Espazio demokratikoaren defentsa eta hiritarren erabakitzeko ahalmena funtsezkoa da ingurumenaren defentsarako.
2019an
212 pertsona
hil ziren ingurumena babesteagatik, astean lau lagun baino gehiago, batez beste.
40.000 zigor
inposatu ziren funtsezko eskubideekin eta askatasun publikoekin erlazionatuta. Mordaza Legearekin bere lehen 18 hilabeteetan.
2017ean
69 multinazional
zeuden munduko 100 entitate ekonomiko handienen artean; honek, enpresen boterea ilustratzen du estatuen aurrean.
Prestige-ren hondamendi ekologikoa Alberta Tar Sands-en linea sismikoa manifestazioa TTIP

Arazoa

Ingurumenaren degradazioak mundo mailako arazoa du funtsean: hazkunde mugagabearen mitoa eta kontsumo eutsezinean mantendutako sistema. Honek planetako baliabideak agortzen ditu, hura ustiatzen dutenei aldi berean mesede eginez, askotan adibidez korporazio handiei. Halaber, sarritan, gobernuek korporazio hauen alde legeak egiten dituzte edo bista hauen praktika txarrak ez dituzte aintzat hartzen, baliabide naturalen ustiapenari lagunduz edo natura babesten duten pertsonak jazarriz.

Enpresa handiek, beraien etekinak gora egitera ohitu dira; haien jarduerek pertsonentzat eta ingurumenarentzat izan dezaketen kostua kontuan hartu gabe, eta biktimak justizia lortzeko aukerarik gabe utziz, hots, giza eskubideak urratzen direnean edo beharrezkoak dituzten natura eta ingurumen baliabideak indarrez ebasten direnean. Hau, bereziki, mundo-mailako Hegoaldeko herrietan gertatzen da, sarritan enpresek portaera etikoki eta juridikoki onartezinak hartzen dituzten lekuetan hain zuzen ere: lan baldintza bidegabeak inposatzetik, natura-gune baliotsuen suntsiketara arte helduz, ingurune-aktibismoa eta herri indigenen jazarpenatik pasatuz.

Merkataritza eta inbertsio-akordioetan ere aurki daiteke enpresen eta gobernuen arteko elkar aditze beste era bat. Haiekin, korporazio handien botereak bere hegemonia sendotzen du: bere etekinak handitzeko eta bere inbertsioak ziurtatzeko arauak eta prozedurak ezarriz, demokrazia eta Klima-Aldaketaren kontrako Pariseko Akordioa edo Garapen Jasangarriaren Helburuek (GJH-ODS) lortutako konpromisoak bezalako akordio aldeaniztunak estutasunean jarriz. Merkataritzaren eta inbertsio akordioen bolada berriak (TTIP, TISA, CETA, JEFTA, EU-Mercosur, etab.) gobernuen botere transferentzia dakarte korporazio handiei.

 

Mordaza Legea

Bestalde, tradizio demokratikodun herri askori, bere populazioarenganako jokaera autoritarioa duten gobernuetarantz mugitzera bultzatzen ari den egiturazko aldaketa handiko uneetan gaude. Gobernu-mota honek, herritarren oinarrizko bermeak ahultzen dabil; eskubideak, bere botereen ariketarako eragozpen bat direla pentsatzen baitute. Gehiengoaren borondatea ez nahitaezkoa nola bilakatzen den ikusten gabiltza; mehatxuen eta, ustez, demokrazia mehatxatzen duten gaitzen aurrean, nazio-interesak babesteko.

Herritarren Segurtasunaren Babesaren Lege Organikoa honen adibide da, Mordaza Legea bezala ezagutzen dena. Lege hau, Alderdi Popularrak 2015ean bultzatu zuen disidentzia eta herritarren protesten susperraldiari erantzuna emateko; murrizketetan, lan-baldintza hondatuetan, pribatizazioan eta desberdintasun sozialen aurreko gelditasunean oinarritutako bere kudeaketa-modeloagatik sortutako ezadostasun-sozial hazkorraren aurrean.

Greenpeace-en, eskubideen bermea eta demokrazia osasuntsu eta aurreratuagoaren aldeko lana, mugimendu feministaren erreklamazioen alderdi gehienak batzetik pasatzen dela ulertzen dugu. Generoaren arazoak kanpoan uzten dituen ekologismoak gakoak galtzen ditu, ingurune-arazoak kontuan hartzen ez dituen feminismoak bezala.

Konponbidea

Herritarren eta enpresen arteko botere erlazio desberdinari ez badiogu ekiten, ez gara klima-aldaketa gelditzeko eta biodibertsitatea babesteko garaipen adierazgarriak lortzeko gai izango. Espazio demokratiko sendoa eraikitzea beharrezkoa da, hots, enpresa handien eta gobernuen arteko loturez ez itsututakoa.

