Bazenekien, (industriaren presioa gorabehera), Espainian transgenikoekin landatutako azalera duela lau urtetik jaisten ari dela?

EBn, Espainian eta Portugalen bakarrik landatzen dira
100.000 hektarea baino gutxiago!
Landatutako azalerak behera egiten jarraitzen du eta 2020an Espainian 2011ko mailara itzuli da
17 herrialde
EBan debekatu dute transgenikoen laborantza

Arazoa

Transgeniko edo genetikoki aldatutako (OMG erderaz) organismoa artifizialki bat, bere geneak maneiatuz sortu den organismo biziduna da. Bioteknologiako adar honek hesi intraespezifikoak zeharkatzea eta naturan gertatu ezin izango liratekeen bizidunak sortzea baimentzen du. Transgeniko berriekin, edizio genetikoaren bidez izaki bizidun baten material genetikoa zuzenean alda daiteke.

Merkatuan 30 urte baino gehiago eman ondoren, oraindik ez dago gizakientzako segurtasuna frogatzen duen epe luzeko ikerketarik.300 zientzialari independente baino gehiagok nazioarteko adierazpena sinatu dute bere segurtasunaren gaineko adostasun zientifikorik ez dagoela baieztatuz.

Transgenikoen ingurune-arriskuak zabal frogatuta daude, Gainera, ez da egia gosearen irtenbidea direnik; izan ere, elikagaien labore transgeniko gehien-gehienak abeltzaintza industrialean ustiatutako animaliak gizentzen dituzten animalia-pentsuetara bideratzen dira, herrialde aberastuetan haragi merkea izan dezagun.

Laborantza transgenikoen eta laborantza konbentzional eta ekologikoen arteako aldi bereko existentzia ezinezkoa da: poluzio genetikoa halabeharrezkoa da. Hau horrela izanik eta EBko 17 herrialdek beren lurraldeetan landatzea debekatu zutenez, Espainiak, herrialde ekoizle gisa, mugaz gaindiko kutsadura saihesteko araudi bat onartu behar izan zuen (APA/1083/2018).

Transgenikoez landutako azalera estimatutako datuen arabera, Europar Batasuneko labore transgenikoen % 96 Espainian daude, eta gainerako % 4a Portugalen. Espainian, landatutako azalera jaisten ari da 2016tik, eta Portugalen atzerakada nabarmena izan da 2012tik (azalera % 50 baino gehiago murriztu da).Administrazioa bera opaku azaltzen da laborantza transgenikoko zifretan: Gobernuak industriak hornitutako hazi-salmenta datuetan oinarritutako estimuak bakarrik eskaintzen jarraitzen du, benetako azalera zenbatespenak baino txikiagoa dela ikusi den arren.
Badago hau guztia justifikatzen dutenak “planetan gosearekin bukatzeko” helburuarekin, baina errealitatea, genetikoki aldatutako laborantzek ez dutela mundua elikatzen da: nekazarien % 99ak ez dituzte hauek lantzen, eta munduko nekazaritza-azaleraren % 97ak haiengandik libre dirau eta ekoizpen gehiena, animaliak elikatzeko edo bioerregaiak ekoizteko erabiltzen da.Laborantza transgenikoak nekazaritza industrialeko modeloaren adierazgarri handienak dira: ez dira beharrezkoak ezta ebaztea hitzeman zuten arazoen konponbidea ere. Are gehiago, glifosato-a bezalako herbizideen erabilera masiboa eta “belar gaiztoen” produktu hauenganako erresistentzia kontsekuentea bezalako arazoak larriagotu egin dira.

