu erabilera bakarreko ontzien kontsumoa murrizteko.

Plastiko madarikatuarekin ORAIN buka dezaten eskatu

Greenpeace-ekin bat egin! Izan zaitez gure erakundearen parte, gure estatuko hondakinak kudeatzeko eredua alda dadin eskatzeko. Bat egin Greenpeace-ekin!