Plastikoen mundu mailako ekoizpena azken 50 urteetan izugarri igo da, bereziki azken hamarkadetan. Izan ere, azken hamar urteetan, gizateriaren historia osoan baino plastiko gehiago produzitu dugu.
2016an, plastikoen ekoizpen osoa 335 milioi tonara heldu zen. Kantitate honi, arropan, soketan edo beste produktu batzuetan erabiltzen diren zuntz sintetikoak gehitu behar zaizkio; guztira 61 milioi tona irudikatzen zuten urte horretan bertan. 2020an, 500 milioi tona urtero gaindituko direla uste da, 1980ko mailak baino % 900 gehiago izanik.
Orain arte 8,3 mila milioi tona plastiko inguru fabrikatu izan dira, bere ekoizpena 1950ean hasi zenetik, hots, mila milioi elefanteen pisuaren baliokidea. Edari-fabrikatzaileek soil-soilik, erabilera bakarreko 500 mila milioi plastikozko botila baino gehiago produzitzen dituzte urtero. Europan, plastiko-ekoizpena 60 milioi tonetara heldu zen 2016an.
Txinak, plastiko ekoizle nagusia izaten jarraitzen du, 2016an ekoizpen osoaren % 29arekin, Europaz (% 19arekin) eta Ipar Amerikaz (% 18arekin) jarraituta. Txinako plastiko ekoizpen altua kontuan izanik, Asian, munduko plastikoaren %50 ekoizten da gaur egun. Europaren barruan, plastikoen eskariaren bi heren baino gehiago, bost herritan biltzen da: Alemania (% 24,5), Italia (% 14,2), Frantzia (% 9,6), Espainia (% 7,7) eta Erresuma Batua (% 7,5).
Espainia, plastikoen eskaririk handiena duen laugarren herria da Europar Batasunean, izan ere, haietako % 50a hondakindegietan bukatu zuen 2016an. Plastiko-tipo asko daude, nahiz eta merkatua lau mota nagusiez menderatuta egon:
- Polietilenoa (PE): Plastikozko poltsak, orriak eta plastiko filmak, edukiontziak (botilak barne), kosmetikoen mikroesferak eta produktu urratzaileak.
- Polyesterra (PET): Botilak, ontziak, arropa, X izpi-filmak, etab.
- Polipropilenoa (PP): Etxetresna elektrikoak, lorategi-altzariak, ibilgailu-osagaiak, etab.
- Polibinilo kloruroa (PVC): Hoditeriak eta osagarriak, balbulak, leihoak, etab.
Plastiko gehienak ontzi-fabrikazioan erabiltzen dira, hots, erabilera bakarreko produktuetan. Europan, zehazki, ontziak ekoizteko plastikoen eskaria % 39.9koa izan zen 2016an. Geroago ontzi hauek, ingurumenean maiztasun handiagorekin aurkituko ditugun plastikozko objektuak izango dira, itsas-ekosistemak kaltetuz.