Zera, hazkunde mugagabean, merkatuaren nagusitasunean, ekonomiaren finantziamenduan, kapitalaren metaketan eta, klase, genero edo arraza/etnia arazoek dakarten desberdintasun sozialen areagotzean oinarritutako gaurko paradigma ekonomikoa alde batera uzten lortzen da.

Gardentasuna eta informaziorako sarbidea ardatz gakoak dira parte-hartzea eta gobernuek eta enpresek kontuak ematea ziurtatzeko. Soilik erakundeen informazioa eskura izanik, herritarrak aldaketagatik mobiliza daitezela bultza dezakegu. Ingurumena eta bakea babestu ahal izateko, herritarren kolaborazioa eta parte- hartzea funtsezkoa da.

Gainera, justizia soziala, ingurunearena eta giza eskubideak babesteak, ezin du haiengatik borroka egiten duten pertsonen eta erakundeen gaineko ondorio negatiboak ekarri. Pertsonen babesa funtsezkoa da errepresalia posibleen eta bere eskubideen urratzearen aurrean. Planetako edozein lekutan, funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak: desadostasunean egotea, protestatzea, bidegabekeriak salatzea edo iritzi desberdinak adierazteko eskubidea bezalakoak, demokraziaren oreka finkatzen den zutabeak dira, baita aldaketa sistematikoak eragiteko ezinbesteko baldintzak ere.

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-en funtsezko helburuetako bat botere-dinamikak aldatzea eta kalitate demokratikoa hobetzea da.

Hau lortzeko,indarreko merkataritza eta inbertsio-akordio modeloa eraldatzeko lan egiten dugu. Lehenik, gardentasunez eta demokratikoki negoziatu eta ikuska daitezen; eta bigarren, planetaren mugak kontuan har ditzaten eta garapen jasangarriari, klima-aldaketaren arintzeari eta ingurumenaren babesari lagun diezaioten.

Korporazio handien kontuak emateko indarreko erregimena berritzea proposatzen dugu ere: borondatezko arauetan eta erantzukizun sozial korporatiboan oinarrituta, Nazio Batuen eta Bidezko Ardurako nazio-legeen esparruan onestutako Enpresen eta Giza Eskubideen gaineko hitzarmen loteslearen bitartez. Munduko leku desberdinetan, ingurumenaren eta giza eskubideen alde diren ekintzaileen aurkako erasoen kasuak monitorizatzen ditugu.

 

Greenpeace-ek funtsezko eskubideen errespetu osoaren alde lan egiten du, eta herritarrak eta gizarte zibil antolatuak, gizarteari, eremu guztietan, hobekuntzak eman ahal izan diezaioten.
natura defendatzea Mordaza Legea indargabetzeko

Espazio demokratikoa bermeez bultzatzea gure lan-ildo beste bat da. Espainian beste antolaketa batzuen eta mugimendu sozialekin batera No Somos Delito plataforman lan egiten jarraitzen dugu, besteak beste, Mordaza Legea indargabetzeko eta protesta baketsurako eta adierazpen-askatasunerako eskubidea bermatzen duten beste legegintza-erreforma batzuk bultzatzeko helburu irmoarekin. Gainera, Poletika-n parte hartzen dugu, gure herriaren kalitate demokratikoa handitzeko balioko duten neurriak bultzatzera alderdi politikoak presionatuz.

Halaber, planetaren eta bertan bizi direnen etorkizunarekiko konpromiso aktiboa bultzatzen duen kontzientzia kolektiboa sustatzeko lan egiten dugu. Ahaldundutako gizarte zibila, guztiok barneratuko gaituen demokraziaren eraikuntzarako oinarrizko zutabea da.

Greenpeace  Coalición Proacceso-ren parte da, gardentasunaren eta informazioaren eskuragarritasunaren eremuan lege-hobekuntzak lortzeko eta herritarren parte-hartzea eta gobernu eta enpresen kontuak emateak errazteko. Gure beste konpromisoetako bat, Greenpeace ahalik eta gardenena izatean datza; horregatik datu irekiak (opendata) bultzatzen ditugu gure lan-metodologietan eta herritarrentzat ekarpen bezala egindako gure txostenetan.

Administrazio zein enpresen aldetik ingurumenari egindako praktika txarrak salatzera edozein pertsona animatzen dugu ere. Hartarako, Fíltrala-ren parte gara: herritarren salaketa-plataforma independentea; salatzen duenaren anonimatua babestuz eta errepresalia posibleen aurrean babesa ziurtatuz.