2018ko apirila eta abendua bitartean, estatuko supermerkatu nagusiekin elkartu gara erabilera bakarreko plastikoen gehiegizko erabilera bere establezimenduetan geldiaraztera laguntzen duten hamar eskari eramateko, eta ingurumenera hainbeste kaltetzen ari den poluzioa horrela gelditzeko. Ondorengo taulak elkarrizketa horien ondoren jaso diren konpromisoak laburtzen ditu.

Azken marka ez da batez besteko aritmetikoa baizik eta haztatutakoa, eskari guztiak ez dutelako garranzti berdina. Bere arrasto plastikoaren inguruko gardentasuna ere sartu dugu, hots, urtero darabilten eta murrizten dituzten plastiko guztien gaineko informazioa publiko egin dezaten eta bere konpromisoek zer esan nahi duten jakin ahal dezagun.

Gogoratu Supermerkatu bakoitzean saka dezakezula bere konpromiso-gradua zehazki ezagutzeko.

Plastikoaren kontrako supermerkatuen ranking-a

Urtarrila 2019

Flecha a la izquierda
Flecha a la derecha
scroll egin ezazu ← → taula kontsultatzeko
#
Marka

10 puntuko azken ebaluazioa

Erabilera bakarreko plastikoak deusestatzeko plana (2025)

Berrerabiltzeko ontziak sustatzen ditu

Konponbide faltsuak ez ditu sustatzen

Ontziratu gabeko fruita eta barazkiak

Beste produktu ontziratu gabeak sustatzen ditu

Erabilpen bakarreko poltsak deusestazten ditu

Erabilpen bakarreko beste plastiko batzuk (ontziak ez direnak) deusestazten ditu

Gardena bere arrasto plastikoaren inguruan

Hornitzaileekin lan egiten du plastikoak ezabatzeko

% 100 birziklagarriak diren ontziak sustatzen ditu
1
Informazio gehiago...
6,2 6,5 6,5 5,0 6,4 5,1 6,0 5,1 9,0 5,1 9,0
2
Informazio gehiago...
5,6 4,0 6,8 6,0 5,8 7,0 4,8 8,0 3,0 6,5 0,0
3
Informazio gehiago...
5,1 5,5 6,5 5,0 4,0 3,5 7,0 3,0 3,0 5,5 7,0
4
Informazio gehiago...
4,7 6,5 4,0 4,0 4,0 3,5 6,5 6,0 0,0 6,5 9,0
5
Informazio gehiago...
4,6 6,0 3,0 6,0 6,0 4,0 4,0 4,5 0,0 7,0 7,0
6
Informazio gehiago...
4,2 5,5 5,0 4,0 5,5 3,5 4,0 5,5 0,0 0,0 7,5
7
Informazio gehiago...
3,5 3,9 3,5 4,0 4,0 3,5 4,0 5,5 0,0 0,0 4,0
8
Informazio gehiago...
3,4 3,9 3,5 4,0 4,0 3,5 3,0 5,5 0,0 0,0 4,0
0-2 → Oso txarra
2-4 → Eskasa
4-5 → Hobetu beharra
5-6,5 → Aurrera doa
6,5-8 → Ona
8-10 → Oso ona

Balioespena

Supermerkatuei, beraien produktuak aztertu eta gaur egun duten ontziak ikusteko lan egin dezaten eskatu diegu, halaber, beraien praktikak nola alda litezketen aztertzea ere. Hala ere, haietako askok ez dute arazo hau tratatzeko ezabapen errealagatik alde egiten. Plastiko kantitate gutxiago (nahiz eta ontzia egoten jarraitu) erabiltzeko, bere ontzien lodiera txikiagotzea, edo zuzenean, erabilera bakarreko plastikoak ontzi biodegradagarri edo konpostagarriengatik ordezkatzea errazagoa baita, nahiz eta hauek, erabilera bakarrekoak izaten jarraitu eta plastikoak eraman ere. Beraz, neurri hauek ez lirateke eraginkorrak izango poluzio-plastikoa geldiarazteko.

Supermerkatu guztiek orohar marka baxua dute benetan, orain arte batek ere ez duelako erabilera bakarreko plastikoei ez erabiltzea eta erabili eta botatzearen kulturari agur esateko beharrezko neurri guztiak ezarri. Horregatik, neurri handinahiak har ditzaten eskaera sinatu duten 320.000 pertsonen laguntza izaten jarraitzen dugu kateei presionatzeko. Taula hau argitaratu eta urte baten ondoren ikuskatuko dugu bere konpromisoa eta lana berriro ere ebaluatzeko.

Erlazionatutako informazioa

Sakatu irekitzeko:

Material biodegradagarriak plastikoez eta artoa edo patata bezalako material begetalez (ehuneko aldakorretan) osatuta daude, nahiz eta gaur egun batzuk % 100 material begetalez osaturik egon. Edozein Kasutan, beharrezkoa al da, normalean nekazaritza industrial kaltegarritik datozen elikagaiak erabiltzea, erabili eta botatzeko objektu gehiago sortzeko?
Material hauek prozesu naturalari jarraituz degradatzen dira, eta honek hondakindegira zuzenean doazela esan nahi du, lehenago ingurumenari ihes egiten ez badute. Gehienbat plastikoa edukitzen jarraitzerakoan, plastiko konbentzionalek sortutako arazo berak eragiten dituzte gure itsasoetan.