Campo de maíz transgénico señalado por activistas de Greenpeace. Campo de maíz señalado con letreros de signos de interrogación

Konponbidea

Gaur egun EBean soilik laborantza transgeniko bat baimenduta dago, MON810 bezala ezagututako Monsanto-ko arto-intsektizida,. Transgeniko-laborantza  EBean 1998tik baimenduta egon arren, soilik bi herrietan arto hau lantzen da (Espainia eta Portugal) eta Espainian soilik eskala garrantzitsu batean. Europako arto-ekoizle nagusiak, Frantziak, bere laborantza debekatu du, beste 17 herri eta beste bi herriko lau eskualdeen antzera: Alemaniak, Austriak, Bulgariak, Kroaziak, Ziprek, Danimarkak, Esloveniak, Frantziak, Greziak, Hungariak, Italiak, Letoniak, Lituaniak, Luxemburgok, Maltak, Herbehereak eta Poloniak, Valoniak (Belgika) eta Galesek, Eskoziak eta Ipar Irlandak (Erresuma Batua) hurrenez hurren.

Laborantza transgenikoen hedapenaren kontrako erresistentzia-mugimendua eraikitzea funtsezkoa da. Espainian asko dira jada transgenikorik gabekotzat agertu diren udalak eta bost autonomia-erkidegoak arto transgenikoaren laborantzatik libre mantendu dia. Gaztela eta Leonen ere (Espainia osoan ekoizten da artorik gehien) ia ez da arto transgenikorik landatzen (300 hektarea inguru 2020an). Gainera, orain, Europako legedi berriarekin, merkataritzako labore transgenikorik gabekotzat jotzeko aukera dute formalki.

Laborantza hauen aurkako betoa epe labur eta ertaineko erantzuna da, baina etorkizun-konponbide bakarra nekazaritza ekologikoen aldeko apustu irmoa da. Produktu horien eskari gero eta handiagoari eta EBk 2030erako nekazaritza ekologikoaren azaleraren % 25 lortzeko dituen eskakizun berriei erantzuteko labore ekologikoekin landatutako azalera zenbat eta gehiago handitu, orduan eta aukera gutxiago egongo da labore transgenikoak ezartzeko.

Bestalde, Espainian transgenikoak landatzea baimentzen den bitartean, Ministerioak informazioa fidagarria eta gardena izatea bermatu behar du.

 

Zer egiten ari da Greenpeace

Greenpeace-k urteak dirau laborantza transgenikoen ingurumenean askatzearekin lotutako arazoei buruz informatuz eta hauek nekazaritzako elikagaien bidezko sistemari eta iraunkorrari nola eragiten dioten salatuz, bereziki nekazaritza ekologikoari. Gainera, Europa mailako lanak baimendutako laborantza bakarra soilik egon dadin eragin du eta, tamalez, Espainiak soilik era adierazgarrian erabil ditzan.

Gainera, Espainian lantzen diren bitartean hiritarrei informazio fidagarria eskain dadila eskatuz gatoz. Nekazaritza-Ministerioak eskainitako estimuek soilik industriaren baieztapenak legitimatu nahi izatea dirudite. Hauen artean Espainiako laborantza arrakastatsua dela.

Bestalde, aktiboki lan egiten ari gara argitalpen genetikoaren bidez sortutako transgeniko berriak transgenikoen Europako legediaren pean egon daitezen, eta industriak ez du hori nahi, dauden kontrolak saihestu ahal izateko.

Greenpeace-ek gobernu autonomikoak, udalak eta hiria guztiak laborantza transgenikotik libre azaltzera animatzen ditu eta irmoki nekazaritza ekologikoagaren alde apustu egitera.

Qué puedes hacer tú

¡Puedes actuar con tu consumo! La forma en la que consumimos tiene un impacto directo en en el mundo rural y la biodiversidad. Siempre que te sea posible, consume productos locales, ecológicos y de temporada, a ser posible de pequeños productores. Si quieres saber más, te invitamos a cosultar esta información sobre alimentación sostenible.

¡Apoya los movimientos locales! Busca por tu zona las entidades y plataformas que trabajan en este sentido y suma tu fuerza y energía, puedes apuntarte a nuestros grupos de voluntariado.

¡Súmate a Greenpeace! Sé parte de nuestra organización para exigir políticas valientes que pongan a las personas y la naturaleza en el centro. ¡Únete a Greenpeace!

Erlazionatutako edukia