Bazenekien Espainiak Europako nekazaritza eta abeltzaintzako onena eta txarrena duela?
Arazoa
Gaixotasun-garapena, erleak bezalako bizi-intsektuen desagertzea, gure uren eta lurren poluzioa, deforestazioa, klima-aldaketarako ekarpena… Hauek dira nekazaritza eta abelzaintza industrialaren ondorioetako batzuk. Gainera:
- Ur eta petrolio kantitate handia kontsumitzen duen eredu suntsigarria da.
- Balio handiko ekosistema deforestazioarekin erlazionatua dagoen eredua da.
- Berotegi-efektuko gas-isuriak; akuiferoak, lurzoruak eta elikagaien kutsadura eta biodibertsitateari eragiten dioten produktu kimikoak (ongarri eta pestizidak) erabiltzen dituen eredua da.
- Nekazari txikiak eta produktoreak kaltetzen dituena eta, esku gutxitan, nekazaritzaren kontrola batzen duen eredua da, ( merkatu agrokimikoaren % 76a sei multinazionalek kontrolatzen dute eta hiruk hazi merkatuaren % 53a), elikadura-subiranotasuna mehatxatuz.
- Nekazaritza-dibertsitatea (azken mendean, laboreen % 75 galdu zela uste da, eta munduko abeltzaintza-arrazen % 17 desagertzeko arriskuan daude) eta biodibertsitatea, oro har, arriskuan daude.
- Berotegi-efektuko gas globalen emisioen laurden baten erantzuleak dira.
- Planetako ur gezaren % 70a kontsumitzen dute.
Industria-nekazaritza eta -abeltzaintza elikagaien ekoizpena masiboki handitzeko helburu bakarrarekin jaio ziren. Asko, denbora gutxian eta kostu ekonomiko txikienean ekoiztu ziren. Eta lortu zuten, baina gure belaunaldiak eta etorkizunekoek ordaindu ezingo dituzten “interes” batzuekin. Errealitate tristea da mundu osoan ekoitzitako elikagaien 1/3 inguru zaborretara botatzen direla, goseak dauden pertsonen kopurua 800 milioi pertsona kezkagarritik gorakoa denean. Gainera, zaborrean amaitzen duten elikagai horiek ekoizteko baliabide asko erabiltzen dira, adibidez, ur gezaren % 24 ezertarako.
Bestalde, munduko elikagaien ekoizpenaren gehiengo neurrigabea ez da bideratzen pertsonak zuzenki elikatzera, baizik eta aberastutako herrietan haragia, eta beste abere- deribatu merke batzuk izateko pentsuak produzitzera. Gure haragiaren behar osasungaitzak asetzen dituzten animaliak elikatzeko pentsuak produzitzeko laborantza handiak, planeta hondatzen ari dira.
Espainian, industria-abeltzaintza neurriz kanpo eta kontrolik gabe hazten ari da. Ondorioak agerikoak eta kaltegarriak dira. Herri asko edateko urik gabe geratzen dira, nitratoek eragindako kutsaduraren ondorioz. Nekazaritza-sektoreko berotegi-efektuko gasen zuzeneko isurketen % 67 abeltzaintzak eragiten ditu. Igorritako metanoaren % 31 txerri industrialaren erantzukizuna da, eta hori behiak ez du emisiorik aitortu behar. Estatu mailan sortutako amoniako isurketen % 94 txerrien, hegaztien eta arrautzen ekoizpenaren erantzukizuna da (% 67 txerrien sektorearena eta % 27 hegaztiena). Landatutako azaleraren % 66 animalientzako elikagaiak ekoizteko erabiltzen da, ez pertsonentzat. Abeltzaintzan antibiotikoen erabileran txapeldunak gara eta 2020an 1.700 baino gehiago sakrifikatu ziren minutuko. Guztira 910.959.880 animalia daude, EB osoan pertsonak baino gehiago.
Konponbidea
Erantzuna nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa da: nekazaritza eta abeltzaintza egiazki iraunkorra, sozial eta ingurumenari dagokionez, agrotoxikoen eta transgenikoetako erabilera debekatzen duena eta, nekazaritza eta abeltzaintza industrialarekin konparatuz, ingurumenaren kalterako garatzen ez dena. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak naturarekin lan egiten du, nekazaritza industrialaria ez bezala.
Modelo hau, ekoizle eta kontsumitzaileen alde egiten duen baliabide lokalen kudeaketa iraunkorrean oinarrituta dago. Mundu guztian zehar nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko-ustiapenak daude. Honek elikagai nahikoa horni dezaketela, elikadura-segurtasuna handitu, biodibertsitatea babestu eta elikagaiak produzitzen dutenak eta kontsumitzen dituztenak bizi-kalitate handiagoa sortu dezaketela egunero frogatzen du.
Frantziako ikerketa zientifikoko erakunde publiko gorenetako baten (CNRS) txosten batek ondorioztatu zuen ekoizpen ekologikoak Europako pertsona guztiak elikatu ahal izango dituela 2050ean. Horretarako, ondorengo pausoak ematea beharrezkoa dela esan dute:
- Dietan, animalia-jatorriko elikagaien kopurua murriztea.
- Laboreen txandakatze dibertsifikatua eta lekaleetan oinarritua praktikan jartzea.
- Abereak etxeko baliabideekin bakarrik elikatzea, pentsu inportatuetara jo gabe.
- Sistema aldatzea posible da eta errealitate bihurtuko dugu. Baina behar zaitugu!
Zer egiten ari da Greenpeace
Greenpeace-en, planetarentzat eta pertsonentzat osasuntsua den, eta agroekologian oinarritzen den nekazaritza eta abeltzaintza eredu osasungarria lortzeko lan egiten dugu. Horregatik Espainiako Gobernuari zera eskatzen diogu:
- Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoagatik azkenik apustu egin dezan.
- Ingurumenari laborantza transgenikoen askatzea Debeka dezan.
- Transgenikoen laborantza Baimentzen den bitartean, Espainian egiten den laborantzaren gaineako datu fidagarri eta zehatzak argitaratu ditzan.
- Erleentzat eta beste polinizatzaile batzuentzat kaltegarriak diren pestizida guztiak debeka ditzan eta hauek salbatzeko akzio –planak har ditzan.
- Glifosato-aren erabilera debeka dezan.
- Makroabeletxe-proiekturik baimendu ez ditzan eta haragia eta beste abere-deribatu batzuen kontsumoaren murriztapena susta dezan.
Lagunduko diguzu? Aldaketaren zati bat bihurtu, eta gobernuei eta enpresei eskatzen politika eta praktika iraunkorrak har ditzaten eskatu. Makroabeletxerik EZ! eskaera sinatuz lagundu gaitzakezu edo Greenpeace-erekin bat eginez, hemen sakatuz!