Material konpostagarriak plastikoez eta artoa edo patata bezalako material begetalez (ehuneko aldakorretan) osatuta daude, nahiz eta gaur egun batzuk % 100 material begetalez osaturik egon. Edozein Kasutan, beharrezkoa al da, normalean nekazaritza industrial kaltegarritik datozen elikagaiak erabiltzea, erabili eta botatzeko objektu gehiago sortzeko?
Bestalde, tenperatura oso altuetan jarrita, prozesu industrialen bitartez degradatzen diren materialak dira. Honek organikoko edukiontzi marroira joan behar dutela esan nahi du, baina bat ere hurbil ez badago hondakindegi batera joango lirateke, ez badute ihes egiten eta ingurumenera lehen iristen. Diogunez gero, material hauek tenperatura altuetan deskonposatzen dira soilik, beraz, ez dira naturan deskonposatzen, plastiko konbentzionalek sortutako arazo berak eraginez gure itsasoetan.

ANGED eta ACES dira (ANGED hipermerkatuentzat eta ACES supermerkatuentzat) Alcampo, Carrefour, El Corte Inglés, Eroski eta Lidl supermerkatu eta hipermerkatuak ordezkatzen duen patronala. Supermerkatu hauen guztien artean “patronalaren akordioa” deritzogun minimoen akordiora iritsi da. Akordio hau, patronal honek era indibidualean ordezkatutako supermerkatu bakoitzarena balioesteko oinarri bezala gehitu da. Mercadona eta DIA, bestalde, beste patronal desberdin baten parte dira, eta gaur egun ALDI ez dago aurreko inongora adskribatuta.
Minimoen akordioa positiboa da, supermerkatu gehiengoarekin akordio orokor batera iristea ahalbidetzen baitu; baina haietako askori, minimo horrekin konformatzeko, gure bilera indibidualak bere agendatik ezabatzeko eta konpromiso handinahiagorik ez aurkezteko ezkutu gisa balio izan du ere. Rankingean ikusten denez gero, argi dago, Eroski eta Lidl salbu, aurrez aurre (ALDI, DIA eta Mercadona) elkartu garen supermerkatuak konpromiso gehiagotara iritsi direla, nahiz eta haiek nahikoak ez izan, patronalaren orotariko akordioak aurrerapen indibidual hori zailago egiten duelako hain zuzen ere.

ANGED-ek eta ACES-ek 10en gaineko 3.5eko guztizko marka lortu dute, nahiz eta bere plastikoen % 21 2021erako txikiagotzeko konpromisoa hartu, dendan ontziratzen diren produktu freskoetan baino ez dute egingo. Hots, konpromiso honek, freskoak ez diren produktuak (fruitu lehorrak), ezta freskoak izan baina haien dendetatik kanpo ontziratzen diren produktuak (fruitu eta barazki asko) ez ditu sartzen. Konpromiso hau pauso garrantzitsu baina oso txikia iruditzen zaigu gaur egun ontziratuta dagoen guztia, eta ezaba litekeen guztia kontuan hartuz. Bere bizitza-zikloan, ingurumen-inpaktu gutxiagodun materialen erabilera bultzatzen jarraitzeko Konpromisoa hartu dute ere, baina ez dira batere gardenak bere arrasto plastikoaren inguruan, eta oraingoz, ez dute bere banaketa-modeloa aldatzeko planik berrerabilpena sustatzeko.
Gainera, ez da batere argi geratzen erabilera bakarreko plastikoak txikiagotzea lortuko duten hauek beste material batzuengatik ordezkatuz, edo, bere pisua edo tamaina txikiagotuz alternatiba hauek erabili eta botatzearen kultura sustatzen jarraituko baitute. Supermerkatuen patronalak fruitu eta barazkien ontziratu gabeko salmenta sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute ere, nahiz eta ez zehaztu bere ontziak desuseztatuz izango litzatekeen. Greenpeace-etik, minimoen akordioaren existentzia positiboki balioesten dugu, nahiz eta zehatzagoa eta handinahiagoa izan beharko lukeela uste, murriztapen-helburuak zehazki nola burutuko dituzten jakin ahal izateko.

Zer egin dezakezu zuk

Supermerkatuei, bere fruitu eta barazkietan plastikozko ontziak deuseztatu ditzaten, elikadura-produktuak erosteko alternatiba iraunkorrak eman ditzaten eta ontziratu gabeko salmenta susta dezaten eskazazu. Eskaera sinatu!

Zure kontsumoarekin jokazazu! Plastikoen erabilera txikiagotzeko neurri erraz batzuk hartuz, gure itsasoak itotzen dituen plastiko inbasioari laguntzea saihestuko dugu. Ideia batzuk hemen ematen dizkizugu.

Greenpeace-ekin bat egin! Gure erakundearen parte izan zaitez gobernuei eta enpresei, plastikoen gehiegizko erabileraren kontra joka dezaten eskatzeko. Pertsona bat heldu ezin den lekura, talde bat bai. Greenpeace-ekin bat egiteko sakatu hemen!