Egunero erabiltzen ditugun plastikoak gure itsasoetan eta ozeanoetan buka dezakete, guk edukiontzi horira egoki bota arren.

Gaur arte baztertutako plastikoen
%79a
hondakindegietan edo ingurumenean bukatu izan da.
Plastikoak topatu izan dira
10.000 metroko
sakoneran.
Egunero
30 milioi
lata eta plastikoazko botilak arduragabe uzten dira Espainian.

Erabiltzeari uzten diegun plastikozko objektuak: platerak, edalontziak, botilak edo poltsak, hondakindegi batean buka dezakete, erraustuak edo birziklatuak. Hala ere, nahiz eta zakarretara bota, haizearen eta euriaren eraginagatik, hondar hauek itsasora irits daitezke ere. Arduragabe utzita buka dezakete ekaitzen, haizearen edo euriaren eraginagatik, edo sinpleki, ez direlako zuzen bota. Horrela, ibaietara edo beste ibai-bide batzuetara irits daitezke, hirietako estolderia sistemaraino eta guzti. Behin bertan, aurretik ateratzen ez badira, hauen azken helmuga itsasoa izango da, nahiz eta gu kostaldetik oso urrun aurkitu.

Gaur egun, orain arte produzitu eta kontsumitu dugun plastiko guztiaren % 9a soilik birziklatu da mundo mailan, % 12a erraustu izan da, eta gehiengo handiak, % 79ak, hondakindegietan edo ingurumenean amaitu du. Plastikozko objektuak hondakindegietatik itsasora irits daitezke ere, haiengatik dabilen uretatik zehar. Gainera, berariazko zabor-isurkeetatik, itsasontzien ustekabeko isurkeetatik, edo araztegien eta hondakin-uren tratamendu-instalazioen efluenteetatik datozen plastikoak ere aurkitzen ditugu itsasoan. Itsasoan aurkitzen dugun hondarren % 80a lurretik dator, ordea, gainerako % 20a itsas jardueratik dator.

Plastikoa oso iraunkorra eta erraz sakabanatzen dela kontuan izanik, planetako txoko guztietan plastikoak aurki ditzazkegu, Artikotik, Antartikaraino. Behin plastikozko objektuak itsasora iristsi; itsas faunak hauek irentsi ditzazkete eta bere barnean metatu, etenaldian edo azaleran flotatzen geldi daitezke, edo azkenik, hondoratu eta itsas hondoan gelditzea edo Artikoko izotzean harrapatuta geratzea ere. Jada, plastikoak eremu sakonenetan eta guzti aurkitu izan dituzte, hots, 10.000 metro baino gehiagoko sakontasunean.

Azaleran soilik aurkitzen ditugun plastikoak izeber-punta baino ez dira, itsasoan dauden plastiko guztien % 15a baino gutxiago irudikatzen dutelako. Gaur egun bost kontzentrazio-eremu identifikatu dira, plastiko-“zopa” bezala ezagutuak: bat Indikoan, bi Atlantikoan (Iparrean eta Hegoan) eta bi Pazifikoan (Iparrean eta Hegoan). Gainazaleko zona hauek mikroplastiko-kontzentrazio garaia dute. Kostaldeetan eta itsasertzean ere, plastiko-kontzentrazio altuak aurki daitezke; bereziki, populazio altua duten kostaldeko eskualdeetan,  eta hondar kudeaketa sistema desegokia, arrantzatze intentsiboak edo turismo altua duten eskualdeetan ere.

Mediterraneoan plastiko-“zopen” antzeko mikroplastiko-kantitate handia aurkitzen dugu ere. Izatez, munduko mikroplastiko partikula guztien % 21etik – % 54ra Mediterraneoko arroan aurkitzen dira. Greenpeace-ek 2015ean burutu zituen ikerketetan zehar, batezbeste 320 zabor-objektu jaso zituzten Espainian lagindutako hondartzen 100 metro bakoitzetik; hondar hauen % 75a plastikozko objektuak izanik. Espainian egunero, gure lurra, itsasbazterra eta itsas ingurunea kutsatzen duten 30 milioi lata eta plastikozko botilak botatzen jarraitzen dira.

Zer gertatzen da plastikoarekin itsasoetara eta ozeanoetara iristen denean?

Behin plastikozko objektuak itsas ingurunera iristsita, hamarkadak eta ehunka urte bitarte behar dute degradatzeko. Degradazio-epea plastiko motaren eta eraginpean jartzen den ingurune-baldintzen (eguzki-argia, oxigenoa, agente mekanikoak) araberakoa da. Ozeanoen kasuan, eguzki-argia jatorria duen UV erradiazioa da plastikoa degradatzen duen agente nagusia. Olatuen eraginak prozesu hau bizkortzen du eta honen emaitza, zatirik handienak zati txikiagoetan apurtzen ari direla da, mikroplastikoak sortuz.

Zaila da, ozeanoetan, plastikoak biodegradatzeko behar duen denbora estimatzea, baina lurrean baino askoz motelagoa dela uste da. Behin plastikoa lurperatuta geratzen denean, ur-zutabera pasatzen da edo materia organiko edo ez-organikoaz estalita geratzen da (oso ohikoa dena itsas ingurunean), eguzki-argiaren eraginpean gutxiago jartzen da, eta tenperaturak eta oxigenoa gutxitzen direnez, bere degradazioa ere atzeratzen da.

Itsasora iristen diren plastikozko objektu guztiak degradatu arteko denbora honetan guztian zehar, itsas faunari kalte larriak eragin diezaiokete. Gaur egun, 700 itsas organismo espezie kaltetzen ditu poluzio-mota honek. Urtero, milioi bat hegazti baino gehiago eta 100.000 itsas ugaztun baino gehiago hiltzen dira itsasora iristen diren plastiko guztien ondorioz.